Hegoaldean | 2018ko Maiatzaren 17a

Hegoaldean

L'Hermione frantses fragata gaurtik ikusgai Pasaiako portuan, Nazioarteko Itsas Festibalaren karietara
LHermione%20frantses%20fragata%20gaurtik%20ikusgai%20Pasaiako%20portuan_%20Nazioarteko%20Itsas%20Festibalaren%20karietara

Estatu frantseseko Rochefort hirian, La Fayette elkarteak eraiki 18. mendeko fragata bat À¢'€'" "L'Hermione" izenekoa itsasoetan gaindi nabigatzen ari da.

L'Hermione untzia ikusgai Pasaian

Estatu frantseseko Rochefort hirian, La Fayette elkarteak eraiki 18. mendeko fragata bat À¢'€'" "L'Hermione" izenekoa itsasoetan gaindi nabigatzen ari da. "L'Hermione" untziak, La Fayette markesa eraman zuen Ameriketara 1780an, independentzia gerlan Federalei laguntza ekartzeko. 1777an, beste bidaia bat egin zuen La Fayettek Ameriketara... Pasaiatik abiatuta eta Gipuzkoan egindako armak garraiatuz. Untzia Pasaian egonen da ikusgai, Albaola aldean maiatzaren 17tik 21era, beste ontziz inguratuta, Nazioarteko Itsas Festibalaren barnean. Lehorrean musika, dantza, gastronomia eta bestelako adierazpen kulturalak izanen dira. Albaolako lantegian "SAN JUAN" untzia burutu eta, beste untzi bat -VICTORIA- eraikitzeko ametsarekin jarraitzen dute.

Sortu: ekitaldi politiko handia maiatzaren 19an Bilbon

ETAren amaierak sortu egoera berriarekin, Sortuk ekitaldi politikoa eginen du maiatzaren 19an Bilbao Arena pabiloian, eta parte hartzeko deia egin die "lehengo eta oraingo" ezker abertzaleko kideei. Halaber, Sinn Fein eta Corsica Libera alderdietako ordezkariak ere etortzekoak dira. ETAren desagerpenak ireki aro berriari bultzada emateko helburuz antolatu du ekitaldi politikoa Sortuk. "Baietza sortuz" lelopean eginen den ekitaldia.

Nafarroan PP euskararen inposatzearen kontra

PPk aldi bat gehiago erakusten du euskarari dion hastioa: Nafarroako Gobernuak "euskara inposatzen" duela salatzeko eta arriskuez ohartarazteko, "karabana linguistikoa" antolatu du Nafarroako PPk. PPren presidentak dionaz, "karabana" larunbatean abiatuko da Tuteratik, "Gehiengoari errespetua, Euskararen inposizioari ez" lelopean. PPko Beltranen erranetan, "euskara gure erkidegoko hizkuntza propioa da, errespetatu egiten dugu, baina ez dugu inoiz onartuko politizatzea, eta Nafarroa eta Euskadi bat egiteko arma gisa erabiltzea". PPren "karabana linguistikoa" ekainaren 2an Iruñean burutuko da deituta dagoen manifestazioarekin.

1978ko San Ferminetako gertakariak

Duela 40 urte, 1978ko San Ferminetan gertatutakoa desklasifikatzea baztertu du Madrilgo kongresuak. Egun hortan poliza sartu zen zezen plazan, tiroka hil zuen German Rodriguez eta gau beldurgarrian ainitz zauritu egin... Madrilen ez dute nahi afera hori argitzea eta erantzuleak auziperatzea, Gazteizeko sarraskian bezala. Alta jende berek ozenki galdatzen dute ETAri barkamena galdatzea egin zauriak onartuz. Bainan barkamenak alde bakarrekoa behar ote du bakarrik?

Euskal enpresek 100 mila lanposturen beharra, 2020 urtea artean

Hoietako 70 mila jarduera ekonomikoaren hobetzea eta enpresa berrien sortzeari lotuak laitezke eta 30 mila erretiroa hartzen duten langileen ordezkatzeko, Confebaskek dionaz. Ostopo nagusietan, langileen formakuntza eza ohartarazten dute enpresaburuek.

Nafarroako mugan frankisten eraikinak

Francoren denboran, 1940 eta 1950 artean, Frantziarekiko muga zaintzeko, 6 mila eraikin militar eraikiak izan ziren Atlantikoatik Kataluniaraino: "Linea P" deitua, "Ligne Maginot"-ren idurikoa. Francoren beldurra zen, gerla ostean, Frantziatik jin indarrek zutela erasotu eta kanporatuko. Militarrek berek zuten egin lan hori: zenbait presok ere parte hartu zuten laguntza lanetan, bainan ez zieten uzten eraikinetan sudurrik sartzen, jakinean ziren salatariak izanen zirela beldurrez.

