Herriz Herri - Banka (NB) | 2019ko Urriaren 17a

Banka

P. J.

Zer berri: uda utzi dugu eta larrazkenean sartu gira. Aurtengo uda oro har ona izan da. Laborantza munduan bildu da zuhaitz- fruitu eta barazki, denek ez dute xantza berdina ukan. Anitz idorte izan baita kanpoko eskualdetan. Egun bat edo bertze bero handiak ukan ditugu neurriz kanpokoak. Aro ikertzaileen arabera, holako beroak gero eta gehiago ukan behar ginituzke, beraz beha egonen gira. Ezkontza: biga ukan ditugu. Lehena, Céline Bidart-ek hartu du laguntzat Ainciboure Christophe beskoitzarra eta herri hortan bizi dira. Bigarrena, Saldubehere David eta Oteiza Sophie, hauek herrian bizi dira. Biziki umore onean joan dira bi eztei hauek. Goresmenak eta xantza on bi bikoteeri. Sortze: Manexeneko Sandrine eta Jean-François Hirigaray familian muttiko ttipi bat, izendatu dutena Txomin. Desiratzen dugu bizitza luze eta uros bat sortu berriari. Goresmen beroenak aitameri bai eta aitatxi eta amatxieri. Kintoa kurri: biziki ongi joan da eguna denbora ona lagun. 136 pertsonek parte hartu dute, gizon ala emazte, 91k beren plazerrez egin dute. 21km-ko ibilaldia izan da irabazduna gizonetan: Bordenave Philippe 2 oren 9 minutu eta emazteetan Dernis Charlotte 2 oren 41 minutu.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3519. zbk

Gure Hitza | 2019/10/17

75 urte

Peio Jorajuria

Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu handirik gabe. Eraman duen bizi lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du, tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua, diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren atsegina betez. Eta euskararen zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen ditu. Baina nor dugu aitona hori? Herria astekari hau, bistan da! 1944ko urriaren 19an eman zituen lehen urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz debekatua izan zen Eskualduna astekaria, gerla denboran kolaborazionista izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune hori nahi izan zuten bete euskaltzale batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina etsaigoan eman zituen lehen urratsak Herria astekariak. Alabaina, inprimatua izan bezain laster, Postan berean blokatua izan zen, orduko Prefetak zabaltzea debekaturik. Zenbait asteren buruan Piarres tematsuak ardietsi zuen halere aitzina jotzea eta bigarren zenbakia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016