Herriz Herri - Ainhoa (L) | 2019ko Urriaren 17a

Ainhoa

Ainhoa

Usoa ospatzen Uso besta igande honetan, urriaren 20an ospatuko da egun osoan, (09:30-18:00). (10:00) Meza nagusia. (10:30) Catherine Marchand kazetari-autoreak 2018an argitaratu liburua, "Sublimes produits ", izenpetuko du. (11:00) Uso sukaldatze lehiaketa hasiko da, nornahik parte har lezake, usoa kozinatua, egina prest ekartzea aski da (xehetasun gehiago: 05.59.29.93.99 telefonora deituz). Sariak (11:30) banatuko dira. (12:00) Plazan usoak benedikatu eta, laxatuko dituzte. Ondo tik Xiberoko Zohardia taldeak euskal kantak emanen ditu. (13:00) Elkartetxean uso jatea (25€ pertsonaka) Hats Berri taldeak alaiturik. Menuan eltzekaria, usoa saltsan, dauphinois gratinatua, gasna, sagar tarta, kafea eta arnoa. Ainhoako ostatu hauetan ere uso menua eskainiko dute: Argi Eder, Ithurria, Oppoca eta Ur Hegian. Aitzinetik erreserbatzea hobe. (14:30-15:30) Capoeira eta batukada erakustaldia. (15:30-17:30) Sukaldatze tailerra usoaren inguruan Christophe Leborgnerekin (Urdin Irratiko sukaldaritza aholkularia). (18:00) Pierre Oteizaren xingar azpia zozketan. Bertzalde, goizetik karrika animazioz beteko da: ekoizleen merkatua, usoa harriz edo egurrez nola zizelkatu Brigitte eta Ibanekin (haurrentzat), berin gaineko grabadura eta piper soken fabrikazioaren erakusketa, kalexa ibilaldiak, lehengo egurrezko jokoak, eta Xitoentzat buraso elkarteak taloa eta edari gunea atxikiko du. Eguna Koxegi taldeak eta Ezpeletako Txarangak alaiturik. Dolu À¢'€'" Gan den hilabetean, irailaren 14an, zendu zen Yonionbordako Marie Añorga, sortzez Bertizberea, 87 urtetan. Dolumin beroenak familia guziari.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3519. zbk

Gure Hitza | 2019/10/17

75 urte

Peio Jorajuria

Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu handirik gabe. Eraman duen bizi lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du, tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua, diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren atsegina betez. Eta euskararen zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen ditu. Baina nor dugu aitona hori? Herria astekari hau, bistan da! 1944ko urriaren 19an eman zituen lehen urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz debekatua izan zen Eskualduna astekaria, gerla denboran kolaborazionista izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune hori nahi izan zuten bete euskaltzale batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina etsaigoan eman zituen lehen urratsak Herria astekariak. Alabaina, inprimatua izan bezain laster, Postan berean blokatua izan zen, orduko Prefetak zabaltzea debekaturik. Zenbait asteren buruan Piarres tematsuak ardietsi zuen halere aitzina jotzea eta bigarren zenbakia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016