Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 16a

Unibertsitatera sartzeko proben auzia

M.V.

Unibertsitatera%20sartzeko%20proben%20auzia

EHUren azalpenak - Euskal Herriko Unibertsitateak azalpen gehiago eman ditu unibertsitatera sartzeko azterketak sortu duen eztabaidari buruz. Oroitaraz dezagun euskarako proban zero edo nota apala ukan zuten zenbait ikaslek afera auzitara eraman dutela, eta behin-behinean erdietsi dutela nota hori unibertsitatean sartzeko batezbestekotik kanpo uztea, EHUk haientzat lekuak segurtatuz, hala ere.

Ikasgai guzietako azterketen emaitzak xeheki behatu eta joan den urtekoekin alderatu dituzte Joxerramon Bengoetxea errektoreak eta Urtza Garai errektoreordeak. Ondorioa argia da: “Euskarako azterketen inguruko polemika ez da benetakoa, emaitzak normaltasun estatistiko baten barruan baitaude”. Hori da Bengoetxeak azpimarratu duena, eta hori da ere datuek erakusten dutena.

Alabaina, ez da Euskara eta Literatura II azterketa izan zero gehien bildu duen irakasgaia. Iazko emaitzekin konparatuz, batez besteko nota apaldu dela egia da, baina joera orokorra izan da, ikasgai guzietan apaldu baita, salbu matematikan eta biologian.

Usaiako azterketen batez besteko notak kontutan hartuz, euskararena 6,33koa da. Hori baino handiagoa da gaztelania eta literaturarena 6,42koa baita. Baina nota txarragoak dira historian (6,08), kimikan (6,03), matematikan (5,08) eta fisikan (3,99).

EHUko langileen ihardukitzea - EHUko irakasleek eta ikertzaileek 12.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte Unibertsitatera Sartzeko Probako (USaP) zuzentzaileen lanari sustengua agertzeko. Halaber, Iñigo Urrutia eta Lore Erriondo EHUko irakasleek prentsaren aitzinean manifestu bat aurkeztu dute USaPeko euskara azterketaren karietara gertatu denarekin “kezkatuta eta haserre” daudela adierazteko.

Manifestuaren sinatzaileek bereziki deitoratzen dituzten puntuak hauek dira: 1. Gainditu ez duten azterketa baten berrikuspena galdegin aitzin komunikabideetan salaketa agertzea. 2. EHUko eraikin baten aitzinean elkarretaratze bat antolatzea, irakasleen lana publikoki zalantzan emanez, eta berrikuspena baldintzatu nahian. 3. Bertze irakasle batzuek egin bigarren zuzenketa eta berrikuspena ere zalantzan jartzea. 4. Azterketan erdietsi ez diren emaitzak epaimahaietan lortzen entseatzea. Oraino larriagoa kausitu dute Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak ebatzi izana helegitea aurkeztu duten ikasleen euskarako nota kontutan ez hartzea EHUn sartzeko.

EHUko langileen ustez, “gatazka hau ez da Euskal Herriko Unibertsitatearen aurkako eraso soil bat, euskal hezkuntza sistema publiko osoaren aurkako mesfidantza eta deslegitimazio erasoa baizik”.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Hegoaldean | 2026/07/16

Hizkuntza eskakizunak

M.V.

PPk eta Voxek pausatu helegiteen ondotik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Espainiako Auzitegi Konstituzionalari eskatu zion ebatz zezala ea Euskal Enplegu Publikoaren Legeak ezarria duen hizkuntza eskakizunen baitezpadakotasuna Espainiako Konstituzioaren araberakoa ote den. Joan den astean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bere erabakiaren berri eman du: galdea ez du aztertuko. Beraz, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren esku gelditu da behin betiko erabakia.

Horrek erran nahi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez duela ikusi Euskal Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Konstituzioaren kontrakoa dela pentsatzeko arrazoirik. Hala ere, auziak zabalik segitzen du EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, eta erakunde horrek eman beharko du behin betiko ebazpena.

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren ustez, biziki berri ona da hau: “Ez da kolokan jartzen esfortzu handiarekin eta adostasun zabalarekin eraiki dugun eredu hau”....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/07/16

Memoria historikoa

M.V.

Duela 50 urte, 1976ko irailean, Guardia Zibilak tiroz hil zuen Josu Zabala Erasun, 24 urteko irundar gaztea, Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur desagertu zela salatzeko Hondarribian egin zen manifestaldi batean. Joan den astean, Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du, Memoria Demokratikoaren Legeari jarraikiz. Onarpenaren berri ematen duen testuaren izenburua “Aitortza eta erreparazio pertsonalerako adierazpena” da eta erraten du Zabalak “arrazoi politiko eta ideologikoengatik jazarpena” jasan zuela, eta “aitortzarako eta erreparaziorako eskubidea” duela biktima gisa.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/07/16

“Atzoko eta gaurko faxismoaren aurka, errepublikak eraiki”

M.V.

