Pilota | 2018ko Maiatzaren 17a
ELITE PRO, BINAKA : WALTARY/GUICHANDUT XAPELDUN A MAILAN ITSASUN : ATHARRIKO JOKO BERRI LEHIAKETA PLAZA LAXOAN, XAPELGOA HASI DA ESKU HUSKA
JME
GARAZIKO ASTELEHENA
Joan den astelehenean, 14an, Buzunaritzeko trinketean, jokatu den partidaren emaitza:
Inchauspe / Bilbao...................... 50
Monce / Çubiat............................ 37
Heldu den astelehenean, maiatzaren 21ean, leku berean, 17:00etan:
Echeverria / St Paul......................?
Massonde / Larralde B................?
ELITE PRO XAPELGOA BINAKA
Joan den igandean, Elite Pro xapelgoan A mailako finala zen.
➨ Baionan, maiatzaren 13an, igandean, Moderne Mailharro Trinketean
Waltary / Guichandut.................. 40
Larralde / Iturbe........................... 36
Bi astez gibelatua zen finala, Ion Iturbe finalerdietan kolpatu zelakotz, jokatu da igande goizean, Baionako Moderne Mailharro Trinkete bete betean. Orokorki, partida ederra eta atakatua
ikusi dugu. Zortzi berdintze orotara: lehena 1/1 eta azkena 27/27. Bi ekipak elgarri hurbil ibili dira lehen partean, diferentzia handiena 25/19 zela Waltary eta Guichandut-en alde. Halere, Peioren 4 sakerekin, joko onarekin eta Ionen defentsa azkarra laguntzeko, huna azken berdinketa 27etan.
Ondotik, partidak jarraiki du erritmo berarekin baina xapeldunek abantaila hartu dute 29/27, 31/28, 31/30, 35/30, 38/32, 38/34, 39/34, 39/36. Azken kintzea Peio Guichandut-en lana, Ion
Iturbe gaindituz. Irabazleak faborito ziren, ekipa azkarra osatzen dute eta bakoitzak bere lan
partea ongi eraman du. Waltaryk azpimarratua prentsari ekipa bat zirela eta elgarrekin ariko zirela jokoan. Waltaryk 10 sake sartu ditu eta beste kintze asko trenkatu du. Peio Guichandut,
Moderne Tinketean beti gogotik ari denak, aldi huntan ere, pilota ederki mugitu du, kintzeak egin lehen sarean nola laugarrenean. Partida ederra izan da galtzaileek ere beren kalitateak erakutsi baitituzte. Peio Larraldek lan handia egin du sakez (8 tanto saketik), jokoan eta
boteen altxatzean ere bazuen zer egin. Ion Iturbek ere bere lekua atxiki du eta duen defentsa baliatu zaio, azken hamarkadan akidura pixka bat senditurik ere. Biba hi Ion, hire Elite Pro lehen xapelgoetan lortu ditukan emaitzengatik!
Txaloak lau pilotariei xapelgo ederra eskaini digutelakotz eta zorionak Waltaryri 12. xapela jauntzirik.
ITSASUN ATHARRIKO JOKO BERRI LEHIAKETA
➨ Maiatzaren 9an, jokatu ziren finalerdiak Lehen finalerdian:
Echeverria / Ducassou............... 40
Ospital / Palomes........................ 28
Partida hasi da berdinean: 6/6, 7/7, 8/8 baina pilotari abiadura handia emanez eta maiz eskuin atakatuz, Ospitalek eta Palomesek abantzu poxi bat hartu dute 16/11. Baina Ducassou hasi da jokoa tinkatzen ez baitzuen nagusitasun osoa nehori utzi nahi eta 19/19. Denbora berean, Echeverriak ere ongi sakatu abantailaren finkatzeko: 28/20, 28/24 eta azkenean, 40/28, finalerako txartelarekin. 2. finalerdian:
Bielle / Harismendy.................... 40
Etchegaray / Amulet................... 25
Biellek eta Harismendy-k partida erraza ukan dute finalerdi hau, hastetik abantaila hartu baitute 10/0, diferentzia handituz bururaino 40/25 irabazteko.
➨ Maiatzaren 12an, larunbatean: finala.
Bielle / Harismendy.................... 40
Echeverria / Ducassou................30
Partida huntan, Bielle eta Harismendy aitzinean abiatu dira baina Eñautek eta Baptistek berdindu dituzte 18/18, 19/19 eta 20/19 aitzindu ere. Gero, Biellek kintze andana bat egin dio
"gantzoz" eskuin Makear gazteari. Gisa hortan, Felipek eta Thierryk abantaila hartu dute: 24/22, 28/22, 7 kintze eginez segidan eta lehiaketa hunen xapela, garaipena lorturik 40 / 30 oren bat eta laurdenen buruan.
PILOTARIENAK LEHIAKETA ANGELUN
Urtero bezala, sasoin huntan, Angelun iraganen da Haizpean trinketean Pilotarienak lehiaketa goi mailako 8 pilotarik parte hartzen dutela. Lehiaketa hunek gaitzeko arrakasta dauka aldiro eta hain segur aurtengo programa ere gustatuko zaie pilotatzaleei:
➨Maiatzaren 18an, finalerdiak
20:00etan, lehen finalerdia:
Etchegaray / Ducassou................?
Ospital / Iturbe...............................?
22:00etan, 2. finalerdia:
Larralde / Guichandut..................?
Waltary / Bilbao.............................?
