Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2019ko Martxoaren 01a

Amikuze

Iñaki ETXELEKU
Inaki%20ETXELEKU

Otsail ostegunak: otsailaren 28an, Iñaki ETXELEKU mintzatuko da "Notre Dame des Landes"-eko okupazioaz

Zabalik elkarteak antolatu programa aberatsaren azken gaualdia ukanen dugu ostegun huntan. Iñaki Etxelekuk, "Notre Dame des Landes" lurraldean izan diren esperimentazioak aipatuko ditu. Iñaki Etxeleku, Berria egunkariko kazetaria da, Ipar Euskal Herriko Hitza astekarian, bereziki. Denbora eman du ZAD-en bizitzen, hango protagonistekin harremanak sortzen. Liburu batekin itzuli da, hango kideen lekukotasun zintzoa ekarri nahian. Notre-Dame-des-Landes, borroka leku eta esperantza sortzaile da. Aireportu proiektuaren kontrakoa izaitea baino aise zabalago doana. Hango okupatzaileek, jendartean bizitzeko beste molde batzuk pentsatu, obratu eta bizitzen ari dira. Eta galdera potenteak jiten zaizkigu segidan parera. Hona liburuaren kontrazalean, Beltza adiskideak nola aurkezten dauzkigun: "Nola bizi, ekoiztu eta trukatu kapitalismoaren kontsumo eta alienazio legeetarik bereiz? Nola kudeatu egunerokotasuna eta gatazkak, larderiarik gabe, delegazio alderdikoietarik aparte, demokrazia zuzenean eta berdintasunean? Eta, beste mundu posible baten promesa dakarren esperientzia hori haustera etorriko den estatuaren indarrari aurre egiteko, nola antolatu erantzun azkar eta eginkorrak? Iñaki Etxeleku ZADen egon da, eta han direnei galdetu die. Jendeak lañoki erantzuten du, argitasun harrigarriaz. Sentitzen dutenaren gibelean sumatzen dira hausnarketa asko eta sakonak, eta laguntza handikoak dirateke ezker iraultzailearen etorkizunaz grinatzen direnentzat. Bai eta ZADeko bizipen kolektibo eta militante horiek hurbilagotik ezagutuz, autonomiaren eta autogestioaren nondik norakoak hobeki ulertu nahi dituenarentzat ere".

"8000 m: Cho Oyuren konkista" Donapaleuko zine gelan

Aipatu ginuen duela zonbait hilabete, Fredo Arburuaren balentria, munduko mendi gorenetakorik den Cho Oyu kaskora heldu zelarik. Horren ondotik, film bat muntatu du eta Donapaleuko zine gelan ikusten ahalko da otsailaren 28an eta martxoaren 3an (18:00). Bera hor izanen da filmaren ondotik, galderei erantzuteko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3488. zbk

Anitz gauza badaki gauza guti dakiela badakienak

Juduen arteko erran zaharra

Gure Hitza | 2019/03/03

Bertsulari pregoilaria eta bertsu-aita

Jean-Louis Harignordoquy

Mixel Itzainaren artikuluaren hari beretik, zuzen iduritu zauku aste huntako gure hitza Jon Lopategi zenaz idaztea. Bera baino aisa zaharragoa bainan auzokidea zuen Balendin Enbeita bertsulari abertzalea, Urretxindorra famatuaren semea. 1958an Muxikako taberna batean biek elgarrekin muntatu bilkuretatik sortu zuten inguruko helduentzat lehen bertsu eskola. Anartean, Jon Lopategi ikasle egona zen Tolosako Sakramentinoetan. Han Filosofiako ikasketak eginik, geroago hura izan zen lehenbiziko bertsulari eskolatu bakarra. Plazaz plaza abiatu zen Bizkaiko eta beste probintzietako bertsulari hoberenekin. 1989an, Donostian Basarrik jantzi zion Euskal Herriko txapela. Bertsulari olerkariaren dohaina zuen. Bertsuzale anitz oroitzen dira nolako bertsu miresgarriak moldatzen zituen gai hunkigarrietaz. Adibidez hurrengo bi hauetaz: "Everest kaskora heltzean hil zauzu laguna" eta "urpera doan itsas untziaren kapitaina zira". Txapelketez bestalde, duela bi urte mundu hau utzia duen Jon...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016