Kostaldean | 2018ko Maiatzaren 17a

Andaluziako giroa Donibane Lohizunen

Donibane Lohizunen, badu orai hogoi bat urte hiri guzia airosten dela Mendekostekari Andaluziako kantu eta dantza ederrekin. Andaluziako festibala deitzen dute hori. Aurten ere asteburu guzia hartuko du sail horrek. Hasteko, ortzegun aratsean, Ravel entzutegian, iraganen da Ramon Zorkin gitara-joile famatuaren kontzertua. Larunbat goizean, merkatugunean, Pascal Etcheverria sukaldari ezagutuak prestatuko du Andaluziako "gaspacho" eltzekari berezia. Ondotik, pintxo jastaldi bat eta musikaldiño bat Andaluziako aire alegera batzuekin. Larunbat eguerditan, igande arats arte idekiko dira, Santa Barbarako aldean, "casetas" delako etxettoak, zointan izanen baita gaitzeko airostasuna, dena kantu eta dantza. Bestalde, bi aratsez, ikusgarri batzu guziz gustagarriak Ravel entzutegian eta beste bat, itxura guzien arabera biziki ederra, igande aratsean jai-alai pilota plazan, David Coria talde famatuarekin... Igande goizean, meza nagusia Errozioko Andredena Maria gogoan. Ondotik, Herriko Etxetik abiatuz Santa Barbarako puntarat heltzeko, ibilaldi guziz koloretsua, zaldi-karrosa apainduekin, zernahi dantzari partaide. Azken hitzordua astelehen goiz ondarrean Herriko Etxe aitzinean...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2018/05/17

Kontzertu arraro bat | Munduaren itzulia itsas-untziz | Mus eta mus Urruñan | Norat ari gira? | Oren erdi batentzat | Kaxkaroten lasterraldiak |

Donibanen entzunen diren Euskadiko Orkestrako bost musikariak
Donibanen%20entzunen%20diren%20Euskadiko%20Orkestrako%20bost%20musikariak

Kontzertu arraro bat

Donibane Lohizunen, bazterrak harrotuko baditu Andaluziako festibalak, beste hitzordu aipagarri bat ere badute. Gaitzeko kontzertua izanen da herriko elizan, astelehen aratsaldean, 5 orenetan. Euskadiko Orkestra nagusiko bost musikari jeinutsu entzunen dira egitarau aberats bat eskainiko dutenak eta beren lagun ukanen dute Ana Belen Garcia Perez donostiar organo joilea.

Munduaren itzulia itsas-untziz

Francis Tolan itsasturi ezagutua Hendaiako portuan da, bere itsas- untzi beladunaren prestatzen ari karraskan. Laster joaitekoa da Bretainiarat eta gero handik munduaren itzulia egitekoa du, ekainaren 10-ean abiatuz. Nunbait han zortzi hilabete iraunen duen itzulia. Bakarrik izanen da bere untzian. Xo, ez arras haatik, berekin ukanen baitu Navy bere gatua, beti segitzen zaiona. Eta lagun batzu ez ditu urrun ukanen, hogoita-zonbait baitira denak betan abiatuko direnak itzuli beraren egiterat. Gure gizonak badu itsasoan ibilaldi handi ba...

Irakurri segida

3450. zbk

Etxeko sua etxeko hautsak behar du estali

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/05/17

Bide berri bati buruz abiatu behar

Menane Oxandabaratz

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta.

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta. 2011n, Aieteko konferentziatik landa hasi ziren lehen urratsen emaiten, sortu zuela herritarrenganik esperantza handia. Ipar Euskal Herrian adostasun handi bat lortu zen, izan tendentzia desberdinetako hautetsiak, sindikatu gehienak, jendarte mugimenduak... denek bat egin zuten laguntza ekartzeko garai berri bati buruz joan zadin Euskal Herria. Hego Euskal Herrian gauzak ez dira hain errexki abiatu prozesu berri horretan, baina emeki-emeki urratsak egiten ari dira, foru sozialak antolatuz jendarteak beregana dezan aterabide bat lortzeko.

Maiatzaren 3a, Euskal Herriaren historia markatuko duen eguna izanen da, ofizialki egun hortan baitu ETAk bere azken agerraldia egin. Euskal gatazkaren konponbiderako frantses eta espainol estatuek ere badute beren eginbeharra, ardura horietarik lehena da presoen eta deportatuen kasuaz arduratzea. ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016