Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Uztailaren 16a

Biztanle kontaketa - Mintza Bardozen - Ibarre auzoko zikiroa - Bardozen Kantuz - Kontzertua elizan

Biztanle%20kontaketa%20-%20Mintza%20Bardozen%20-%20Ibarre%20auzoko%20zikiroa%20-%20Bardozen%20Kantuz%20-%20Kontzertua%20elizan

Biztanle kontaketa

2010eko uztail-agorrilean edo irailean sortu haurrek Herriko Etxera joan behar dute irailaren 30a aitzin, nortasun agiria eta familiako liburuxkarekin, biztanle kontaketarendako. Desmartxa hori baitezpadakoa da baxoa bezalako azterketak eta konkurtsoak pasatzeko, edota bozkatzeko.

Mintza Bardozen

AEKko gau eskolaren zerratzearen ondotik, irakasle faltagatik, Herriko Etxeak mintzapraktikak antolatuko ditu astean behin heldu den sartzetik goiti. Mintzatzea, irakurtzea eta itzulpenak egitea izanen dira helburuak. Interesatuek 06-79-66-53-78 zenbakira dei dezakete.

Ibarre auzoko zikiroa

Lambert auzoan bezala duela guti, Ibarre auzoan ere zikiroa antolatuko dute agorrilaren 29an, larunbatarekin. Antolatzaileak uztailaren 15a aitzin pasatuko dira etxez-etxe izen emate fitxak uzteko. Xehetasunen ukaiteko: 06-77-22-77-90.

Bardozen Kantuz

Ekainaren 17an (19:30), Bardozen Kantuz itzultzen da Salha jauregiaren beherera, Watsonek animaturik! Kantuzale guzieri idekia da, eta beti bezala, krakada izanen da emanaldi erdian. Ez duda, etorri!

Kontzertua elizan

Ekainaren 18an, Bardozeko Bizi kantuz eta Akizeko Avanti koruek kontzertua emanen dute elgarrekin elizan (20:30). Sartzea prezio librean.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3843. zbk

Gure Hitza | 2026/07/16

Bihotzak bero

Peio Jorajuria

Uda betean gaude, berote handiak zizelkatua eta jende askorentzat futbolarien Munduko Kopak edota txirrindularien Frantziako Itzuliak errimatua. Bartzelonatik abiatu den Frantziako Itzuliak laster batean zeharkatu ditu Pirinioak, mendi lepo horietan metatua zen betiko zale handiaren erditik pasatuz, ikurrinak ausarkian dantzan zebilela, nahiz hiru euskal txirrindulari baizik ez diren tropelean. Itzulia bere bide doa, azken urteetako oilar bera buruan, Tadej Pogacar esloveniarra.

Munduko Kopa, aldiz, datorren igandean bururatuko da. Frantziak, orain arteko joko distiratsuena erakutsi duenak, hirugarren izarra beretuko ote du? Lerro hauek idaztean finalerdiak, Frantzia-Espainia eta Ingalaterra-Argentina, ez ziren oraino jokatuak. Egia erran, batzuek amestua genuen afrikar talde batek beretuko zuela lehen aldikoz kopa. Ez da aurtengo izango. Enetzat,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016