Herriz Herri - Suhuskune (NB) | 2018ko Maiatzaren 17a

Maiatzaren 8ko omenaldia -

Arño Laby zenaren hilobi ondoan
ArAo%20Laby%20zenaren%20hilobi%20ondoan

Aldi huntan Suhuskunerat bildu dira maiatzaren 8 huntan, beren espos lagunekin, Bidarrai, Arrosa, Ortzaize, Irisarri eta Suhuskuneko soldado ohiak, bertze ainitz lekutan bezala, egunari joanki den oroitzapenetan. Eguerdi aitzin, oroit-harriaren aitzinean egin da zeremonia, minixterioko mezua René Etchemendy auzapezak irakurturik, bost herrietako azken hiru gerletan beren bizia eman dutenen izenak plazaratuz, azaua pausatzea auzapezak eta Bouquet kolonel arrosatarrak, eta ere memento hunkigarria, eskolako hamar bat haur gazte horrat jinak, beren lore pollitak ezarriz, musikariek, Jean Bernard Noblia buru, beztitu dute agurtze hori. Hortarik landa, meza eder batean parte hartuz, Gracia erretorak azpimarratu du bakearen hedatzea denetan. Segidan, hilerrirat juntatu dira denak, Arño Laby herritarraren hobia ren ingururat, zoina 1958an, maiatzaren 24an, Aljerian erori baitzen guduka batean, 22 urtetan. Omenaldi berezi bat egina izan zaio, haren bizi laburra plazaratuz bere haurride eta familiakoez inguraturik. Peio Soulek kantatu du euskaraz moldatua zuen kantu guziz ederra, gerlan hil direner egina: “C'était mon copain, c'était mon ami”. Apezaren benedizioneak bukatu du zor dugun eginbide hori: ‘oroit eta ez sekulan ahantz’ daukute errepikatzen aldi oroz Itsasun den oroit-harriaren aitzinean biltzen girelarik. Egunaren bururatzeko, zintzur bustitze goxo bat hartu eta, denek, orotarat 60 bat lagun, Bidarraitar eta Irisartar multxo ederra, bai eta ere bertze 3 herrietakoak, apairu on eta nasaia Boitin sukaldari herritarrak prestaturik partikatu dute omore hoberenean. Segi ditela agian luzaz gisa hortako elgarretaratzeak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3450. zbk

Etxeko sua etxeko hautsak behar du estali

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/05/17

Bide berri bati buruz abiatu behar

Menane Oxandabaratz

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta.

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta. 2011n, Aieteko konferentziatik landa hasi ziren lehen urratsen emaiten, sortu zuela herritarrenganik esperantza handia. Ipar Euskal Herrian adostasun handi bat lortu zen, izan tendentzia desberdinetako hautetsiak, sindikatu gehienak, jendarte mugimenduak... denek bat egin zuten laguntza ekartzeko garai berri bati buruz joan zadin Euskal Herria. Hego Euskal Herrian gauzak ez dira hain errexki abiatu prozesu berri horretan, baina emeki-emeki urratsak egiten ari dira, foru sozialak antolatuz jendarteak beregana dezan aterabide bat lortzeko.

Maiatzaren 3a, Euskal Herriaren historia markatuko duen eguna izanen da, ofizialki egun hortan baitu ETAk bere azken agerraldia egin. Euskal gatazkaren konponbiderako frantses eta espainol estatuek ere badute beren eginbeharra, ardura horietarik lehena da presoen eta deportatuen kasuaz arduratzea. ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016