Antzerki berezia Arberatzen
joan den astean
Joan den asteazkenean, irailaren
9an, "Les chiennes nationales"
konpainiak bere sorkuntza
hogeita hamar bat herritarren
aitzinean presentatu du
Arberatzeko herriko gelan. Aste
bat lehenago, lau artista etorriak
ziren obra horren preparatzera
Euskal Elkargoarendako lan
egiten duen Hameka fabrikak
galdeginik. Jack Londonen liburua
"Ce que la vie signifie pour
nous" oinarritzat hartuz, Clémence
Barbier eta Maia Ricaudek
antzerki bat inprobisatu dute
publikoa partaide bezala hartuz.
Ipuin horren haria gizarteak sortzen
dituen desberdintasunen
inguruan obratua zen. Umore
anitzekin mezu eder batzuk
pasarazi dituzte elkartasun eta
engaiamenduari buruz. Bukatzean,
publikoa gomitatua zen gizartea
bere desberdintasunekin
sinbolizatzen zuen eraikuntza
handi bat desegitera, erakusteko
mundua aldatzen ahal dugula
nahi badugu. Zinez memento
interesantea. Domaia ez baitzen
behatzaile gehiago! Hor zirenek
plazer hartu dute eta, baso bat
eskuan, solastatzeko aukera
ukan dute konpainiako jokolariekin.
Orotarik
- Herriko bozak hurbiltzen ari
zauzkigu! "Donapaleu berria"
elkarteak bere biltzar nagusia
eginen du urriaren 18an
ostiralez (20:00) Lagunt etxeko
egoitzan. Pentsatzen ahal da
herriko bozak aipatuak izanen
direla. Gomita, nahi duenari zabaldua
da.
- Joan den ostiralean Xilaba
bertsu lehiaketa jokatzen zen
Amenduzeko eiheran, Amikuzeko
"Eskukulak" eta Sarako "4
kopla" taldeekin. Xehetasunak
emanen ditugu heldu den astean.
- Ibiakoitzean urriaren 19an,
Michel Iturria eta André Minvielle,
Bideak egoitzan izanen
dira. Michel Iturria marrazkilariak
(14:00), bere liburuen izenpetzea
segurtatuko du eta (15:30)
bere marrazkien inguruan elestaldi
bat antolatua izanen da.
André Minvielle da trobadore
kantaria hor izanen arratsean.
"Le Bovélo de Babel" emanen
du (20:30). Sartzea 15€tan.
Lekuak aitzinetik atxikitzen ahal
dira.
- Bular emaitearen eguna nazioarteko
egunen kari, informazio
trukaketa bat antolatua
da urriaren 17an Donapaleuko
ospitalean (14:30-16:30).
- Baxe Nafarroako erakustokia
idekia izanen da urrian ostiralez
(14:00-17:00).
Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu
handirik gabe. Eraman duen bizi
lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du,
tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua,
diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua
ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren
atsegina betez. Eta euskararen
zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen
ditu. Baina nor dugu aitona hori?
Herria astekari hau, bistan da!
1944ko urriaren 19an eman zituen lehen
urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz
debekatua izan zen Eskualduna astekaria,
gerla denboran kolaborazionista
izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal
irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune
hori nahi izan zuten bete euskaltzale
batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina
etsaigoan eman zituen lehen urratsak
Herria astekariak. Alabaina, inprimatua
izan bezain laster, Postan berean blokatua
izan zen, orduko Prefetak zabaltzea
debekaturik. Zenbait asteren buruan
Piarres tematsuak ardietsi zuen halere
aitzina jotzea eta bigarren zenbakia...