Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2019ko Martxoaren 01a
Irisarri
MO
Paletako finalak
Joan den otsailaren 16 eta 17an, anitz partida izan ziren Irisarriko trinketean, izan dadin pala antxan ala esku huska. Halere egun nagusia izan dugu igandekoa eta gainerat goizetik, Euskal Herriko ligaren kondu, paletan, larruzko pilotako finalak baiginituen. Huna emaitzak, bigarren mailan: BAC (Mundubeltz-Mouhica) 2 / Société Nautique (Louviot-Serre) 0. Lehen mailan, BAC (Larretche- Cambos) 2 / Urruñarrak (Casamayor-Bergerot) 1. Ondotik, sarien emaitea eta gero gehientsuenak herriko Artzain ostatuan segitu zuten eguna.Esku huska
Joan den ibiakoitz aratsaldean, beti plazako trinketean ego- nez, esku huska, buruz-buruka, final zortzirenetako bi partida iragan zauzkigu. Lehen partidan, Cigarroa 40 / Urruty 25 eta ondokoan, Mendiburu 40 / Endara 37. Orain, irabazdunek final-laurdenak jokatuko dituzte aste hondar huntan eta horietan dugu David Etcheto. Eta bai gure pilotariak, ostiral arastirian, Baigorriko trinketean, irabazi du Eric Etchegarayren aitzinean 40-28. Orain final-laurdenetan, David-ek Christophe Cigarroa parean izanen du, eta agian, jaz bezala, finalerdietarat hupatuko zauku. Azkenik, oroitarazten dugu pilotako segitzaleer, Irisartarrak pilota elkarteak baduela orrialde bat Facebook-en, eta horrela azken berriak segitzen ahal dituzuela!