CCAS edo Herriko laguntza
sozialen zentroak eta Eliza
Hegi xahar etxeak antolatzen
dute lankidetzan biltzarre
bat urriaren 17an ostegunez
(14:30-15:30) Lapurdi gelan.
Tailer asko eta ezberdinak
aurkeztuak izanen dira: elikatzea
eta dietetika, oroimena,
loa eta ongi izaitea, lasaitze
eta gimnastika, herritartasuna
eta gizarte lotura, nork bere
baitako konfiantza, bizitegiaren
antolaketa eta belaunaldien
arteko transmisioa. Biltzarraren
ondotik interesatuek
izenak emaiten ahalko dituzte
tokian berean eta ondotik ere
Aurore andereari telefono huntara:
05 59 93 38 91. Kopuru
handian etor zaitezte.
Tailer berri
Elkarteetako bolondresen
laguntzeko duen egitarauan
Herriko Etxeak proposatzen
du formakuntza tailer bat defibriladore
tresnaren erabiltzen
ikasteko. Ondoko eraikuntza
hauek baliatzen dituzten elkarteetako
arduraduneri idekia
da: Erdiko Etxea, Etxeparea,
Kiroleta, Bilgune eta Errobi
zelaia. Tokiak mugatuak izanez
elkarteeri galdegina zaiote
parte hartuko dutenen izenak
emaitea, telefono zenbakiekin
eta helbide elektronikoarekin.
Formakuntza hori larunbat
goiz batez izanen da, azaroaren
9 edo16ko goiz partean,
oren pare batez. Bi egunak
atxiki eta izenak eman berantenaz
urriaren 17ko.
Aste urdina
CCAS edo herriko laguntza
sozialen zentroak antolatu
aste urdina iragan da girorik
hoberenean, nahiz aurten
jende adinetako gutiagok
parte hartu duten (adina edo
lotsadura nork daki?) Bizkitartean
egitarauko ekitaldi guziak:
gimnastika, dantza, kantaldi,
dute-dantzaldi, ibilaldi eta
abar... iragan dira beren tenoretan.
Eskertzekoa da zentroarekin
batean San Josep lizeoko
gazteen parte hartze handia eta
alaitsua. Egia da gazte horientzat
parte hartze hori ''jendeari
laguntza'' formakuntzako egitarauan
dela. Eskerrak berriz antolatzaile
eta laguntzaile guzieri
eta urrengo urte arte.
Herri uzta
Aurtengo Herri Uzta festibalak
ere baderama bere saila egitarau
propio batekin. Urriaren
5ean hasi zen Lapurtarrak abesbatzaren
30 urteko kontzertuarekin.
Festibalaren estreinaldia
egin da joan den ortzegunean
Latsan, publiko eder batekin eta
hautetsiekin. Philippe Lesgourgues
lehendakari, Pierre Haira
diruzain eta Bruno Carrère auzapezaren
mintzaldiak izan dira,
bai aurtengo egitarauaz bainan
ere datorren urteko egitasmoaz,
dirudienez oso betea agertzen
baita. Gerokoak geroko. Estreinaldia
bukatu da ''Abesti'' kantari
laukote batek alaiturik, ez baitute
segur talendurik falta. Festibala
segitu da larunbatean Uztaritzen,
Tolosatik etorri ordezkaritza
nasai batekin, ospatzen
baitira aurten Uztaritze-Tolosa
senidetzaren 30 urteak. Mintzaldi,
desfile, mutxiko eta dantza
ikusgarriek bete dute eguna.
Igandean Arrangoitzen segituko
da Mutxikoen egunarekin.
Bigarren antzerki
''Herriko bozak'' Piarres Larzabal
zenaren antzerki emanaldia izanen
da Uztaritzen urriaren 27an
igandez (17:30) Arruntzako
Erdiko
etxean (pilota plaza ondoan)
Iguzki Lore taldeak emanik,
Maika Etchecopar izanen delarik
taula zuzendari. Sartzea 10
eurotan finkatua da. Ongi etorrri
deneri oraidanik.
Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu
handirik gabe. Eraman duen bizi
lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du,
tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua,
diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua
ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren
atsegina betez. Eta euskararen
zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen
ditu. Baina nor dugu aitona hori?
Herria astekari hau, bistan da!
1944ko urriaren 19an eman zituen lehen
urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz
debekatua izan zen Eskualduna astekaria,
gerla denboran kolaborazionista
izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal
irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune
hori nahi izan zuten bete euskaltzale
batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina
etsaigoan eman zituen lehen urratsak
Herria astekariak. Alabaina, inprimatua
izan bezain laster, Postan berean blokatua
izan zen, orduko Prefetak zabaltzea
debekaturik. Zenbait asteren buruan
Piarres tematsuak ardietsi zuen halere
aitzina jotzea eta bigarren zenbakia...