Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2018ko Maiatzaren 17a

Oihergiko Kuntteak errekesta haundia Amikuzen! | Amikuzeko zangobaloi taldeak partida garrantzitsua ibiakoitz huntan

Oihergiko Kuntteak errekesta haundia Amikuzen!

Donapaleuko zinema gela mukurru betea zen juanden ostiralean. Amikuztarrak kopuru haundian jin dira Xiberoko Zohardiak atera duen "Oihergiko kunttea" komedia musikalaren ikusterat. Hiruetan hogeita hamar bat parte hartzailek eman dute Frantxoa Caset eta Jean Etchegoyhenek idatzi obra hau, Milou Castanen zuzendaritza pean. Antzerki, dantza, kantu nahasten dituen emankizun hunek Oihergin bizi izan den laborari xume baten bizia kondatzen du. Oihergiko "kuntte" hau Battitta ARLA deitzen zen, 1890ean sortu zen eta 1970ean hil. Mundutik aparte bizi zen bere asto, xakur eta ahuntzekin. Ainitzek zozo batendako hartzen bazuten ere etorkizuna argiki ikusten zuen, batez ere laborantxaren geroa. Istorio hunek, "Xorieri mintzo zen" Labéguerie-ren kantua oroitarazten du. Xiberutarrek ohore ederra egin dakote. Testua puxka bat arina izanik ere, musika eta dantza mailan berritasun ainitz entzun eta ikusi ditugu ahantzi gabe kantuak eta partikulazki azkenik eman duten "Gü gira" kantua. Berriz ere Xiberutarrek erakutsi daukute sorkuntza mailan duten gaitasuna! Helduden irailean Oihergin berriz emaitekoa omen dute.

Amikuzeko zangobaloi taldeak partida garrantzitsua ibiakoitz huntan

Amikuzeko zangobaloi taldeak 300 lizentziadun ditu (mutiko eta neskato) eta aspaldi huntan hemen ezaguna den talde bat da. Paxkal Prebende da lehendakaria. Helduden ibiakoitzean, maiatzaren 19an partida inportante bat jokatuko dute Luy de Béarn-eko ekiparen kontra. Hau irabazten badute goi mailarat (departamenduko lehen dibisioa) iraganen dira. Jokaldi hau arratsaldeko 7etan jokatuko da Donapaleuko zelaian.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3450. zbk

Etxeko sua etxeko hautsak behar du estali

Betiko errana

Gure Hitza | 2018/05/17

Bide berri bati buruz abiatu behar

Menane Oxandabaratz

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta.

Azken egun hauetan Euskal Herrian ETAren desegiteak sortu ditu ihardukitze ainitz, 60 urtez ezagutu dugun talde armatua hortan gelditu dela eta. 2011n, Aieteko konferentziatik landa hasi ziren lehen urratsen emaiten, sortu zuela herritarrenganik esperantza handia. Ipar Euskal Herrian adostasun handi bat lortu zen, izan tendentzia desberdinetako hautetsiak, sindikatu gehienak, jendarte mugimenduak... denek bat egin zuten laguntza ekartzeko garai berri bati buruz joan zadin Euskal Herria. Hego Euskal Herrian gauzak ez dira hain errexki abiatu prozesu berri horretan, baina emeki-emeki urratsak egiten ari dira, foru sozialak antolatuz jendarteak beregana dezan aterabide bat lortzeko.

Maiatzaren 3a, Euskal Herriaren historia markatuko duen eguna izanen da, ofizialki egun hortan baitu ETAk bere azken agerraldia egin. Euskal gatazkaren konponbiderako frantses eta espainol estatuek ere badute beren eginbeharra, ardura horietarik lehena da presoen eta deportatuen kasuaz arduratzea....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016