Herriz Herri - Hazparne (L) | 2019ko Martxoaren 01a
Hazparne
Ezkia ikastolatik abisu
Ezkia Ikastolako Hezkuntza taldeak gaualdi bat antolatzen du datorren martxoaren 6an, Elgar Zentroan (20:00). Animatzailea, Sophie SCHUMACHER izanen da eta nagusiki gai hauen inguruan ariko da: Etxean, eskolan, zergatik eta zertarako autoritatea? Haurraren garapenean frustazioak beharrezkoak ote dira? Gaurko jendartean, gai hauek arras eztabadagai izanez, gomitatzen zaituztegu ikusmoldeen partekatzera, gure "heziketa jokoen" hobeki argitzeko... Sartzea urririk da. Ongi etorri deneri!
Ihauteriak:
Hazparneko Gaztetxea Ttattolan ihauteriak iraganen dira, larunbat huntan. Mozorrotzeko gaia G hizkia dute hautatu.