Ospitalean "Artea eta
Sorginkeria"
Animazio desberdinak antolatu
ditu Osptitalea zentroak,
urriaren
19an, larunbat arratsaldez
(16:00-20:00), heldu
eta haurrentzat, bakoitzak
bere agusagailua aurkituko
du.
Erakusketa gidatua bi tenore
desberdinetan (16:00 eta
17:00) bai eta Ospitaleko
harreran pista jokoak izanen
dira familian edo bakarrik
jostatzeko.
Ipuin kondaketa (16:00), "Sorginkeria
zer da?", Prunelle
Giordanoren eskutik.
Henri AMESTOY Art'Zain
jatetxeko sukaldariak atelier
bat proposatzen du "Sorginaren
sukaldea" deitzen dena
(17:00). Claude Labat erakusketa
egilea laguntzeko hor izanen
du, misterioa... hor izanen
direnek deskubrituko dutena.
Maddalen Arzallus eta Ortzi
Idoatek bertsuen bidez komentatuko
dute erakusketa
(18:00).
Pierre de Lancreren testuetarik
abiatuz, Claude Labat-ek
irakurriko dituenak, Marko
marrazkilariak
eta Fanny Marmayou
dantzariak inprobisazioak
eginen dituzte (19:00).
Afari berezia (20:00) sorgin,
deabru... izanen da mugimendu.
Arratsaldean "sorginaren
janaria" tailerratik prestatu
janariaren dastatzeko parada
izanen baita.
Animazio guziak kitorik izanen
dira, hobe aldiz tokiak atxikitzea:
05 59 37 97 37 edo ospitalea@
le64.fr
Konferentzia Ignacio Cloppet
Urriaren 25ean, ortziralez
(19:30), Irisarriko Ospitalean,
Ignacio CLOPPET, Argentinako
historialaria eta abokatuak
mintzaldi bat emanen du.
Idazle horrek, jadanik hiru liburu
idatzi ditu PERON bikoteari
buruz, erroak Euskal Herriarekin
dituzte. Egun hortan emanen
duen mintzaldian, aipatuko
du bereziki PERON bikotearen
aholkularia izan zen Fray Pedro
ERRECART. Fraile hori 1950
urtean etorri zen Irisarri eta Heletara,
hemengo bere askazien
ikustera.
Idazlari famatu horren etortzea
Iparraldera, ez da beraz
huts egitekoa.
Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu
handirik gabe. Eraman duen bizi
lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du,
tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua,
diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua
ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren
atsegina betez. Eta euskararen
zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen
ditu. Baina nor dugu aitona hori?
Herria astekari hau, bistan da!
1944ko urriaren 19an eman zituen lehen
urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz
debekatua izan zen Eskualduna astekaria,
gerla denboran kolaborazionista
izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal
irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune
hori nahi izan zuten bete euskaltzale
batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina
etsaigoan eman zituen lehen urratsak
Herria astekariak. Alabaina, inprimatua
izan bezain laster, Postan berean blokatua
izan zen, orduko Prefetak zabaltzea
debekaturik. Zenbait asteren buruan
Piarres tematsuak ardietsi zuen halere
aitzina jotzea eta bigarren zenbakia...