Herriz Herri - Hazparne (L) | 2018ko Maiatzaren 17a

Hazparneri lehen alkia

J.A.

Mugimenduetan nekatuak direnentzat egindako ibilbidea
Mugimenduetan%20nekatuak%20direnentzat%20egindako%20ibilbidea

Hazparneri lehen alkia

Hazparnek lehen tokia eremaiten du, bere mugimenduetan nekatuak diren jendeen aldeko ekintzeri esker. 2005eko otsailaren 11ko legearen arabera, bakotxaren eskubide eta orotara ibiltzeko suerte onaren beiratzea gatik, herriek beren azpiegiturak behar dituzte egokitu eta ondorioz ororen menean ezarri. Adibidez, epe huntan Hazparnek karrika sahetsetako ibiltokiak bidearen heinera apaldu ditu 54 gunetan. 17 lekutan oinezdunentzat, bidearen alde batetik bertzerat ibiltzeko tokiak erabaki dituzte, oraino 13 gelditzen dira egiteko. Orokorki herriko azpiegitura gehienak elbarrituen menean ezarriak izan dira, nola Plazaberri arraboteko inguruak eta ere ezker paretakoak. Gelditzen den ekintza mamitsuena da Herriko Etxearen lehen estaia eta adibidez kontseiluko erabaki gela, ez dagola elbarrituen menean oraindik. Hemen bi estaien artean, ezinduak diren jendeen altxatzeko tresna berezi bat ezarriko dute. Obra haundiak ere egitekoak dira laster Haritz-Barne zinema gelan, beti gai beraren kondu. Obra horiek 350.000€ gosta beharrak dira eta hauetan 80.000€ bereziki nekez mugitzen diren jendeentzat egin beharra den galeria berexarentzat. Bertze ekintza gotorra ere laster egitekoa da Zapatainen karrikan. Hemen CESko paretik hilarrietako bidearen heinerat, oinezdunen ibiltokiak eginak izanen dira bidearen bi aldetarik. Obra hauek beharrezkoak dira ikusiz bide hortarik zonbat ikastegitako haur dabilan herriko liburutegiari buruz. Bide berritu hori garraioeri eta autobuseri debekatua izanen da. 2010eko urriaren 25ean, beren mugimenduetan nekatuak edo ezinduak direnen alde, talde berezi bat eraikia izan zen Hazparneko Herriko Etxean. Taldearen lehendakari da Beñat lnchauspe auzapeza eta lau hautetsi laguntzaile baditu: Guy Ascarat eta Jean Hugron jaunak, Danielle Maury eta Babet Doillet andereak, barne ere dira beren mugimenduetan nekatuak diren herritar batzu. Huna inguru hauetako herrien sailkapena ekintza alor huntan: 1. Hazparne, 2. Angelu, 3. Urruña, 4. Ziburu, 5. Senpere, 6. Hendaia, 7. Olorue, 8. Uztaritze, 9. Ortese, 10. Mourenx eta ondotik Biarritze, Kanbo, Bidarte, Bokale, Donibane Lohizune, Pabe, Baiona, Lons, Leskar, Jurançon, Gan, Billère…

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3450. zbk

Etxeko sua etxeko hautsak behar du estali

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/05/17

Bide berri bati buruz abiatu behar

Menane Oxandabaratz

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta.

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta. 2011n, Aieteko konferentziatik landa hasi ziren lehen urratsen emaiten, sortu zuela herritarrenganik esperantza handia. Ipar Euskal Herrian adostasun handi bat lortu zen, izan tendentzia desberdinetako hautetsiak, sindikatu gehienak, jendarte mugimenduak... denek bat egin zuten laguntza ekartzeko garai berri bati buruz joan zadin Euskal Herria. Hego Euskal Herrian gauzak ez dira hain errexki abiatu prozesu berri horretan, baina emeki-emeki urratsak egiten ari dira, foru sozialak antolatuz jendarteak beregana dezan aterabide bat lortzeko.

Maiatzaren 3a, Euskal Herriaren historia markatuko duen eguna izanen da, ofizialki egun hortan baitu ETAk bere azken agerraldia egin. Euskal gatazkaren konponbiderako frantses eta espainol estatuek ere badute beren eginbeharra, ardura horietarik lehena da presoen eta deportatuen kasuaz arduratzea. ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016