Herriz Herri - Lekorne (L) | 2019ko Urriaren 17a

Lekorne

Mendien erretzeko batzordea biltzen Urriaren 23an, asteazkenarekin iraganen da (20:00), bilkura hortan larrazken huntan egiten ahalko diren obrak eta 2020 urtekoak aztertuak izanen dira. Hori dela eta Herriko Etxetik pasatu beharko da urriaren 14 eta 23 artean galdea egiteko, bilkura egun hortan ere deklarazionea betetzen ahalko da, kasu ondotik ez da egiten ahalko. Herriko Etxeak kontseilatzen du 2020an sua emaiteko xedea duenak bilkura hortan parte har dezan. Romain Duboscq Departamenduko mendi animatzaileak du bilkura kudeatuko. Kantaldi: Mendi Ondoan elkarteak antolatzen du ikusgarri bat urriaren 26an (20:30), Hodi Alde gelan, Manex Pagola kantari ezagunaren kantuak emanak izanen dira. Oraindanik atxik eguna!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3519. zbk

Gure Hitza | 2019/10/17

75 urte

Peio Jorajuria

Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu handirik gabe. Eraman duen bizi lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du, tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua, diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren atsegina betez. Eta euskararen zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen ditu. Baina nor dugu aitona hori? Herria astekari hau, bistan da! 1944ko urriaren 19an eman zituen lehen urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz debekatua izan zen Eskualduna astekaria, gerla denboran kolaborazionista izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune hori nahi izan zuten bete euskaltzale batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina etsaigoan eman zituen lehen urratsak Herria astekariak. Alabaina, inprimatua izan bezain laster, Postan berean blokatua izan zen, orduko Prefetak zabaltzea debekaturik. Zenbait asteren buruan Piarres tematsuak ardietsi zuen halere aitzina jotzea eta bigarren zenbakia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016