Herriz Herri - Makea (L) | 2019ko Urriaren 17a

Makea Oinez

Makea Oinez: aurten ere arrakasta handia ukan du, 1000 pertsona baino gehiago ibili baita gure mendi eder horietan, denbora alde zutela. Lehen aldikoz elbarrituek ere parte hartu dute, 50 bat laguntzaile hor zirela mendi kasko horietan horien ibiltzeko "Joelette" karrozan. Zorionak elkarte horietan lan egiten duteneri, horier esker holako ibilaldietan edozeinek parte hartzen ahal baitu. Argazki ederrak hartuak izan dira, beste astean agertuko ditugunak. Bestalde, ibilaldian ez zen pertsona batek, bere ber joana zena Urtsu kaskorat, bulta txar bat ukan du, zorionez Makea Oinez-eko sokorritzaileak hor ziren, helikopteroz eramana izan da Baionako ospitalerat.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3519. zbk

Gure Hitza | 2019/10/17

75 urte

Peio Jorajuria

Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu handirik gabe. Eraman duen bizi lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du, tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua, diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren atsegina betez. Eta euskararen zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen ditu. Baina nor dugu aitona hori? Herria astekari hau, bistan da! 1944ko urriaren 19an eman zituen lehen urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz debekatua izan zen Eskualduna astekaria, gerla denboran kolaborazionista izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune hori nahi izan zuten bete euskaltzale batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina etsaigoan eman zituen lehen urratsak Herria astekariak. Alabaina, inprimatua izan bezain laster, Postan berean blokatua izan zen, orduko Prefetak zabaltzea debekaturik. Zenbait asteren buruan Piarres tematsuak ardietsi zuen halere aitzina jotzea eta bigarren zenbakia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016