Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2018ko Maiatzaren 17a
Xapeldun
- Azkenean, gure herriko Peio Guichandut-ek, Agusti Waltary-rekin, berezkoen finala ereman du, Larralde-Iturbe pareari nagusituz 40-36. Nehorentzat ez da partida errexa izan, orotarat 9 berdintze izan dira, azkena 27tan, eta sakuen aldetik, 11-8, Waltary-ren alde. Batzutan, pundu luzeak eta ere ederrak, lau pilotariak bururaino lotu, sinetsi. Halere, azken bi urte hauetan, Peio Guichandut-en jokoa gero ta segurago agertzen da, duela bi urte finalerdietan, jaz finalean eta aurten xapeldun. Ahantzi gabe, leku berean, 2017ko Baionako Masterrak, beti ber lagunarekin, eraman zituztela! Orain eta aste huntatik goiti, lehiaketetan parte hartuko dute denek, bainan gure ametsa geroari buruz, hea Peiok ez lukeenez buruz burukako lehiaketa edo xapelgoan gehiago edo hobeki egiten ahal. Anartean, goresmenak aurtengo xapelduneri!











