Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2019ko Martxoaren 01a
Mus lehiaketa
Otsailaren 17an, eskola publikoaren mus lehiaketak ukan du arrakasta 84 parek parte hartu baitute, huna emaitzak: - C mailan: CHABAGNO aitaseme urkoitarrrak irabazle POCHELU- ETCHEBERRY larribartar andereeri nagusiturik. Azken hunek ezuntsa bat ukanik, Daniel ETCHEVERRY herritar ostalerak du ordezkatu. - B mailan: LOPEZ aihertarrak eta Baionako DOYHENART andereak gaina hartu dute Peio LASSALLE eta Didier ALBERRO herritar gazteeri. - A mailan: xapeldun Maider ITURRIA senpertarra eta Ttotte LARRE Heletako ostalera, Janbattitt POCHELU eta Michel ETCHEBARNE mehaindarreri gaina harturik