Herriz Herri - Baiona (L) | 2019ko Urriaren 17a

Maiatz argitaletxearen uzta

Maiatz%20argitaletxearen%20uzta

Durangoko azoka (abenduaren 6tik 8ra) zanpa-zanpa hurbiltzen ari zaigu. Datozen hilabeteetan, euskal argitaletxeak agertuko dira, negu huntako liburuak aurkezten, bata bestearen ondotik. Baionako Euskal Erakustokian Maiatz elkarteak ideki du dantza, iragan astean, bi libururekin. Luzien Etxezaharretaren inguruan zeuden Itxaro Borda baionarra eta Piarres Aintziart heletarra. Piarres Aintziarten proposamena interesgarria da, egiazki. 2015ean Elkar argitaletxean plazaratu "Nafarroan Filosofatuz" lanaren frantsesezko itzulpena eskaintzen du erakasle ohiak Maiatzen, "Méditations Navarraises" tituluarekin. Santiagoko bidean ibiltzearen erruz, urratsean sortzen zaizkion pentsu eta burutazio filosofikoz osatua da, xendra horietan halatan Descartes, Nietzsche, Topet- Etxahun eta François Villon poetak gurutzatzen direla. Itxaro Bordaren liburu berria aldiz nobela bat da. "Kripton 85" izenburuarekin, eskualde ez finkatu bateko Darkbird zentral nuklearraren zartaketa eta honen ondorio humanoak harilkatzen ditu, happy end batez finitzen den bi emazteren arteko amodiozko istorio bat duela ardatz. Fukushimako istripua gertatu zen urtean izkiriatu zuen, 2011n beraz, zientzia-fikzio kategorian sailkatzen ahal dugun eleberri distopiko hau. Badugu beraz zer irakur eta zer goza. Ez huts egin!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Baiona (L) | 2019/10/17

"Hiztun berriak eta bertsumundua: legitimatu a(ha)la auzitan jarri?"

Hiztun%20berriak%20eta%20bertsumundua:%20legitimatu%20a(ha)la%20auzitan%20jarri?
Urriaren 24an (18:00) ostegunarekin Euskal Museoan, Euskal Kultur Erakundeak antolatzen duen konferentzia. Hizkuntza baten erabilera eta pertsonaren nortasuna lotuak dira, Euskal Herrian beste toki batzutan bezala izanez. Mintzaldi hortan, Miren Artetxek bertsutan trebatzeak eta bertsu- munduan sozializatzeak euskaldun berrientzat lagungarri den azalduko du. Baina ere nola memento berean, bertsulariaren irudiak mugak ere jartzen ahal dituela. Mintzaldia euskaraz, bat-bateko itzulpena frantsesez....

Irakurri segida

3519. zbk

Gure Hitza | 2019/10/17

75 urte

Peio Jorajuria

Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu handirik gabe. Eraman duen bizi lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du, tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua, diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren atsegina betez. Eta euskararen zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen ditu. Baina nor dugu aitona hori? Herria astekari hau, bistan da! 1944ko urriaren 19an eman zituen lehen urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz debekatua izan zen Eskualduna astekaria, gerla denboran kolaborazionista izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune hori nahi izan zuten bete euskaltzale batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina etsaigoan eman zituen lehen urratsak Herria astekariak. Alabaina, inprimatua izan bezain laster, Postan berean blokatua izan zen, orduko Prefetak zabaltzea debekaturik. Zenbait asteren buruan Piarres tematsuak ardietsi zuen halere aitzina jotzea eta bigarren zenbakia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016