Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2019ko Urriaren 17a

Aintzina Baigorri

Aintzina%20Baigorri

"Aitzina Baigorri" taldea, 2014 urtean sortu zen Herriko Etxeko hauteskundetarako. Bozkatze hortan, zerrendako 19 kideetarik 15 kontseilari hautetsi izan ziren, Jean Michel Coscarat ezartzen zutela auzapez. Azaroaren 7an (20:00), Plaza Xoko gelan, taldeak 2014az geroz egin lanen eta erabakien bilana erakutsiko du eta 2020ko perspektibak ere agertuko ditu. Herritarrak gomitatuak dira biltzarre hortara. Ibiakoitz huntan, 19an (21:00) elizan, kontzertu ederra proposatua zauku, bi koruren entzuteko parada izanen baitugu. Bat, Biarnotik heldu zaukuna eta bestea herrikoa. Paue eta inguruko euskaldunek, 1967an sortu zuten "Lagunt eta Maita" elkartea eta gaurregun 1 300 kide dauzka, anitz ekintzetan arduratzen direnak: pilota, kantua, dantza, musa, euskal kurtsoak etabar... Bere lemaren errespeBaigorri tuan taldeak nahi du ere euskal ondare kulturalaren erakusleihoa izan Biarnoan, errezebitua izan den lurraldean. Severine Dervaux zuzendari, elkarteko gizon korua heldu zauku beraz Baigorrira eta kontzertuaren lehen partean kantatuko dute. Bigarren partean, orai ongi ezaguna den Lagun Alai koru mistoak kantatuko du. Horra beraz, bi errepertorio arras desberdinak entzungai izanen ditugula. Jin gustian, sartzea librea izanen da. Pilota Baigorri eta inguruko pilotazaleek plazerrekin segituko dituzte Herriarena trofeoaren konduko partidak. Zoin gehiagoka hau igande huntan hasiko da (16:00). Lehen partida, helduen lehen mailan, Euskal Herriko txapelgoaren kondu izanen da. Ondotik, torneoaren lehen kanporaketa: J. Etchegaray eta T. Harismendy, L. Lambert eta L. Sanchez-en kontra. Pare irabaztunak, ondoko igandean jokatuko du finalerdia P. Bielle eta B. Ducassouren kontra. Oroitarazten dugu, trofeo hunen finala azaroaren 3an, igande goizez jokatuko dela eta bazkaria izanen dela deneri idekia. Haatik, huntan parte hartu nahi duenak, izena eman behar du deituz: 06 09 36 46 01 zenbakira.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3519. zbk

Gure Hitza | 2019/10/17

75 urte

Peio Jorajuria

Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu handirik gabe. Eraman duen bizi lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du, tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua, diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren atsegina betez. Eta euskararen zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen ditu. Baina nor dugu aitona hori? Herria astekari hau, bistan da! 1944ko urriaren 19an eman zituen lehen urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz debekatua izan zen Eskualduna astekaria, gerla denboran kolaborazionista izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune hori nahi izan zuten bete euskaltzale batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina etsaigoan eman zituen lehen urratsak Herria astekariak. Alabaina, inprimatua izan bezain laster, Postan berean blokatua izan zen, orduko Prefetak zabaltzea debekaturik. Zenbait asteren buruan Piarres tematsuak ardietsi zuen halere aitzina jotzea eta bigarren zenbakia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016