Gure Hitza | 2019ko Urriaren 17a

75 urte

Peio Jorajuria

Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu handirik gabe. Eraman duen bizi lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du, tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua, diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren atsegina betez. Eta euskararen zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen ditu. Baina nor dugu aitona hori? Herria astekari hau, bistan da! 1944ko urriaren 19an eman zituen lehen urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz debekatua izan zen Eskualduna astekaria, gerla denboran kolaborazionista izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune hori nahi izan zuten bete euskaltzale batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina etsaigoan eman zituen lehen urratsak Herria astekariak. Alabaina, inprimatua izan bezain laster, Postan berean blokatua izan zen, orduko Prefetak zabaltzea debekaturik. Zenbait asteren buruan Piarres tematsuak ardietsi zuen halere aitzina jotzea eta bigarren zenbakia ateratu ahal izan zen 1944ko azaroaren 16an, lehen bi zenbaki horiek betan zirela irakurleeri banatu. Lehen agurrean, hau zuen idazten Anxuberro milafrangarrak: "Munduaren bihurgune huntan eskuararen boza berantetsia ginuen. Huna nun entzunen dugun berriz. 'Herria' sortu da (...) Lumak ditugu herdoilduxeak zonbeitek, bainan ibiliz jartzen da aitzurra ere bere lehengo legun hartarat". Lumak kamutsak zituztela? Laster xorroxtuko dituzte, bigarren zenbakian berean hau dugula irakurtzen, hain segur Lafittek berak idatzirik: "Alemaniaren alde arizan direnak ixtant bat ixilik egoitea on dute: lau urtez badute aski erranik". Emil Larre baigorriarrak hau du idatziko 1987an: "Herria honek 1944an hartu zuen Eskualduna berriki zenduaren ondoriotasuna. Ondoriotasuna baia osoki? Ez ditu beti aitaren bide berak hartzen semeak. Ez behar ere zenbait pundutan. Bere denborakoa zen aita. Beste giro batetakoa semea". Eta Herriak bere ildoa urratuz bide luzean jarraiki du orain arte, traba guziak gaindituz. Guri dagokigu bide hori oraindik aitzinago eramaitea. Hamarkada horietan, luma onak ukan ditu Herriak, batzuk xorrotxak, bertzeak leunagoak. Horietarik ginuen Marijan Minaberri bankarra, luma gozokoa. Astearte huntan, bere sorterriak ohoratu du: herriko eskola publikoari "Marijan Minaberri" izena emana izan zaio. Duela zenbait urte Lapurdiko Jatsuk bere eskola publikoa "Bettiri Dibarrart" izendatu zuen gisara. Ez da maleruski usutan gertatzen holako izendapenik. Agian bertze herri zenbaitek jakinen dute bide berdina hartzen. Artikulu batzuk Andereño izenpetzen zituen Marijanek. Bankako Andereño geldi bedi luzarako hango haurren gogo-bihotzetan!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3519. zbk

Gure Hitza | 2019/10/17

75 urte

Peio Jorajuria

Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu handirik gabe. Eraman duen bizi lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du, tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua, diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren atsegina betez. Eta euskararen zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen ditu. Baina nor dugu aitona hori? Herria astekari hau, bistan da! 1944ko urriaren 19an eman zituen lehen urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz debekatua izan zen Eskualduna astekaria, gerla denboran kolaborazionista izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune hori nahi izan zuten bete euskaltzale batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina etsaigoan eman zituen lehen urratsak Herria astekariak. Alabaina, inprimatua izan bezain laster, Postan berean blokatua izan zen, orduko Prefetak zabaltzea debekaturik. Zenbait asteren buruan Piarres tematsuak ardietsi zuen halere aitzina jotzea eta bigarren zenbakia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016