Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2019ko Martxoaren 01a

Daniel LANDART herriko semea ohoretan

Daniel%20LANDART%20herriko%20semea%20ohoretan

Donoztiriko herriak Daniel LANDART herriko semea ohoratuko du martxoaren 3an igandearekin, arratsaldeko 3ak et'erditan, Beti Xutik gelan. ILDOKA antzerki taldeak "Jendeak" liburuaren zatiak irakurriko eta antzeztuko ditu. Ondotik, Txomin HEGUYk kudeatuko du Daniel-i eginen zakon omenaldi xume bat (agian merezi duen bere obraren araberako bat beste nunbait egina izanen zaio) zoinetan bere lagun batzuen lekukotasunak entzuten ahalko diren, Andde DUHALDE eta Mixel DUCAUk Daniel-eri idatzi kantu batzuk xaramelatuko dituztelarik artetik. Herriko Etxeak eskertzen ditu ekintza horren bultzatzaile izan diren Ildoka antzerki taldekoak bai eta omenaldian parte hartuko duten artistak. Memento goxo bat pasatzeaz gain, Daniel LANDART-en obra gogoratzeko parada paregabea ukanen dugu: hamabi antzerki, bost liburu, hainbat olerki eta kantu famatu idatzi ditu. Arratsaldea goxoki bururatuko dugu trago baten inguruan. Gela ehun lekutarat mugatua izanki eta herritarrer lehentasuna emaiteko, tokiak aitzinetik atxikitzea aholkatzen dauzugu lehenbailehen 06-84-87-80-39 zenbakirat deituz (mezua utzi).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3488. zbk

Anitz gauza badaki gauza guti dakiela badakienak

Juduen arteko erran zaharra

Gure Hitza | 2019/03/03

Bertsulari pregoilaria eta bertsu-aita

Jean-Louis Harignordoquy

Mixel Itzainaren artikuluaren hari beretik, zuzen iduritu zauku aste huntako gure hitza Jon Lopategi zenaz idaztea. Bera baino aisa zaharragoa bainan auzokidea zuen Balendin Enbeita bertsulari abertzalea, Urretxindorra famatuaren semea. 1958an Muxikako taberna batean biek elgarrekin muntatu bilkuretatik sortu zuten inguruko helduentzat lehen bertsu eskola. Anartean, Jon Lopategi ikasle egona zen Tolosako Sakramentinoetan. Han Filosofiako ikasketak eginik, geroago hura izan zen lehenbiziko bertsulari eskolatu bakarra. Plazaz plaza abiatu zen Bizkaiko eta beste probintzietako bertsulari hoberenekin. 1989an, Donostian Basarrik jantzi zion Euskal Herriko txapela. Bertsulari olerkariaren dohaina zuen. Bertsuzale anitz oroitzen dira nolako bertsu miresgarriak moldatzen zituen gai hunkigarrietaz. Adibidez hurrengo bi hauetaz: "Everest kaskora heltzean hil zauzu laguna" eta "urpera doan itsas untziaren kapitaina zira". Txapelketez bestalde, duela bi urte mundu hau utzia duen Jon...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016