Azalekoa | 2019ko Martxoaren 03a

Geldi Aldi bat merezitua

M.O.

Geldi%20Aldi%20bat%20merezitua

Donapaleuko Sainte-Elisabeth, Iholdiko Goxa Leku, Izpurako Luro Fundazioa eta Baigorriko Larrazkena zahar-etxeak elgarrekin antolatuak dira, Geldi Aldi elkarte hunen bidez, eguneko egonaldien harrera (accueil point jour) adinetako pertsonentzat antolatzeko. Mintzatu gira Manon Pouey koordinatzailearekin ikusteko nola antolatuak diren eguneko egonaldi horiek.

Donapaleuko Sainte-Elisabeth, Iholdiko Goxa Leku, Izpurako Luro Fundazioa eta Baigorriko Larrazkena zahar-etxeak elgarrekin antolatuak dira, Geldi Aldi elkarte hunen bidez, eguneko egonaldien harrera (accueil point jour) adinetako pertsonentzat antolatzeko. Mintzatu gira Manon Pouey koordinatzailearekin ikusteko nola antolatuak diren eguneko egonaldi horiek.

Geldi Aldi elkartearen azalpena

Elkartea sortua da gogoeta luze baten ondorioz, Departamenduko Kontseilua delarik diruztatzaile handiena. Ikusiz galdea bazela familienganik egun bat edo beste astean, beren etxeko xaharren uzteko posibilitatea izan zadin. Bi urtez inkesta egin ondoan erabaki zuten Iholdi eta Donapaleuko zahar-etxeetan egunaz pertsona horien uzteko zerbitzu bat plantan jartzea. Galdea izanez eta eginahala xahar horietarik hurbil izaiteko erabaki zuten eskaintza horren zabaltzea Izpurako eta Baigorriko zahar-etxeri.

Zerbitzu horren eskaintza

Donapaleuko eta Iholdiko zahar-etxeek, astelehenetik ostiral arte posibilitatea badute pertsona horien errezebitzeko. Beste bi guneetan garatzen ari den zerbitzu bat dela erran dauku koordinatzaileak, Baigorrin asteartetan eta Izpuran ostegunetan bada posibilitatea bere etxeko adinetakoaren uzteko egun batentzat. Bere ustez Garazi-Baigorri eskualdean ez da oraino behar bada aski informazioa zabaldua eta horrez gain erraiten zuen bere etxeko xaharraren uztea egun batentzat baldin bada ere, ohidura ez dela behar bada aski garatua. Pertsona horiek goizeko 9:30 aldean etortzen dira eta egoiten ahal dira aratsaldeko 5:30 arte. Posibilitatea bada ere egun-erdi batez egoiteko. Harrera egin eta kafeño baten inguruan, aktibitate batzuk proposatuak zaiete, nahi duenari deus ez dela inposatua erraiten zaukun Manon Poueyk. Zerbitzu horren helburua ez dela baitezpada zerbaiten egitea, baina gehiago pertsona xahar horieri goxotasun baten eskaintzea, konfiantza sortuz. Horrez gain gehitzen zuen ibilkari proiektu bat dela, haueri dela pertsona horier buruz joaitea, hortakoz direla 4 zaharetxe horietan itzulikatuz ibiltzen. Eginahala zerbitzu on baten eskaintzeko, kopurua mugatua da, 8 eta 10 pertsonetako taldeak dira, 36,66€ kosta da eguna, etxeko laguntzaileak direlarik bezalako laguntzak eskuratzen ahal dituzte.

Bide berri bati buruz abiatzeko urratsa

Pertsona horiek etxetan direlarik bikotean edo haur baten etxean, bi kasuak badirela erraiten zuen, gehienetan autonomia galtze bati buruz ari dira. Eguneko egonaldi horieri esker ahalbidetzen duela pertsona hori etxen egon dadin, baina ere prestatzen ahal duela zahar-etxean sartzeko. Familientzat ere garrantzitsuak direla holako zerbitzuak erraiten zaukun koordinatzaileak, berentzat denbora pixka baten hartzeko. Baina ere familiek aurkitzen zutela mintzateko gunea bai eta sustengu bat. Horrez gain, gehienetan beren etxen izanez, emeki-emeki harreman sozial bat galtzen zutela, elgarretaratuz, kolektiboki gauza batzuen egiteak on egiten zaiela. Geldi Aldi elkarteak, bere funtzioetan nahi du ere gogoeta gune bat izan, hortakoz, martxoaren 7an, Departamenduko Kontseiluarekin (20:30), Donapaleuko "Espace Chemins Bideak" gunean, antolatzen du konferentzia bat Michel Billé soziologoarekin, "Zahartzea XXI. mendean". Michel Billé aditua da elbarritasun eta zahartzaroaren alorretan, "Union nationale des instances et offices de retraités et personnes "gées" egiturako presidentea da. Horrez gain, "Conseil scientifique Sciences Humaines de France Alzheimer"-eko kidea da. Konferientzia kitorik da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3488. zbk

Anitz gauza badaki gauza guti dakiela badakienak

Juduen arteko erran zaharra

Gure Hitza | 2019/03/03

Bertsulari pregoilaria eta bertsu-aita

Jean-Louis Harignordoquy

Mixel Itzainaren artikuluaren hari beretik, zuzen iduritu zauku aste huntako gure hitza Jon Lopategi zenaz idaztea. Bera baino aisa zaharragoa bainan auzokidea zuen Balendin Enbeita bertsulari abertzalea, Urretxindorra famatuaren semea. 1958an Muxikako taberna batean biek elgarrekin muntatu bilkuretatik sortu zuten inguruko helduentzat lehen bertsu eskola. Anartean, Jon Lopategi ikasle egona zen Tolosako Sakramentinoetan. Han Filosofiako ikasketak eginik, geroago hura izan zen lehenbiziko bertsulari eskolatu bakarra. Plazaz plaza abiatu zen Bizkaiko eta beste probintzietako bertsulari hoberenekin. 1989an, Donostian Basarrik jantzi zion Euskal Herriko txapela. Bertsulari olerkariaren dohaina zuen. Bertsuzale anitz oroitzen dira nolako bertsu miresgarriak moldatzen zituen gai hunkigarrietaz. Adibidez hurrengo bi hauetaz: "Everest kaskora heltzean hil zauzu laguna" eta "urpera doan itsas untziaren kapitaina zira". Txapelketez bestalde, duela bi urte mundu hau utzia duen Jon...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016