Han eta Hemen | 2019ko Martxoaren 03a

Itsas bazterretik: Eskiatzera joan ziren 4. eta 3.ekoak!

Piarres Larzabal kolegioa

Itsas%20bazterretik:%20Eskiatzera%20joan%20ziren%204.%20eta%203.ekoak!

Otsailaren 9an, larunbatez, 4. eta 3.eko ikasleak joan ziren eskiatzera... Haien artean Estebe! "Goizeko 5:55etan genuen hitzordua 6:00etan abiatzeko. Goizeko 8:45etan Gourettera ailegatu eta, 9:30etan pistetan ginen! Goizean lasaiki eskiatu dugu. Eguerdiko pausan, elgarrekin piknikatu dugu eta azkar joan gara berriz pistetara! Arratseko 7:00etan sartu gara Ziburura. Gainera ez badakigu eskiatzen, kurtsoak badira goizean eta beste lagunak mailaren artean banatuak dira. Nire esperientzietatik hoberena izan da, bikaina da egun hori, giro biziki ona ukan dugu, eguraldia ere, eta lagunekin asko irri egin dugu! Laguntzaileak eta irakasleak ere irringarriak izan dira! Kontseilatzen dizuet inskribatzea heldu den urtean!"

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2019/03/03

Haziak Loratzen: URDAZURI ESKOLAKO ORKESTRA

Donibaneko XEDE HL9 taldea

Haziak%20Loratzen:%20URDAZURI%20ESKOLAKO%20ORKESTRA

2014ean, Donibane Lohizuneko musika eskolako zuzendariak, sekulan musikarik jo ez zuten haurrei, tresna bat deskubriarazi nahi izan zien. Gaur egun, Xabik, gure klaseko ikasle famatuak koordinatzen du xede hori eta erran digu haize tresnak eta perkusioak jotzen dituztela Urdazuri eskolako lehen mailako azken 3 urtekoek. 2 klasetako haurrek, orotara 42 gaztek parte hartzen dute orkestran, 3 ikasturtez irauten duen proiektu horretan. Donibaneko Herriko Etxeak eta musika eskolak egitasmo hori borobildu zutelarik, "Orchestre A l'Ecole" Frantziako elkartearekin harremanetan sartu ziren, musika tresnak erosteko laguntza eman ziezaten. Harmonia orkestra honek (tronpeta, zehar flauta, klarineta, saxofoia, tronboia, tuba eta perkusioak), musika eskolako 6 erakaslek haurrak eta beren erakasleak formatzen eta zuzentzen dituzte: tresnaka, astean behin eta denek elkarrekin beste saio bat izaiten dutelarik. Urtean 4 aldiz aurkezten dute beren lana: Eguberri garaian eskolan berean, Jai-Alaian...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/03/03

Korrika kulturala

Korrika laster abiatzen baita, jadanik Gau Eskolak antolaketa lanetan hasiak dira, Euskal Herri osoan Korrika kulturaleko ekitaldiak iraganen dira. Ipar Euskal Herrian ere ez da enoatzekorik izanen, ekitaldi desberdinetan parte hartzeko parada izanen da. Eskualde batzutan eztabaida batzuk segitzen ahalko dira, hala nola Baionan "Euskararen jatorria", Maulen "Bertsu dokumentala", Hazparnen Pako Aristirekin "Euskara hura gabe ez gara". Kantuak ere bere lekua izanen du, Hazparnen "Kantu Xoko" gaualdia antolatua da, Kantu- Lotoa Azkainen eta Hendaian, kantaldia Lexantzün bai eta Pantxix Bidarten kontakizun musikala Baionan, Maulen georgiar kantariak eta Anariren kontzertua. Ahantzi gabe Korrika pasatu aitzin eskualde anitzetan Korrika Ttipi iraganen dela. Hau guzia Herria astekariko berri-emaileek aipatuko dituztela dudarik ez da, anartean bakoitza has dadila Korrikarako prestakuntzetan!

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/03/03

Haziak mintzo: Bertsulari bat klasean

Dona Maria kolegioko 6.C klasea

Aimar Karrika
Aimar%20Karrika

Azaroaren 20an Aimar Karrika bertsularia etorri da gure klasera bertsu klaseak emaitera. Lehen kurtsoan, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañaren bertsuak entzun eta kantatu ditugu, eta ondotik erritmoak aurkitu behar genituen, batzuentzat lehen aldia zen bertsuak entzuten genituela. Hurrengo asteetan sei aldiz etorri da Aimar klasera, eta gauza ezberdinak ikasi ditugu (neurriak, erritmoak, bertsu motak etab...). Kurtso guzietan kantatu ditugu bertsuak eta talde lanak egin ditugu. Azken bi kurtsoetan gure bertsua sortu dugu, aurten "jazarpenari" buruz egin dugu bertsua, eta urte bukaeran gure lana presentatuko dugu kolegioko beste ikasleen aitzinean.

