Herriz Herri - Sara (L) | 2019ko Martxoaren 01a

Sara

GANEX

Sarako errugbi taldea
Sarako%20errugbi%20taldea

Ongi etorria:

Gan den larunbat eguerditan, Sarako Herriko Etxeko gelan, Battitt Laborde auzapezak hautetsi batzuekin errezebitu du Iñaki Laskurain Euskal Errugbi Ligako lehendakaria, bere lagun batzuekin. Battitt-ek deneri ongi etorria egin du, eskerrak ematen zituela saratarren partez Euskal Ligari. Horra zer erran duen: "Onartu baigaituzue zuen ligan eta ohartu naiz talde guziek denek ongi ematen dutela alaitasunean, hori plazer handi bat da guretzat, agian anitz urtez". Xabi Jauregui Sarako taldearen lehendakariak gauza berdintsua erran du, bere taldearekin eskerrak deneri bainan partikulazki Jose-Miguel Galdos- i, zeren izigarriko laguntza ekarri diotela beren desmartxetan, Euskal Ligan jokatzeko, eskerrak ere talde guzieri ongi errezebituak direlakoz eta denak umiltasunean eta alaitasunean ari direla jokoan. Bukatzeko Iñaki Laskurain-ek denak eskertu ditu eta plazer handi bat izan duela, Sara Hegoaldekoekin errugbian jokatzea. Bai, ongi ezagutzen du errugbia eta partikulazki Frantziakoa, numero seiarekin gazte denboran jokatu du. Arizan da Dospi eta bertze euskaldun batzuen kontra, kontent zen ere saratarrek badutela joko berezi bat hori entrenatzaileek egiten dutela (Pierre Pardon eta Christophe Carrere), hortako direla lehenak, Logroño eta Bilbo bi taldeak ongi segitzen diote. Hola elgarren kontra arituz guk ere ikasiko dugu, beraz hortan bukatu da erranez "aupa errugbia!". Herriko Etxeak ofreitu du "Sarako zahar etxeak" liburua Bilboko taldeari, Iñakiri eta Jose- Miguel-i, zintzur bustitze batekin bukatu da. Zelaiko gelan errugbi taldeak bazkaria eskaini diote, ondotik partida eta gero denak Lur Berri gelarat krakada eder bat egiterat joan dira Herriko Etxeak antolaturik, denak kontent ziren, buruzagi eta jokolari.

Abisu:

- Ihauteriak martxoaren 2an, larunbatez, gazteria ibiliko da auzoetan eta igandean, 3an, haurrak eta helduak mozorrotuak plazan eta Zanpantzar-en jujamendua, ondotik Lur Berri gelan talo eta edateko.

- Martxoaren 5ean: asteartez (19:00) Sarako parropiako "Hitz Argi" gelan CE1 haurren burasoen bilkura.

- Martxoaren 6an: asteazkenez, hauste eguna. Saran meza (19:00), hola helduak etortzen ahalko dira mezarat.

- Martxoaren 25ean igandez, Lur Berri gelan, estofa eta dendari erakusketa, parte hartu nahi dutenek behar duzue zuen izena eman, martxoaren 15a aitzin Brigitte Sasias 05-59-47-50-53 edo 06-20-33-17-54.

Kirolak Pilota

esku huska trinketean buruz buruka. Lehen mailan: Endara Denis galtzaile 40-37 Amikuzeren kontra. 2. mailan: Haroçarene Olivier irabazdun 40-35 Noizbait-en kontra. 4. maila: Agesta Joan irabazdun 40-16 Baionaren kontra. Bimboire Antton irabazdun 40- 29 Mauleren kontra. Artekoak: Etcheverria Eneko galtzaile 40-23 Goizeko Izarraren kontra. Iribarren Oihan galtzaile 40-20 Goizeko Izarraren kontra. Gazteak: Sansinena Xanti irabazdun 30-05 Hardoytarren kontra. Pasaka Lemoine kopa: Haroçarene Olivier À¢'€'" Oronoz Mattin irabazdun 13-03 Senpereren kontra. Barandiaran Patxi À¢'€'" Elhorga Pepito irabazdun 13-04 Harinordoquy À¢'€'" Eyheramono Raphael-en kontra. Frantziako federazioan ezker paretan xisteraz gazteak: Pouyet Mathieu À¢'€'" Mounho Enekok Baigorrin finala galdu dute 40-28 Mousques Peio À¢'€'" Izoco Bixenteren kontra.

Errugbia:

Saran Sarak irabazi 43-14 Bilboren kontra, saratarrak lehen dira, Logroño bigarren eta Bilbo hirugarren, beraz Sara eta Logroñok segituko dute, finaletan sartzen dira, bertze mailarat hupatzeko lehen behar dute bukatu, agian bai.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3488. zbk

Anitz gauza badaki gauza guti dakiela badakienak

Juduen arteko erran zaharra

Gure Hitza | 2019/03/03

Bertsulari pregoilaria eta bertsu-aita

Jean-Louis Harignordoquy

Mixel Itzainaren artikuluaren hari beretik, zuzen iduritu zauku aste huntako gure hitza Jon Lopategi zenaz idaztea. Bera baino aisa zaharragoa bainan auzokidea zuen Balendin Enbeita bertsulari abertzalea, Urretxindorra famatuaren semea. 1958an Muxikako taberna batean biek elgarrekin muntatu bilkuretatik sortu zuten inguruko helduentzat lehen bertsu eskola. Anartean, Jon Lopategi ikasle egona zen Tolosako Sakramentinoetan. Han Filosofiako ikasketak eginik, geroago hura izan zen lehenbiziko bertsulari eskolatu bakarra. Plazaz plaza abiatu zen Bizkaiko eta beste probintzietako bertsulari hoberenekin. 1989an, Donostian Basarrik jantzi zion Euskal Herriko txapela. Bertsulari olerkariaren dohaina zuen. Bertsuzale anitz oroitzen dira nolako bertsu miresgarriak moldatzen zituen gai hunkigarrietaz. Adibidez hurrengo bi hauetaz: "Everest kaskora heltzean hil zauzu laguna" eta "urpera doan itsas untziaren kapitaina zira". Txapelketez bestalde, duela bi urte mundu hau utzia duen Jon...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016