Herriz Herri - Azkaine (L) | 2018ko Maiatzaren 17a

Kontzertua | akordeoia eguna | euskaltzaleen biltzarra

Kontzertua%20%7C%20akordeoia%20eguna%20%7C%20euskaltzaleen%20biltzarra

Auxtin Alkhat-ek kontzertua eskainiko du maiatzaren 20an arratsaldeko 6etarik goiti Xoko Ona ostatuan.

Akordeoi eguna, Kornelio elkarteak antolaturik, iraganen da maiatzaren 26an. Arratsaldeko 5etan karrikaldia Iparrralde eta Hegoaldeko musika eskolekin eta ondotik kontzertua 6ak eterditan aterpean artista ezberdinekin. Edariak izanen dira. Bezperan, 25ean, arratseko 8ak eterditan, elizan, Kornelio elkartearen kontzertua Iñaki Dieguez akordeoi erakasleak gidaturik. Deneri idekia.

Euskaltzaleen Biltzarrak bere biltzar nagusia eginen du Azkainen, Herriko Etxean, maiatzaren 26an, larunbat goizean (10:30). Euskaltzale guzieri idekia. Harrera Herriko Etxeak eskainitako kafearekin. Ondotik tokiko auzapez edo axuantaren ongi-etorria eta Andde Luberriaga Euskaltzaleen Biltzarreko lehendakari ohiaren hitza. Gero, diaporama baten bidez presentatuko da elkartearen historia, azken ateraldi kulturalen aipamena ere eginen da, argazkiz horniturik, webgunearen aurkezpena, konduak, egitasmoak... Bazkaria Xoko Ona edo Larraldean, 25 eurotan (izenak eman maiatzaren 20a aitzin: mizel@live.fr). Nahiko dutenentzat, elkarteko kide izateko, bazkidetza 15 eurotan finkatua da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3450. zbk

Etxeko sua etxeko hautsak behar du estali

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/05/17

Bide berri bati buruz abiatu behar

Menane Oxandabaratz

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta.

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta. 2011n, Aieteko konferentziatik landa hasi ziren lehen urratsen emaiten, sortu zuela herritarrenganik esperantza handia. Ipar Euskal Herrian adostasun handi bat lortu zen, izan tendentzia desberdinetako hautetsiak, sindikatu gehienak, jendarte mugimenduak... denek bat egin zuten laguntza ekartzeko garai berri bati buruz joan zadin Euskal Herria. Hego Euskal Herrian gauzak ez dira hain errexki abiatu prozesu berri horretan, baina emeki-emeki urratsak egiten ari dira, foru sozialak antolatuz jendarteak beregana dezan aterabide bat lortzeko.

Maiatzaren 3a, Euskal Herriaren historia markatuko duen eguna izanen da, ofizialki egun hortan baitu ETAk bere azken agerraldia egin. Euskal gatazkaren konponbiderako frantses eta espainol estatuek ere badute beren eginbeharra, ardura horietarik lehena da presoen eta deportatuen kasuaz arduratzea. ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016