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/03/03

Epelondoren xokoa: Itsas gorak

Epelondo

Iragan egun batez, eguzki pean, Angeluko Barran nintzen itsasoari begira. Alimaleko oldeak hausten ziren, esne zuritan, hondartzan, oinezkoen bide hegiak bustitzeraino. Uhin itogarri mehatxu seinaleak baziren denetan, baina jendeak uretaraino hurbiltzen ziren, ume txikiak besoetan. Batek zioen, urguiluz: itsasoak ez gaitu hartuko, balizko tsunamia ez da guretako, pentsa, sasi-jakintsuek ez dakite zer kontatzen duten ere!

Beroketa klimatikoaren ondorioz, jadanik, eta hori frogatua dute zientifikoek, 1979az geroztik, uren neurria 1.40 metroz goratu da. Argiki. Angelun bertan edo Miarritzeko Plaia Handian nabaritzen dugu igoera latza, bereziki marea erraldoien garaietan. Ikusgarriak. Beldurgarriak. Kezkagarriak. XXI mendea bukatuko denean, beste metro batez gaindituko du itsasoak lurra eta orduan Baiona, Angelu, Miarritze, Donibane Lohitzun mapetatik desagertuko dira arras. Sistema termo-industrialarengatik berotzen doa aroa, agudo, agudoegi, glaziarren suntsitzea eta...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/03/03

Biarritzen iraganen den G7ak arrengurak sortzen

G7Ez! kolektiboko kideak Biarritzeko Herriko Etxetik ateratzen.
G7Ez!%20kolektiboko%20kideak%20Biarritzeko%20Herriko%20Etxetik%20ateratzen.

Uda hondarrean iraganen den G7 gailurra dela eta, G7 EZ! kolektiboa bildu da Biarritzeko Michel Veunac auzapezarekin. Puntu desberdinak ekarri dituzte mahai gainera. Lehenik holako gertakari batek diru xahutze handiak dituela, gauregun populazio bat kezkatua agertzen delarik eguneroko gastuak ezin ordainduz. Gertakari hori 25 milioi euro gostako dela errana da. Horrez gain, kolektiboa arrenguratua da polizial neurri zorrotzak izanen direla eta, adibidetzat hartuz beste munduko lurralde batzutan G7 gailurrak gertatu direlarik, zauritu larriak izan direla. Hemen berean, duela zenbait aste Biarritzen munduko enbaxadoreak etorri direlarik G7ren prestatzeko, Lola neska gazte bat larriki kolpatua izan da. Bestalde manifestazio baten antolatzeko ez posibilitatea izaiteak ere griñak sortzen ditu. Hori guzia zuten azaldu nahi Biarritzeko auzapezari, G7Ez! kolektiboaren erranetan Michel Veunac-ek bizi-bizia erantzun diela, hitza moztuz eta hauen oharrak kondutan ez hartuz. Bestalde,...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/03/03

Klima, justizia soziala, nun da Macron?

Uztaritzeko Herriko Etxe aitzinean Bizi eta ANV-COP21 Macron presidentearen argazki-tabloa eskuetan.
Uztaritzeko%20Herriko%20Etxe%20aitzinean%20Bizi%20eta%20ANV-COP21%20Macron%20presidentearen%20argazki-tabloa%20eskuetan.

Mezu honekin dute joan den astean ekintza bat antolatu Bizi eta ANV-COP21 mugimenduek. Ekintza hori Parise, Uztaritze, Lyon eta Miarritzeko Herriko Etxeetan egin dituzte. Ekintza horien bidez, Macron lehendakariaren ekintza eza salatu nahi izan dute, larrialdi klimatikoa eta sozialaren parean lema ederrez eta eztabaida handiez gogobetetzen delarik diote. "Klima, justizia soziala, nun da Macron?" edota "Klima, justizia soziala, Macron atera dezagun!" banderolak erakutsiz. "Macron jauna ez deno historiak finkatzen duen hitzorduan, Herriko Etxeetan huts hori utziko dugu, ongi adierazten baitu lanjer klimatikoa eta larrialdi sozialaren parean egiazki eramaiten duen politika" adierazi du Pauline Boyer-ek, ANV-COP21 mugimenduko bozeramaileak. Trantsizio energetikoa eta elkartasunaren zerbitzuko izaiteko ordez, bere lagun aberatseri egin oparien ordaintzeko baliatu duela zerga diote. Militanteen iduriko, klimari buruz izan behar diren aldaketek, ez dute kontsulta edo eztabaida prozesu...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/03/03

