Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2019ko Martxoaren 01a

Optika denda berria

Florence Etchenique Baigoptique dendan.
Florence%20Etchenique%20Baigoptique%20dendan.

Azkaratetik etorri zauku Florence Etchenique andere gaztea Osagarri Etxearen parean eraikuntza berria eginik, "Baigoptique" bere optika dendarekin hor instalatzeko. Ikasketak Lormont-en (BTS) eta Bordelen (lizentzia) egin ditu eta optika praktika aldiz Hendaiako denda batean. Euskaraz ere hitzegiten duela, esperantzaz betea heldu zauku, zerbitzu berria ekarri nahiz gure balea huntan. Dendaz aparte, etxetarat ere joan laike beharrez, bereziki jende xaharrak direnean. Hirietan kausitzen den zerbitzu bera nahi du ekarri, betaurreko armaduren gama osoa eta modernoa proposatuz moltsa guzientzat, pare bat erostean bigarrena eskainiz ere euro batean. Garai huntan, bixta zehatza behar dugu eta hau, denbora laburrez aldatzen ahal da. Gisa hortan behartueri, ikerketak egiten ahal ditu. Ondoko egunetan, formakuntza eginen du bereziki haurrentzat eta kirola egiten dutenentzat. Horra beraz zerbitzu bat baliatu behar duguna urrunegi joan gabe.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3488. zbk

Anitz gauza badaki gauza guti dakiela badakienak

Juduen arteko erran zaharra

Gure Hitza | 2019/03/03

Bertsulari pregoilaria eta bertsu-aita

Jean-Louis Harignordoquy

Mixel Itzainaren artikuluaren hari beretik, zuzen iduritu zauku aste huntako gure hitza Jon Lopategi zenaz idaztea. Bera baino aisa zaharragoa bainan auzokidea zuen Balendin Enbeita bertsulari abertzalea, Urretxindorra famatuaren semea. 1958an Muxikako taberna batean biek elgarrekin muntatu bilkuretatik sortu zuten inguruko helduentzat lehen bertsu eskola. Anartean, Jon Lopategi ikasle egona zen Tolosako Sakramentinoetan. Han Filosofiako ikasketak eginik, geroago hura izan zen lehenbiziko bertsulari eskolatu bakarra. Plazaz plaza abiatu zen Bizkaiko eta beste probintzietako bertsulari hoberenekin. 1989an, Donostian Basarrik jantzi zion Euskal Herriko txapela. Bertsulari olerkariaren dohaina zuen. Bertsuzale anitz oroitzen dira nolako bertsu miresgarriak moldatzen zituen gai hunkigarrietaz. Adibidez hurrengo bi hauetaz: "Everest kaskora heltzean hil zauzu laguna" eta "urpera doan itsas untziaren kapitaina zira". Txapelketez bestalde, duela bi urte mundu hau utzia duen Jon...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016