Gogoa hazi | 2019ko Martxoaren 03a

Eginbideari bizkarra ala aurpegia?

Mandio

Hunela hitz egin zion Jaunak Jonasi...: "Ea, zoazi Niniverat*, hiri handi hartarat, eta oihu egiozu, burutik goiti badutala haren gaixtakeriaz." Abiatu zen, bai, Jonas, bainan Tarsiserat, ihes egiteko, Jaunarenganik urrun. Jafarat jautsi eta Tarsiserat zoan ontzi bat aurkitu zuen; bidesaria ordaindurik, ontzirat igan zen, ontzikoekin... Bainan Jaunak haize zakarra jauzarazi zuen eta itsasoan ekaitz handia izan zen, ontzia xehatzeko punduraino. Mariñelak izitu eta nor bere jainkoari oihuka hasi ziren. Ontziaren arintzeko, puskak itsasorat bota zituzten. Bitartean, Jonas ontziaren zolarat jautsia zen eta etzanik lozorroan zagon. Hurbildu eta kapitainak erran zion: "Zer ari zira hor lo? Xuti eta egiozu otoitz zeure jainkoari, ea gutaz oroituko den, gal ez gaitezen". Mariñelek elkarri zioten: "Xotxak atera ditzagun, zorigaitz hunen hobenduna nor den jakiteko". Xotxa Jonasi atera zitzaion. Galdegin zioten, beraz: "Erraguzu: zergatik datorkigu zorigaitz hau? Zer ari zira hemen, nundik heldu zira, nungoa zira, zoin herritakoa?... À¢'€'"Hebrearra naiz eta Jauna adoratzen dut, zeruko Jainkoa, itsasoa eta leihorra egin dituena." Beldur-ikarak hartu zituen gizonak, bazakiten, alabainan, Jaunarenganik ihesi zoala, berak errana baitzioten. "Zergatik egin duzu hori? Zer egin behar dauzugu, itsasoaren eztitzeko? À¢'€'"galdegin ziotenÀ¢'€'" zeren itsasoa gero eta zakarrago baitzen... À¢'€'"Hartu eta bota nezazue urerat, eta eztituko da itsasoa. Badakit ekaitza enegatik gertatu zaizuela"... Jonas hartu eta itsasorat bota zuten, eta berehala jabaldu zen itsasoaren haserrea... Jaunak arrain handi bat igorri zuen Jonasen irensteko. Hiru egun eta hiru gau iragan zituen Jonasek arrainaren sabelean. Arrainaren sabeletik otoitz egin zion Jaunari, bere Jainkoari: "... Hilzorian nindagola, zutaz oroitu naiz, Jauna, eta nere otoitza zureganaino heldu da, zure tenplu sainduraino. Sasijainkoen adoratzaileak leialtasunetik urrun dabiltza. Bainan nik, esker ona kantatuz, sakrifizioa eskainiko dauzut, eta botuak beteko. Jauna da salbatzailea! Orduan, Jaunak arrainari manatu zion Jonas leihorrerat botatzeko. Hunela hitz egin zion berriz Jaunak Jonasi: "Ea, zoazi Niniverat, hiri handi hartarat, eta oihuka zazu han nik eman mezua!" Niniverat joan zen Jonas, Jaunak manatu bezala. Ninive hiria izigarri handia zen; hiru egunen bidea bazen alde batetik besterat. Egun baten bidea egin zuen Jonasek hirian, oihukatuz: "Berrogei egun barne errautsia izanen da Ninive". Ninivetarrek Jainkoa sinetsi zuten: barur egitea erabaki zuten eta dolu-soinekoz jantzi ziren, zahar eta gazte... Niniveko erregeak... hau oihukarazi zuen hirian: "Erregearen eta haren gobernarien manuz, jendeek ez abereek, behiek ez ardiek, ez bezate deusik jasta, abereak ez bite alha, ez bezate edan; jende eta abere, jantz bite dolu-soinekoz; dei egin diezotela Jainkoari kartsuki; utz bitzate denek beren jokabide gaixtoak, bortxakeriazko beren egintzak. Menturaz gibelerat eginen du Jainkoak eta damutuko da, menturaz itzaliko da haren haserrea, eta ez gaitu hilaraziko". Jainkoak ikusi zuen gibelerat egin zutela beren jokabide gaixtoetarik, eta damutu zen egin zioten mehatxuaz eta ez zuen bete. Etchehandyren Biblia lapurteraz Irakurle, hain polliki kontatua den alegia horren mamiak zerbeit pizten duke zure baitan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3488. zbk

Anitz gauza badaki gauza guti dakiela badakienak

Juduen arteko erran zaharra

Gure Hitza | 2019/03/03

Bertsulari pregoilaria eta bertsu-aita

Jean-Louis Harignordoquy

Mixel Itzainaren artikuluaren hari beretik, zuzen iduritu zauku aste huntako gure hitza Jon Lopategi zenaz idaztea. Bera baino aisa zaharragoa bainan auzokidea zuen Balendin Enbeita bertsulari abertzalea, Urretxindorra famatuaren semea. 1958an Muxikako taberna batean biek elgarrekin muntatu bilkuretatik sortu zuten inguruko helduentzat lehen bertsu eskola. Anartean, Jon Lopategi ikasle egona zen Tolosako Sakramentinoetan. Han Filosofiako ikasketak eginik, geroago hura izan zen lehenbiziko bertsulari eskolatu bakarra. Plazaz plaza abiatu zen Bizkaiko eta beste probintzietako bertsulari hoberenekin. 1989an, Donostian Basarrik jantzi zion Euskal Herriko txapela. Bertsulari olerkariaren dohaina zuen. Bertsuzale anitz oroitzen dira nolako bertsu miresgarriak moldatzen zituen gai hunkigarrietaz. Adibidez hurrengo bi hauetaz: "Everest kaskora heltzean hil zauzu laguna" eta "urpera doan itsas untziaren kapitaina zira". Txapelketez bestalde, duela bi urte mundu hau utzia duen Jon...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016