Gure Hitza | 2018ko Maiatzaren 17a

Bide berri bati buruz abiatu behar

Menane Oxandabaratz

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta.

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta. 2011n, Aieteko konferentziatik landa hasi ziren lehen urratsen emaiten, sortu zuela herritarrenganik esperantza handia. Ipar Euskal Herrian adostasun handi bat lortu zen, izan tendentzia desberdinetako hautetsiak, sindikatu gehienak, jendarte mugimenduak... denek bat egin zuten laguntza ekartzeko garai berri bati buruz joan zadin Euskal Herria. Hego Euskal Herrian gauzak ez dira hain errexki abiatu prozesu berri horretan, baina emeki-emeki urratsak egiten ari dira, foru sozialak antolatuz jendarteak beregana dezan aterabide bat lortzeko.

Maiatzaren 3a, Euskal Herriaren historia markatuko duen eguna izanen da, ofizialki egun hortan baitu ETAk bere azken agerraldia egin. Euskal gatazkaren konponbiderako frantses eta espainol estatuek ere badute beren eginbeharra, ardura horietarik lehena da presoen eta deportatuen kasuaz arduratzea. Kanboko maiatzaren 5eko nazioarteko konferentzian nintzen Herria astekariarentzat. Arnagara heltzean bazen mugimendu, kasetalari ainitz etorriak ziren, antolatzailek erran dutenaz 300 pasa ginen. Horrek erakusten zuen gertakari inportantea zela. Arnagan sartzean ikusten ziren prentsaren kamoi batzuk zuzenean gertakaria emaiteko gisan antolatuak, irratientzat oihaletxe batzuk estudioak muntatuak zituztela, prentsa idatziarentzat gela bat internet sare guziekin.

Konferentziaren tenorea hurbiltzen ari zela eta Arnagako etxe aitzinean gauzak mugitzen hasi ziren. Multxoka mugimenduetako ordezkariak hurbiltzen ziren, pentsatzekoa da horietarik batzuk bihotza pil-pilean zutela, bakoitzak buruan zuela Euskal Herriaren garai bateko iragana. Orain izan presoen kasua edota biktima guzien aitorpena, bidea luzea izan da, baina esperantza bada Arnagarat hurbildu diren nazioarteko ordezkariek, Euskal Herriko mugimenduekin batean, segituko dutela bide hortarik.

Borroka armatuaren gelditzea, jendarte zabal batek eskatzen bazuen ere, ez da hortakoz Euskal Herrian diren aldarrikapenak hortan gelditzen, besteak beste izan euskararen ofizialtasuna edota lurralde baten ezagupena... bada oraino bide egiteko. Gogoan dut 2.000ko hamarkadan DEMO mugimenduak egiten zituen ekintzak, umorea eta eskakizunak bateratuz eramaiten zuen borroka gai desberdin batzuen inguruan. Egin zuen lehen ekintzetarik bat izan zen, ordu hetan ziren Iparraldeko 21 kontseilarien aulkiak Paueko Departamenduko Kontseilutik Baionarat ekarri zituztelarik. Orduetan jadanik zonbaitzuk borroka armatuari buruz kritiko ziren, kontzientzia zutela borrokarako bide batzuk ideki behar zirela.

Egun berdinean, Seaskak deitua zuen mobilizazio batetara, 7.000 jende hurbildu zirelarik, manifestazio dinamikoa, koloretsua baina ere protestazalea. Egun berdinean bi gertakari handi, ondoko belaunaldiak hunkitzen dituena, herri baketsu batean bizi daitezen. Bidea luzea izanen da, beharko da borrokatu baina parioak balio du!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3450. zbk

Etxeko sua etxeko hautsak behar du estali

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/05/17

Bide berri bati buruz abiatu behar

Menane Oxandabaratz

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta.

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta. 2011n, Aieteko konferentziatik landa hasi ziren lehen urratsen emaiten, sortu zuela herritarrenganik esperantza handia. Ipar Euskal Herrian adostasun handi bat lortu zen, izan tendentzia desberdinetako hautetsiak, sindikatu gehienak, jendarte mugimenduak... denek bat egin zuten laguntza ekartzeko garai berri bati buruz joan zadin Euskal Herria. Hego Euskal Herrian gauzak ez dira hain errexki abiatu prozesu berri horretan, baina emeki-emeki urratsak egiten ari dira, foru sozialak antolatuz jendarteak beregana dezan aterabide bat lortzeko.

Maiatzaren 3a, Euskal Herriaren historia markatuko duen eguna izanen da, ofizialki egun hortan baitu ETAk bere azken agerraldia egin. Euskal gatazkaren konponbiderako frantses eta espainol estatuek ere badute beren eginbeharra, ardura horietarik lehena da presoen eta deportatuen kasuaz arduratzea. ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016