Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Uztailaren 16a
Lur eta itsas afaria
Lagun arteko gaualdi gozoa eta engaiatua bizitzeko presta zaitezte! Afaria osatu dezagun tokiko ekoizleek eta arrantzaleek proposaturiko dozena bat salmahaien artean. Banaketa-bide motzeko eta sasoiko ekoizkin freskoak apailatuko dizkigute lekuan berean. Lurraren aldetik: Idoki labeleko ekoizleak, itsasoaren aldetik: Pleine Mer elkarteko arrantzaleak. “Ay Mama!” taldeak besta giroa piztuko du (19:00). Ondotik, Patxi eta Konpainiak ohiko mutxikoak eskainiko dizkigute. Gaualdi ederra arduratsua ere izan daitekeelako: baxera ekologikoak, hondakinen bereizketa eta, ez ahantz, mahai tresnak eraman ditzagun! Desberdintasun handia egiten duen jestu ttipia. Hitzordua uztailaren 24an emana da, Ziburuko pilota plazan.




