Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2019ko Martxoaren 01a
Uztaritze
Mintzaldi
Oso interesgarria izan da joan den ortziraleko mintzaldia ''Euskaldunak eta itsasoa'' gaiaz Xabier Agotek segurtaturik. Mereziko zuen entzule gehiago. Xeheki eta garbiki esplikatu digu aspaldiko mendetan euskaldunek itsasoarekin ukan harremanak, balea ihiziak eta bakalau arraintzak. Erakutsi ere zertan den San Juan itsasontzi berriaren lanen aurrerapena. Dudarik ez ongi aditua dela sail hortan. Goresmenak eta eskerrak Xabier.
Hartzaro festibala
Hartzaro festibala ongi hasi da Heraitzen, Arruntzan eta San Mixel auzoan izan diren ekitaldiekin. Egitarauak segitzen du beraz heldu diren egun hauetan: ortzegun huntan (18:30) Hiribeheren Uztaritzeko kotilunak; (19:00) Tutak eta Zirt Zart. Hemen izanen dira toberak, dantza sorkuntzak eta perkusioak (Burrunka, Afrika Danbo, Zirtzilak eta Izartxo taldea). Ondotik gaualdia Latsan Kli'k taldearekin. Martxoaren 1ean ortziralez (20:30) Kiroletan Gaita Luze eta ondotik ''Aukeran 20 urte'' ikusgarriak (sartzea 12 euro); gauerditan Gaztetxean Patxa Mama. Martxoaren 2an larunbata, (11:00) Latsan, musika eta dantza tradizioaz mintzaldia Pierre Hairak segurtaturik; (16:30) Kiroletan Zarena Zarelako, Sok eta Izartxo taldeak (sartzea 7 euro); (20:30) Kiroletan beti ''Bedatsa batez'', Uztaritzeko txistulariak, eta ''Àƒ'œda Batez'' ikusgarria (sartzea 12 euro). Igandea martxoak 3 igande ihaute: goiz partean Kaxkarotak etxez-etxe Hiribeheren eta Purgun; 10:00etarik goiti Latsan Txilindron sukaldaritza lehiaketa, zonbait urte hauetan arrakasta handia biltzen duena; (12:00) eliza aitzinean eta Hiribeheren musika eta dantza Jarauta 69 taldearekin; (13:30) bazkari herrikoia Latsan hor emanen direla sukaldaritza lehiaketaren irabazleen izenak. Lehiaketan eta bazkarian parte hartzeko (tokiak mugatuak izanez) deitu aitzinetik zenbaki huntara: 06-98-62-99-76 edo emailez: latsa.uztaritze@orange.fr; aratsalde apalean dantzaldi herrikoia Saltoka taldearekin. Martxoak 5 astearte gizen: (17:45) Uztaritzeko kotilunak; (18:30) Hiribeheren plaza hartzea eta Purguko plazari buruz abiatzea, eliza aitzinean Maia dantzak; (19:30) ohidurazko ihauteri ikusgarriak (tobera, dantza, perkusio, Zanpantzar- en auzi...); (20:00) erromeria Kiki Bordatxok alaiturik. Festibal on deneri elgarren errespetuan.
Tolosako ihauteriak
Hemengoekin batera Tolosan ere ospatuko dira ihauteriak. Senidetza elkarteak antolatzen du autobus bat Tolosara joaiteko martxoaren 4an astelehenez. Abiatzea (10:00) Lapurdi plazatik eta gibelerateko handik abiatzea (19:00). Izenak aitzinetik eman behar dira deituz: 06-23-31-27-45 edo emailez: herri.soinu@laposte.net
Pilota
Heraitzeko komiteak antolatzen du pilota zoin gehiagoka bat esku huska, martxoaren lehenetik maiatzaren 29ra, hau finalaren eguna izanen da. Pilotari amatur edo konfirmatuek eman dezakete izena zenbaki huntara deituz: 06-79-50-41- 58. Bakoitzari 10 euro galdatua izanen zaio izena emaitean.
Pilotaz beti
Joan den igandean Baigorrin atxiki ttipian kimuen taldean Kapito Harriko Iban Lapegue eta Andoni Doussen Frantziako xapeldun atera dira Azkaineko taldea garaiturik 40 eta 31. Goresmenak eta segi bide beretik.