➨ Maiatzaren 25ean, finala
19:00etan: Aitzin partida
20:00etan: Finala finalerdietako irabazleen artean
ARMENDARITZEN ELHINA TROFEOA
Lehiaketa huntan, programa guzietan bi partida eskainiak dira "Open" eta "Protour" deituak
Huna Elhina Trofeoaren aurkezpena:
➨ Maiatzaren 27an, igandean:
barraderak
16:30etan: Open
Elgart / St Paul...............................?
Niang / Amulet...............................?
17:30etan Protour
Inchauspe / Bilbao........................?
Larralde anaiak.............................?
➨ Ekainaren 3an, igandean: lehen finalerdiak
16:30etan: Open
Bielle / Garat..................................?
Barraderako irabazleak................?
17:30etan Protour
Waltary / Iturbe..............................?
Barraderako irabazleak................?
➨ Ekainaren 10ean, igandean:
bigarren finalerdiak
16:30etan: Open
Bideondo / Lucu............................?
Echeverria / Migueltorena...........?
17:30etan Protour
Ospital / Guichandut....................?
Etchegaray / Ducassou................?
➨ Ekainaren 17an, igandean,
17:00etatik goiti: finalak
EUSKAL HERRIKO PILOTA BATZORDEAREN XAPELGOA PLAZA LAXOAN, ESKU HUSKA
Joan den asteburuko partiden emaitzak:
➨ Iholdin, maiatzaren 11an, ortziralean
Cachenaut / Urruty (Denek Bat 1....................... 30
Erguy / Lucu (Amikuze 1)............23
Bonetbeltche / Oxarango (Airetik 2)...................... 30
Mendiburu / Irigoien (Amikuze 2).................... 16
➨ Makean, maiatzaren 12an, larunbatean
Carricart / Olhagaray (Airetik 1).....................30
Ducassou / Ducassou (Itsasu 1)..................... 24
Bereterbide / Valencia (Senpere 1)......................?
Etcheveste / Espil (Lau Herri 1)...........................?
Partida hau gibelatu dute, denbora txarrarengatik ez baita jokatu
➨ Azkainen, maiatzaren 12an, larunbatean
Bonnet / Elissalde (Itsasu 2)....................... 30
Ibarburu / Laduche (Azkaine 1).....................29
Erreca / Goicoechea (Baigorri 1)...............30
Berasateguy / Inda (Azkaine 2)............................09
➨ Lakarren, maiatzaren 13an, igandean
Etcheto / Arbeletche (Irisarri 1)....................30
Haristoy / Tambourin (Baigorri 3)..................21
Berterretche / Iribarren (Baigorri 2).....................30
Mainhaguiet / Argain (Goizeko Izarra 1).............. 23
Heldu den asteburuan, multzoetako bigarren itzuliko partidak:
➨ Milafrangan, maiatzaren 18an, ortziralean
19:00etan
Ibarburu / Laduche (Azkaine 1)....?
Cachenaut / Urruty (Denek Bat 1).......................?
20:00etan Mainhaguiet / Argain (Goizeko Izarra 1)................?
Etcheveste / Espil (Lau Herri 1)...........................?
➨ Zuraiden, maiatzaren 19an, larunbatean
16:00etan
Berterretche / Iribarren (Baigorri 2).......................?
Bereterbide / Valencia (Senpere 1)......................?
17:00etan Ducassou / Ducassou (Itsasu 1)........................?
Goicoechea / Erreca.....................?
➨ Arberatzen, maiatzaren 20an, igandean
16:00etan
Bonnet / Elissalde (Itsasu 2)..........?
Erguy / Lucu (Amikuze 1)..............?
17:00etan
Mendiburu/Irigoien (Amikuze 2)..?
Haristoy / Tambourin (Baigorri 3)..................?
➨Jatsun, maiatzaren 20an, igandean
16:00etan Carricart / Olhagaray (Airetik 1).......................?
Berasateguy / Inda (Azkaine 2)..............................?
17:00etan Bonetbeltche / Oxarango (Airetik 2)........................?
Etcheto/Arbeletche (Irisarri 1)........?
HEGOALDEKO BERRIAK
Joan den asteburuko emaitza zenbait:
➨ Santo Domingo de la Calzada, 2018/05/11an
Promozio mailan, 3. eta 4. posturako:
Urretabizkaia II.............................22
Gorka............................................ 19
Binaka:
Irribarria – Zabaleta..................... 22
Urrutikoetxea – Albisu................ 11
➨ Iruñea (Labrit), 2018/05/12an
Lehen mailako finalerdia:
Olaizola II..................................... 22
Elezkano II................................... 13
➨Bilbo (Bizkaia), 2018/05/13an
Lehen mailako finalerdia:
Altuna III....................................... 22
Ezkurdia....................................... 17
Beraz, finala nagusian Olaizola II eta Altuna III, Bilbon, maiatzaren 27an. Heldu en asteburuko partida zenbait Euskal Telebistak zabalduko dituenak:
➨ Iruñea (Labrit), 2018/05/19an, larunbatean
– 17:00etan
Binaka:
Ugalde – Irusta..............................?
Peña II – Iturriaga..........................?
Promozio mailako finala:
Erasun.......................................... 22
Bakaikoa...................................... 19
Binaka:
Jaka – Merino II.............................?
Arteaga II – Ladis Galarza................................?
➨Azpeitia (Izarraitz), 2018/05/20an, igandean – 17:00etan
Binaka:
Retegi Bi – Martija.........................?
Victor – Imaz..................................?
Lehen mailako 3. eta 4. posturako:
Ezkurdia..........................................?
Elezkano II......................................?