Erretiroa: pentsiodunak beti mobilizatuak

Pentsio duinen aldeko mobilizazioak indartsu jarraitzen du. Maiatzaren 26rako Bilbon deituriko manifestazioan parte hartzeko deia egin dio Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak gizarte osoari. Baita Urkullu lehendakariari berari. Sindikatu guzien eta zenbait eragile sozialen babesa jaso dute dagoeneko. Ildo berean, mobilizazioarekin bat egiteko eskatu diete alderdi politikoei. Manifestazio jendetsuak egiten ari dituzte hiri nagusietan. "Pentsiodunak, langileak, langabeak, gazteak, erakunde feministak, baserritarrak, arrantzaleak kalera aterako gara gaurko eta biharko pentsio publikoak defendatzeko".

Euskal autogobernua eztabadatua

ETAren desagertzeak gaurkotasuna emaiten dio estatutu berriaren eztabadari. Iñigo Urkullu lehendakariak erabakitzeko eskubidea "autogobernua hobetzeko dugun aukera kaltetzeko" ez erabiltzea eskatu du gaur Eusko Legebiltzarrean. "Nire helburua da kontzeptu hori euskal autogobernuaren hobetzearen eta areagotzearen alde erabiltzea, behar dugun adostasunaren alde". Urkulluk uste du "ahalik eta akordio zabalena" bilatu behar dela, "nazio identitate ezberdinak aintzat hartuta eta proposamen bideragarri eta legezkoa lortzeko". Gero, euskal gizarteak erreferendumean berretsi beharko lukeela azaldu du. Defendatzen duen eredua Estatuarekin "adostua eta legezkoa" den erreforma bat egitea dela argitu du. EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramaileak uste du Urkulluk EAJren hauteskunde programari "osoko zuzenketa" egin diola: "Badirudi erabakitzeko eskubidearen karikatura bat-edo ekarri nahi diguzula".

Torturatzaileak berokian Madrilen?

Juan Antonio Gonzalez Pacheco 'Billy el Niño' ezizenez ezaguna den inspektore frankistak biziarteko pentsioa eskuratzen duela eta ohikoa baino %15 handiagoa dela ohartarazi du Memoria Historikoa berreskuratzeko elkarteak. 1977an, Rodolfo Martin Villa orduko ministroak zilarrezko medaila eman zion À¢'€'¹Billy el NiñoÀ¢'€'ºri eta horrengatik jasotzen du orain aipatu pentsioa. Elkartearen arabera, "oso larria da 'Billy el Niño' torturatzaileari pentsioa ematea, diktadura frankistari aurre egin zioten ehunka gizon eta emakume torturatzeagatik, torturatzeko makina bat izan zenari, medaila eman izana".

"Gure esku dago": giza katea ekainaren 10ean

"Gure esku dago" elkarteak 100.000 lagun, 3.000 boluntario eta 1.200 autobus mobilizatu nahi ditu ekainaren 10ean mobilizazio erraldoia antolatzeko. Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katean parte hartzeko deia egin dute.

Mondragon Korporazioaren kontrako bazkide ohien auzia

Fagor Etxetresnak eta Edesa enpresetako zenbait bazkide ohik, Mondragon Korporazioaren kontra jarritako salaketa kolektiboa dela eta, Bergaran egiten ari diren epaiketan, 47,8 milioi euro eskatu dizkiote Korporazioari salaketaren bidez, 2013an Fagor erori ondotik egindako ekarpen boluntario eta merkataritza-maileguak errekuperatzeko. Eroskiko presidenteak erran duenez, ez zieten eran Fagor Etxetresnak-eko bazkideei ekarpen boluntarioak bermatuta zeudenik.

Ohorezko 16 euskaltzain berri

Apirilean Bilbon egin azken osoko bilkuran, ohorezko hamasei euskaltzain berri izendatu zituen Euskaltzaindiak: Jose Antonio Aduriz, Martxel Andrinua, Txaro Arteaga, Maria Jose Azurmendi, Miren Jone Azurza, Henri Duhau, Izaskun Gastesi, Abel Muniategi, Manex Pagola, Jose Maria Rementeria, Sabin Salaberri, Txomin Solabarrieta, Julen Urkiza, Arantxa Urretabizkaia, Pello Zabala eta Auxtin Zamora.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3450. zbk

Etxeko sua etxeko hautsak behar du estali

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/05/17

Bide berri bati buruz abiatu behar

Menane Oxandabaratz

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta.

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta. 2011n, Aieteko konferentziatik landa hasi ziren lehen urratsen emaiten, sortu zuela herritarrenganik esperantza handia. Ipar Euskal Herrian adostasun handi bat lortu zen, izan tendentzia desberdinetako hautetsiak, sindikatu gehienak, jendarte mugimenduak... denek bat egin zuten laguntza ekartzeko garai berri bati buruz joan zadin Euskal Herria. Hego Euskal Herrian gauzak ez dira hain errexki abiatu prozesu berri horretan, baina emeki-emeki urratsak egiten ari dira, foru sozialak antolatuz jendarteak beregana dezan aterabide bat lortzeko.

Maiatzaren 3a, Euskal Herriaren historia markatuko duen eguna izanen da, ofizialki egun hortan baitu ETAk bere azken agerraldia egin. Euskal gatazkaren konponbiderako frantses eta espainol estatuek ere badute beren eginbeharra, ardura horietarik lehena da presoen eta deportatuen kasuaz arduratzea....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016