Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2018ko Maiatzaren 17a
Euskal Trail : Emaitzak | Errugbia
Euskal Trail –
Ortziralean eta ibiakoitzean aroa desberdina izana gatik, bat ederra eta beroa, bestea aldiz freskoa eta euritsua, arazo haundirik gabe iragan da aurtengo kirol hitzordua eta hortaz harro zauden bai antolatzaileak, bai trailerrak. Fama haundia bildua du orain kirol gertaera hunek, korrikalariak zerumuga desberdinetarik etortzen baitira. Aurtengoan, 3.200 inguruk parte hartu dute, 63 departamendutarik etorririk, hauentzat 420 antolatzaile eta laguntzaile bermatzen zirela, oro ahal bezain ongi iragan zedin, ahantzi gabe beren diru laguntza ekarri duten 91 laguntzaile publiko eta pribatuak. Mugimendu hunek sortzen duen elkartasun ederra ere azpimarratzekoa da. Kirol desafioaz aparte, ondorio ekonomikoek beren pisua daukate, hainbeste jende etorriz lasterkarier segi, ingurumena eta tokiko ekoizkinak gozatuz. Horrela, gertaera hau gure lurraldearen erakusleiho ederra bilakatua da. Sarien banaketa aitzin, "Fédération française des médaillés de la Jeunesse et des Sports et de l'engagement associatif" federazioaren ordezkariek trofeo bat eskaini dute Euskal Trail elkarteari, Christian Oçafrain lehendakarien eskuetan ezarriz.
Emaitzak –
Erran bezala, dena ongi iraganez emaitzak arras onak izan dira, zonbait muga hautsiz, adibidez Ultra Traileko irabazleak 53 minutu gutiago eman du 130 kilometroak kurritzeko.
Ultra Trail banaka: 1) Yannick Gourdon: 16 oren 25 minutu, 2) Jon Aizpuru: 16.26mn, 3) Jérôme Lucas: 16.56mn.
Ultra Trail binaka: 1) P. Nalet eta W. Schneider: 21.14mn, 2) O. Dos Reis eta E. Lasserre: 21.25mn; 3) A. Erice Tornaria eta A. Perez de Arenaza: 21. 37mn.
Euskal Trail: 1) Maxime Cazajus eta Brice Delsouiller: 8.39mn, 2) Sebastien Buffard eta Mikael Pasero: 9.06mn, 3) Bruno Da Ros eta Evan Hervy: 9.10mn.
Trail Gourmand: 1) G. Dicasse eta L. Magnon: 4.22mn, 2) M. Duhart eta D. St Martin: 4.30mn, 3) F. Molinie eta C. Escots: 4.49mn
. Iluna Trail: 1) B. Laxague eta JM Berroa: 2.49mn, 2) E. Arruti eta J. Diaz: 2.53mn, 3) G. Erb eta S. Laucaigne: 3oren.
Neska Trail: 1) I. Telletchea eta M.N. Lious Laugier: 58.53mn, 2) A. Huarte eta J. Elçaurhaundieta: 59.54mn, 3) L. Teillet eta F. Lubereilh: oren bat. Azpimarratzekoak dira Utra Trail lasterkaldian Armendaritzeko Betti Ourtiague-ren eta Irisarriko Laugier-en sei eta zazpigarren postuak eta emazteetan, Arrosako Babeth Irigaray-ren hirugarren postua.
Errugbia –
Igande huntan, Baigorrin jokatu da Federale 2an, final-hamaseirenetako itzuliko partida eta US. Nafarroak irabazi du Tulle-ko taldearen kontra 26/10. Nola joanden igandean, Tulle-n joanekoa irabazia zuen ere 26/19, sailkatzen da beraz final-zortzirenetako, Issoire-ko taldearen kontra.