Herriz Herri - Itsasu (L) | 2018ko Maiatzaren 17a
Atharri lehiaketa joko berrin | Obrak Atekagaitzeko Errebidean –
Atharri lehiaketa joko berrin –
Joanden larunbat aratsaldean jokatu da Atharri lehiaketaren finala joko berrin. Alde batetik Eñaut Echeverria eta Battitt Ducassou (herriko semea), eta bestetik Filipe Bielle eta Thierry Harismendy. Biziki partida ederra ikusi dugu, goi mailakoa. Bi bikoteak nor baino nor, eta beharbada gehienik bi gibelariak: bata bestearen bete ziren bai joaz eta bai trebetasunez. Abiadura bizian jokatu da partida. Azkenean, kasik oren bat eterdiren buruan, Bielle eta Harismendy nagusitu dira 40 eta 30. Ene ohar pertsonala: Eñaut Echeverria, gazte-gaztea, beste hiruak baino tendreago edo bigunagoa oraino, nahiz biziki kintze ederrak egin dituen. Bielle-k, ezkerra izanik, diferentzia markatu du pilota ezkerrik eskuinera moztuz. Arras edizio ederra izan da aurtengoa: partida ederrak eta jendea saldo ederrean. Eskerrak ITSASUARRAK batasunari. Egonen gira ondokoaren beha!
Obrak Atekagaitzeko Errebidean –
Onddoria eta Latsaberria artean, bidea hetsirik egonen da gau eta egun ibilgailu guzieri (auto, moto eta bi errotako guzieri) maiatzaren 14tik ekainaren 29a arte, beraz hilabete bat eta erdiz!