Herriz Herri - Heleta (NB) | 2019ko Urriaren 17a

Heleta

Gerlari ohiak gogoan: Bilkura guziz baliosa izan da, joan den astean Hazparnen Aljeriako gerlari ohien inguruan. Ez bakarrik oroitzapenak gogoan, baino ere gerla horren inguruan, eta ere aitzineko bi gerlak izpirituan. Zeinetan oraino handiagoak izan baitira makurrak, bai gizonen aldetik, bai eta desmasien aldetik. Ez dugu ahanzteko dretxorik, gure aita eta aitatxien sofrikarioen eta bizi galtzeen inguruan. Oroit gaiten heldu zauzkigula hazilarekin oroitzeko egunak, Omiasaindu eta zonbait egun berantago 11ko eguna. Josten gaituztenak gure aitzinekoer, elizetan besta egun horietan ere, bekan ikusten ditugun haurrek ere behar bada parada litzateke hurbilarazteko, esplikatzeko, gure etxeak, elizak, herriak... norbaitek xutik ezarri zituela eta heiek hor daudela gure hilerrietan, oroitarrietan agur baten esker onezko omenaldi baten beha. Mezak: Ibiakoitzea (19:00) Armendaritze. Igandea (9:00) Landibarre Behaune, (10:30) Heleta.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3519. zbk

Gure Hitza | 2019/10/17

75 urte

Peio Jorajuria

Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu handirik gabe. Eraman duen bizi lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du, tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua, diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren atsegina betez. Eta euskararen zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen ditu. Baina nor dugu aitona hori? Herria astekari hau, bistan da! 1944ko urriaren 19an eman zituen lehen urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz debekatua izan zen Eskualduna astekaria, gerla denboran kolaborazionista izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune hori nahi izan zuten bete euskaltzale batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina etsaigoan eman zituen lehen urratsak Herria astekariak. Alabaina, inprimatua izan bezain laster, Postan berean blokatua izan zen, orduko Prefetak zabaltzea debekaturik. Zenbait asteren buruan Piarres tematsuak ardietsi zuen halere aitzina jotzea eta bigarren zenbakia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016