EHBai eta EHBilduk Aberri Egunaren deia

Jasone Agirre (EHBildu) eta Anita Lopepe (EH bai)
Jasone%20Agirre%20(EHBildu)%20eta%20Anita%20Lopepe%20(EH%20bai)

Aurten apirilaren 21ean iraganen da Aberri Eguna. EHBai eta EHBilduk Ipar eta Hegoaldeko bi mugimendu politikoek deia zabaldu dute joan den astean, lehenak Donibane Garazirat gomita zabaldu du eta bigarrenak Iruñera. EHBai-k azken aitzineko bi urteetan jadanik antolatu zuen Iparraldean, Uztaritzen eta ondoko urtean Donibane Garazin. EHBilduk aldiz lehen aldikoz du deia zabaltzen, aitzineko urteetan Independentistak Sareak baitzuen bere gain hartzen Iruñeako Aberri Eguna. Independistak Sareak aurten ez zuela antolatuko erran zuen, ez baitu lortu abertzale sare guziak elgarrekin bateratzera. Bi mugimenduek adierazi dute eginahalak eginen dituztela ospakizun bateratua izan dadin, Euskal Herri guzia kondutan hartuz. Heien ustez euskal Estatu independentea sortzea ezinbestekoa dela, globalizazio eta neoliberalismoaren ondorio larrieri aurre egiteko.

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2019/03/03

Irulegiko Sotoan presidente aldaketa

Olivier Martin eta Pierre Laxague
Olivier%20Martin%20eta%20Pierre%20Laxague

Joan den otsailaren 16an iragan da Irulegiko Sotoaren urteko biltzar nagusia. Holako hitzorduetan ohidura den bezala, urteko harat-hunatak aipatuak izan dira. 80 mahastizain dira, 137 helktara mahasti. 2016 eta 2017ko urteetan 5 000 hektolitro ekoiztu baldin badituzte, 2018an %30ren beherakada ukan dute, hain segur eguraldi txarrarengatik dela diote. Aurtengo urtean salmenten %5aren emendatzea aurreikusia dute. Biltzar nagusi hortaz baliatu dira ere presidente karguaren eskuz aldatzeko, Pierre Laxague Azkarekoak lekukoa eman du Olivier Martin Irulegiko mahastizainari. Pierre Laxaguek egin lanaren eskertzeko, makila bat eskainia izan zaio.

...

Irakurri segida

3488. zbk

Anitz gauza badaki gauza guti dakiela badakienak

Juduen arteko erran zaharra

Gure Hitza | 2019/03/03

Bertsulari pregoilaria eta bertsu-aita

Jean-Louis Harignordoquy

Mixel Itzainaren artikuluaren hari beretik, zuzen iduritu zauku aste huntako gure hitza Jon Lopategi zenaz idaztea. Bera baino aisa zaharragoa bainan auzokidea zuen Balendin Enbeita bertsulari abertzalea, Urretxindorra famatuaren semea. 1958an Muxikako taberna batean biek elgarrekin muntatu bilkuretatik sortu zuten inguruko helduentzat lehen bertsu eskola. Anartean, Jon Lopategi ikasle egona zen Tolosako Sakramentinoetan. Han Filosofiako ikasketak eginik, geroago hura izan zen lehenbiziko bertsulari eskolatu bakarra. Plazaz plaza abiatu zen Bizkaiko eta beste probintzietako bertsulari hoberenekin. 1989an, Donostian Basarrik jantzi zion Euskal Herriko txapela. Bertsulari olerkariaren dohaina zuen. Bertsuzale anitz oroitzen dira nolako bertsu miresgarriak moldatzen zituen gai hunkigarrietaz. Adibidez hurrengo bi hauetaz: "Everest kaskora heltzean hil zauzu laguna" eta "urpera doan itsas untziaren kapitaina zira". Txapelketez bestalde, duela bi urte mundu hau utzia duen Jon...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016