Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2019ko Martxoaren 01a
Euskaraz Bizi Hiriburun:
Iaz, azaroaren 23 eta abenduaren 3 artean, Euskaraldia kari, Hiriburuko herriak euskararen presentzia eta erabilera garatzeko helburua zuen "Euskaraz bizi Hiriburun" egitasmoa abiatu zuen, egunero euskarazko ekimenak antolatzeko xedearekin. Hainbat animazio ezberdinetara hurbildu den jendea ekimen horren arrakastaren lekuko da. Hala ere, horretan gelditu nahi ez zuten bultzatzaileek elkarte bat muntatzea erabaki dute, bigarren edizioaz gain, urtean zehar noiz behinkako animazioak antolatzeko asmoz. Urtarrilaren 30ean ofizialki sorturik, elkarte horrek 50 kide baino gehiago baditu jadanik eta ondoko egun eta asteetan jende gehiagok bazkidetza hartuko duela espero dute. Anartean, bere lehen ekimenak antolatzen ditu elkarteak: - 4 eta 14 urte arteko haurrentzako zirku ikastaldia, otsailaren 25etik 28ra, kultur gunean. - "Zazpi senideko" antzerkia, martxoaren 3an, igandez, (17:30), La Perle gelan, EKEren partaidetzarekin (Ibilki dispositiboa).