Euskal diaspora | 2019ko Urriaren 17a

Londresko Euskal Etxea, Munduko muslariak eta Buenos Airesko Literatur Lehiaketa

Joseba Etxarri

Londresko%20Euskal%20Etxea_%20Munduko%20muslariak%20eta%20Buenos%20Airesko%20Literatur%20Lehiaketa

LONDRES, INGALATERRA. Londresko Euskal Etxeak, London Basque Society Euskal Elkartea delakoak, kide berriak erakartzeko kanpaina abiatu du. Norbait ezagutzen baduzu Londres aldean bizi dena, pasa otoi informazioa, euskara eta euskal kultura babestu eta ingeles hiriburu aldean sostengatu eta hedatzea helburu duen batasun hunek biziki ongi onartuko baititu kide eta partaide berriak, bakarka edo familiaka. Heldu den ikasturteko kuotak 25 liberako prezioa du, eta beherapena dakar klubak antolatzen dituen zenbait ekitalditan. Heldu den asteko ostiralean berean, urriaren 25ean, Euskal Etxeak 'Handia' film euskaldunaren emanaldia iragarri du, ingeles azpitituluz, eta azaro ondarrean, Londresko Mus Txapelketa. Ondoren jinen dira Olentzero, Mari Domingi eta Eguberri ospakizuna eta urtean zehar antolatzen dituen bestelako bilkura, afari, ateraldi, haurrendako besta, kontzertu eta abarrak. Klubekoekin kontaktatzeko webgunea, Zintzilik.org edo Facebook eta Twitterren. BAIONA, LAPURDI. Joan den asteburuan hasi zen eta helduden asteburu huntan bururatuko da Euskal Komunitateen arteko Munduko 42. Mus Txapelketa, Baionako Loreak hotela eta Amestoya eraikina egoitza nagusi. Hauek dira bertaratu bikote eta herrialdeak: Argentina (Ignacio Rabufetti eta Martin Lasarte, delegatua Juan Martin Vicente), Belgika (Asier Rodriguez eta Ana Garcia, delegatua Hervé Dupuy), Kanada (Frank Altuna eta Rufino Iribarren, delegatua Frank Etchart), Txile (Eusebio Gamio eta Ramon Mendiburu, delegatua Juan Carlos Lago), Espainia (Carlos Ibañez eta Jose Miguel Isidro, delegatua Andres Fernandez), Estatu Batuak (Victor Albistur eta Martin Irigoyen, delegatua Jose Luis Urrutia), Frantzia I (Battita Lapeyre eta Ellande Idiart), Frantzia II (Xabi Alcasena eta Aitor Atchoarena), Mexiko (Javier Echenique eta isidro Mendiburu, delegatua Pablo A. Mendiburu), Uruguai (Martha Perdomo eta Julio Cesar Garcia), Nafarroa (Timoteo Etxeberria eta Jaione Otxandorena), Nafarroa II (Javier Apestegui eta Liborio Ariztia), Venezuela (Mariano Larrañaga eta Jose Luis Ramos), Peru (Juan Jose Meneses eta Raul Noblecilla) eta Euskadi (Borja Ruiz eta Ixone Ureña, delegatua Jesus Gonzalez). Frantzia, antolatzaile gisa, eta Nafarroa, iazko txapeldun bezala, bi bikoterekin ari dira. Azken partida ostiral huntan jokatuko da eta ebiakotzean Txapelketaren azkeneko gala-afaria eginen dute muslariek, mus delegatuek eta heien laguntzaile eta lagunek. Onenak edo mereximendu gehien duenak irabaz dezala! BUENOS AIRES, ARGENTINA. Argentinar hiriburuko Iparraldeko Euskal Etxeak jakinarazi ditu bere 5. Literatur Lehiaketako testu irabazleen izenak. Lehenengo saria Buenos Aires hiriko Nieves E Moran-ek irabazi du 'Erreginaren eraztuna' ipuinarekin; bigarrena, Bilboko Itziar Labordak, 'Nire jatorria'rekin; eta hirugarrena, Tandilgo Maria Valeria Aramburuk, 'Kontrabandistaren alabatxiak'ekin. Aurkeztu testuen kalitateagatik, epaimahaiak beste 14 aipamen berezi ematea deliberatu du. Zorionak saridun guzieri
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3519. zbk

Gure Hitza | 2019/10/17

75 urte

Peio Jorajuria

Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu handirik gabe. Eraman duen bizi lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du, tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua, diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren atsegina betez. Eta euskararen zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen ditu. Baina nor dugu aitona hori? Herria astekari hau, bistan da! 1944ko urriaren 19an eman zituen lehen urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz debekatua izan zen Eskualduna astekaria, gerla denboran kolaborazionista izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune hori nahi izan zuten bete euskaltzale batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina etsaigoan eman zituen lehen urratsak Herria astekariak. Alabaina, inprimatua izan bezain laster, Postan berean blokatua izan zen, orduko Prefetak zabaltzea debekaturik. Zenbait asteren buruan Piarres tematsuak ardietsi zuen halere aitzina jotzea eta bigarren zenbakia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016