Gure Hitza | 2019ko Martxoaren 03a

Bertsulari pregoilaria eta bertsu-aita

Jean-Louis Harignordoquy

Mixel Itzainaren artikuluaren hari beretik, zuzen iduritu zauku aste huntako gure hitza Jon Lopategi zenaz idaztea. Bera baino aisa zaharragoa bainan auzokidea zuen Balendin Enbeita bertsulari abertzalea, Urretxindorra famatuaren semea. 1958an Muxikako taberna batean biek elgarrekin muntatu bilkuretatik sortu zuten inguruko helduentzat lehen bertsu eskola. Anartean, Jon Lopategi ikasle egona zen Tolosako Sakramentinoetan. Han Filosofiako ikasketak eginik, geroago hura izan zen lehenbiziko bertsulari eskolatu bakarra. Plazaz plaza abiatu zen Bizkaiko eta beste probintzietako bertsulari hoberenekin. 1989an, Donostian Basarrik jantzi zion Euskal Herriko txapela. Bertsulari olerkariaren dohaina zuen. Bertsuzale anitz oroitzen dira nolako bertsu miresgarriak moldatzen zituen gai hunkigarrietaz. Adibidez hurrengo bi hauetaz: “Everest kaskora heltzean hil zauzu laguna” eta “urpera doan itsas untziaren kapitaina zira”. Txapelketez bestalde, duela bi urte mundu hau utzia duen Jon Azpillagarekin bildu zuen osperik handiena. Harekin aitzindaria, bertsulari pregoilaria izan zen frankismo betean debekatuak ziren gai sozialei eta politikoei buruz kantatzen. 1967tik 1970era eta 1972tik 1975era, gobernadore zibilak debekatua zien kantatzea, bainan halere bertsu saioen antolatzaileek eremanarazten zituzten, aitzin propaganda beste bertsulari batzuen izenekin eginez. Behin Guardia Zibilek Idiazabalen hala harrapaturik, isun bat pagatzera behartuak izan ziren. Jon Lopategik isuna ez baitzuen ordaindu, sei egunez presondegiratua izan zen Basauriko espetxean. Bi Jonek aitortzen zuten abertzaletasunak eta euskaltzaletasunak bultzatuta heldu zirela bertsugintzara. 1980ko hamarkada hastapenean, Jon Lopategik esperientzia berri bat egin zuen Xabier Amurizarekin, herri anitzetara joanez, lekuko historia bertsuka laburbilduz eta beren iritzia emanez, batzuetan musikari batzuen laguntzarekin. Gogoan dut Elizondoko Jai Alaian arrakasta gaitza ukan zutela Baztandarren Biltzarreko aratsalde batez. 1984tik goiti, Bizkaian ikastolaz ikastola ibiliz, bertsu eskola berriak sortu eta nolako bertsulari gazteak ez ziren atera Jon Lopategiren eskutik. Beste zonbaiten artean, Aritz bere semea, Unai Iturriaga, Igor Elorza, Iratxe Ibarra, eta berriki Bizkaiko txapeldun izendatua izan den Onintza Enbeita bera. Xabier Payak “bertsu-aita” deitu du zendu ondoko artikulu batean. Berriketariek ez dute aipatu Iparraldean eta Iparraldeko bertsulariekin zonbat aldiz kantatu ukan duen 1958tik goiti. Urruñan, Donibane Lohizunen, Aiherran, Kanbon, Baionan, Irisarrin, Ahetzen, Urepelen, Alduden, Itsasun, Saran, Ezpeletan, Hazparnen barna, gomitatzale ukaiten zituen bereziki Emil Larre eta Mixel Itzaina gai emaileak. Erran gabe doa adiskide hurbilak zauzkala Mattin, Xalbador, Xanpun eta Ezponda, bainan kantatzeko parada ukan du ere Alkhat-en eta Mendibururen belaunaldiko beste bertsulari gehienekin. Ez dugu ahantziko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3488. zbk

Anitz gauza badaki gauza guti dakiela badakienak

Juduen arteko erran zaharra

Azalekoa | 2019/03/03

Geldi Aldi bat merezitua

M.O.

Geldi%20Aldi%20bat%20merezitua

Donapaleuko Sainte-Elisabeth, Iholdiko Goxa Leku, Izpurako Luro Fundazioa eta Baigorriko Larrazkena zahar-etxeak elgarrekin antolatuak dira, Geldi Aldi elkarte hunen bidez, eguneko egonaldien harrera (accueil point jour) adinetako pertsonentzat antolatzeko. Mintzatu gira Manon Pouey koordinatzailearekin ikusteko nola antolatuak diren eguneko egonaldi horiek.

Donapaleuko Sainte-Elisabeth, Iholdiko Goxa Leku, Izpurako Luro Fundazioa eta Baigorriko Larrazkena zahar-etxeak elgarrekin antolatuak dira, Geldi Aldi elkarte hunen bidez, eguneko egonaldien harrera (accueil point jour) adinetako pertsonentzat antolatzeko. Mintzatu gira Manon Pouey koordinatzailearekin ikusteko nola antolatuak diren eguneko egonaldi horiek.

Geldi Aldi elkartearen azalpena

Elkartea sortua da gogoeta luze baten ondorioz, Departamenduko Kontseilua delarik diruztatzaile handiena. Ikusiz galdea bazela familienganik egun bat edo beste astean, beren etxeko xaharren uzteko posibilitatea izan zadin. Bi urtez inkesta egin ondoan erabaki zuten Iholdi eta Donapaleuko zahar-etxeetan egunaz pertsona horien uzteko zerbitzu bat plantan jartzea. Galdea izanez eta eginahala xahar horietarik hurbil izaiteko erabaki zuten eskaintza horren zabaltzea Izpurako eta Baigorriko zahar-etxeri.

Zerbitzu horren eskaintza

Donapaleuko eta Iholdiko zahar-etxe...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016