Herriz Herri - Urruña (L) | 2026ko Uztailaren 16a
Pausuko bestak - Xaia ostatuaren besta - Kantu bazkaria - Filma - Udako oporrak - Urruñako astearteak - Urruñako ostiralak - Euskal pilotaren asteazkenak
Pausuko bestak gainean ditugu
Aurtengo bestak uztailaren 23tik 26ra izanen dira. Hau da auzoko besta komiteak prestatu duen egitaraua: uztailaren 23an, ostegunez, mus txapelketa Xaian eta Kantauri abesbatzaren kontzertua. Uztailaren 24an, ostiralez, pintxo potea auzoko ostatuetan barna, eta arratsean, Bushido eta Karma taldeen kontzertuak. Uztailaren 25ean, larunbatez, haurren eguna jolas eta jokoekin, pilota partiden finala eta herri afaria. Horren ondotik, Kiki, Lucky eta DJ RAF-en kontzertuak eta musika. Uztailaren 26an, igandez, auto zaharren erakusketa, euskal dantzak eta herri kirolak. Arratsean mutxikoak Patxi eta konpainiarekin.
Xaia ostatuaren besta egitarau
Aurtengo Pausuko besten kari, honako ekitaldiak izanen dira Xaia ostatuan: uztailaren 23an, ostegunez, mus txapelketa (19:00). Sari nagusia: 400 euro. Uztailaren 24an, ostiralez, Pintxo-pote XXL (19:00). Kiki eta The Red Kiketz-en kontzertua (23:00). Uztailaren 25ean, larunbatez, musika giroa (23:00), DJ Oskar Cia, C. Martinez eta Bleu Vert-ekin. Uztailaren 26an, igandez, (12:00) aperitifa, (14:00) kantu bazkaria, Kusk taldeak alaiturik. Nat eta Watson-en kontzertua (19:00). Horretaz gain, egunero taloak eta sagarnotegiko menua.
Kantu bazkaria Xaian
Uztailaren 26an, igandez, eta Pausuko besten kari, kantu bazkaria izanen da Xaia ostatuan, Kusk taldeak alaiturik. Menua: ahate hera entsalada mistoa, idi azpizun errea fritekin eta pikilloekin, ardi gasna, izozkia, kafea eta patxarana. Edatekoak: sagarnoa edo arnoa. Prezioa: 30 euro.
Lurdes Iriondo filma Itsas Mendin
Uztailaren 19an, 24an eta 26an, Inge Mendioroz Ibañez zine-zuzendariaren “Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako” izeneko filma emanen dute Itsas Mendi zinetokian eta aurtengo Lurdes Iriondo pastoralaren omenez. Euskaraz.
Haur eta gazteendako udako oporrak
Urruñako herriak, 3 egonaldi berezi proposatzen ditu, 8 eta 15 urte arteko gazteentzat egokituak. Kirola, natura, kultura, abentura... gustu guziendako! Hiru egonaldi izanen dira: 8-10 urtekoentzat: 1.- Bela egonaldia Soustons-en. Landetara abiatu, natura betean, uretako jarduerez eta kanpalekuko bizitzaz gozatzeko. Antolatuak diren jarduerak: paddle, katamaran, arborismoa, norabide lasterketa eta kirol jokoak. 2.- Jarduera anitzeko egonaldi elebiduna Baigorrin. Euskal mendien aniztasuna deskubritu ezazu! Antolatuak diren jarduerak: raftinga, pilota, kirolak, CPIEarekin ibilaldia, Laia txokolategiaren bisita eta gasna ekoizle batekin solasaldia. 11-15 urtekoentzat: 1.-Pirinioen egonaldia Cauterets-en, Pirinioetako Parke Nazionalaren bihotzean, kirola, natura eta emozio biziak uztartzen dituen esperientzia ahaztezina bizitzeko abentura! Antolatuak diren aktibitateak: raftinga, ibilaldiak, igerilekua eta Cauterets edo inguruetako esplorazioa. Izen-ematea Herriko Etxean, familien atarian. Prezioak familien irabazien arabera egokituak, diru laguntzen posibilitate batzuekin (VACAF,...). 2026ko udako egonaldien gidaliburuan aurki daitezke xehetasun guziak.
Urruñako astearteak
Uztailaren 7tik agorrilaren 28 arte, asteartero (19:30), animazioak izanen dira herriko plazan: kontzertuak, kantaldiak, herri kirolak, euskal dantzak… eta abar. Urririk. Uda honetako egitaraua: uztailaren 7an Airez gizonezkoen abesbatza, uztailaren 14an Alaiak gizonezkoen abesbatza, uztailaren 21ean Airoski urruñar euskal dantza taldea eta Tukutun txalaparta,uztailaren 28an Hiruri taldea gitarrez eta ahotsez, agorrilaren 4an Bost Axola emazteen taldea, agorrilaren 11n Watson eta Uhaitz, euskal kantuak, agorrilaren 18an: Des Grands Enfants talde frantsesa eta agorrilaren 25ean Popo and the Papas – Quatuor folk taldea.
Urruñako ostiralak
Uztailaren 10etik agorrilaren 28 arte (19:00), kultur ekitaldiak, kontzertuak, dantza saioak… eta abar izanen dira herriko plazan. Urririk. Uda honetako egitaraua: uztailaren 10ean Les Castillons talde frantsesa, uztailaren 17an Odei Barrosoren rap saioa euskaraz, uztailaren 24an Maitena eta Meli hasieran eta gero Peanut folk akustiko taldea, uztailaren 31n JAC eta Urbil Artola, blues euskaraz, agorrilaren 7an Boujalal ekialdeko musika, agorrilaren 21ean Xano Haltzuet pop kantari eta musikari urruñarra eta agorrilaren 28an BIX euskal rock taldea.
Euskal pilotaren asteazkenak
Uztailaren 8tik agorrilaren 26 arte, asteazkenero pilota partidak izanen dira herriko pilota-plazan (19:30). Urririk. Antolatzailea: Urruñarrak Pilota.