EH Bildu, EAEko Ahal Dugu, Ezker Anitza, Berdeak Equo eta Sumar mugimenduak elkarrekin mobilizatuko dira uztailaren 18an Gasteizen “Atzoko eta gaurko faxismoaren aurka, errepublikak eraiki” lelopean, 1936an Espainiako II.Errepublikan gobernatzen zuen Fronte Popularra gogora ekartzeko eta Francoren estatu kolpea salatzeko. Ekimen hau antolatu duten alderdien ustez, “fronte antifaxista” plantan ezartzeko garaia da. Faxismoaren kontra, Espainian bezala Europan ere, herri klaseak kontutan hartuko dituen “alternatiba demokratiko eta ilusionagarria” osatu behar litzateke. Horren beharra argi uzteko hautatu dute altxamendu frankistaren 90. urteburua. Elkarretaratzea eginen dute Gasteizko Katedral Berriaren aitzinean (12:00).

Estatu kolpeaz gain, 40 urteko diktadura, jazarpena eta askatasunik eta justiziarik eza gaitzetsiko dituzte. Halaber, “ahanzturaren eta bidegabekeriaren kontrako ekitaldia” izanen da larunbat honetakoa,...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/07/16

Donostiak kolpe militar faxista garaitu zueneko 90. urteburua

M.V.

Bertze 90. urteburu bat ere betetzen da aurten: Donostiak frankisten altxamendu militar faxista garaitu zuenekoa. EH Bilduk urtean zehar ekimen desberdinak burutzen ari ditu gertakari hura omentzeko, eta horien artean izanen da uztailaren 28an (12:00), Loiolako Urdintzuko zubian antolatuko duten ekitaldia.

Jon Markel Ormazabal eta Garbiñe Alkiza hautetsiek honela azaldu dute gertakari haren omentzeko arrazoia: “Gertaera hau mugarria izan zen, eta demokrazia eta legaltasun errepublikanoaren alde borrokatu zuten askotariko edo ideologia desberdinetako donostiarrak balioan jarri eta oroitu nahi ditugu”.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/07/16

Miguel Angel Blanco: omenaldia Ermuan, eta dokumentala Netflixen

M.V.

Aurten 29 urte betetzen dira ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zuela. Gertakari hark sekulako inarrosaldia sortu zuen euskal jendartean. Uztailaren 10ean, omenaldia egin diote bere sorterrian, eta mezu bat zabaldu dute horrelako egitateak ez daitezen ahanzturan geldi.

Bestalde, Netflix plataformak “Miguel Angel Blanco: las 48 horas que lo cambiaron todo” (dena aldatu zuten 48 orenak) dokumentala estreinatu du Ermuako zinegotzi gaztea bahitu zuten egunaren 29. urteburuan. Jon Sistiaga eta Juanjo Lopez dira dokumentalaren egileak. Funtsezko lekukotasunak ikusgai dira obra horretan: ETAren inguruko jende batzuenak, garai hartan Espainiako Gobernuan ziren kargudun zenbaitenak eta hainbat kazetarirenak, bertzeak bertze. Elkarrizketez gain, artxiboko irudietan ageri dira egun haietan herritarrek ETAren kontra egin zituzten elkarretaratze eta manifestaldiak.

...

Irakurri segida


3843. zbk

Gure Hitza | 2026/07/16

Bihotzak bero

Peio Jorajuria

Uda betean gaude, berote handiak zizelkatua eta jende askorentzat futbolarien Munduko Kopak edota txirrindularien Frantziako Itzuliak errimatua. Bartzelonatik abiatu den Frantziako Itzuliak laster batean zeharkatu ditu Pirinioak, mendi lepo horietan metatua zen betiko zale handiaren erditik pasatuz, ikurrinak ausarkian dantzan zebilela, nahiz hiru euskal txirrindulari baizik ez diren tropelean. Itzulia bere bide doa, azken urteetako oilar bera buruan, Tadej Pogacar esloveniarra.

Munduko Kopa, aldiz, datorren igandean bururatuko da. Frantziak, orain arteko joko distiratsuena erakutsi duenak, hirugarren izarra beretuko ote du? Lerro hauek idaztean finalerdiak, Frantzia-Espainia eta Ingalaterra-Argentina, ez ziren oraino jokatuak. Egia erran, batzuek amestua genuen afrikar talde batek beretuko zuela lehen aldikoz kopa. Ez da aurtengo izango. Enetzat,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016