Aitzineko asteazken goizean abiaturik, jada
bosgarren eguna zuen Turkiako armadak Siriako
ipar ekialdean hasia duen gerlak joan den
astelehenean. Kurdiar parteak eman bilanak
dio: 104 gudari kurdiar hilak, eta 60 zibil haien
inguruan. Lehen hegazkin bonbardamenduak
hasi bezain laster 100 000 zibil ihesari emanak
direla diote Siriako giza eskubideen elkartetik.
Kurdiarrek jakiterat eman dute DAESCH-eko
785 presok kausitu dutela eskapatzea kurdiarrek
muntatu presondegi batetik. Horrela erakutsi
dute militante islamistek aiseago berpiztuko
dutela DAEHCH-en indarra. Bere aldetik
Turkiak lau soldadu hilak aitortu ditu bai eta 18
zibil, tronpaturik Turkiarrek bonbardatu dituzten
beren estatuko muga gunetan hilik izan
direnak.
Nazioartean kondena eta krokodilo marrumak
dira nagusi. Frantziak eta Alemaniak zin
egin dute arma esportazioak gelditu dituztela
Turkiarat. Trump-ek erran ondoan Kurdiarrek ez
zutela Amerika lagundu bigarren mundu gerla
denboran, haren ttiutta isilik dago. Defentsa
ministerioko kargudun ezezagun batek iragarri
du amerikarrek sekulako zigorrak ezarriko dizkiotela
Turkiari. Recep Tayyip Erdogan badoa
aitzina, errepikatuz ez dutela arrangura horiek
bere bidetik bazterraraziko.
Joan den abuztuaren hasieran Tunisian,
presidentea bozetan izendatzeko kanpaina
ireki zenean 26 hautagai agertu ziren, horien
artean bi emazte. Irailaren 15 irian iragan
den lehen bozketan boz gehiena bildu zuten
bi lehenak hautatuak izan dira bigarren
itzulirako. Biak gizonak eta biak kasik ezezagunak.
Kais SAIED izenekoak bildu ditu
bozen %76,9, Nabil Karoui lehiakaria bozen
%23,1ekin gelditu delarik.
Presidente berriak 61 urte ditu, eta duela lau
urte bozkatu lege nagusiaren haritik funtsezko
karguak eskutan erabiltzen ahalko ditu.
Hala nola legebiltzarraren barreiatzea ez
badu gogoko zaion gehiengorik moldatzen.
Urriaren seian iragan diren deputatu bozetan
hain zuzen ohiko alderdien karta osoki desegin
da. Zazpi alderdiren artean gehiengo bat
osatu beharko du presidente berriak gobernatzeko.
Ennahdhako islamista moderatuek
16 aulki galdu dituzte eta Tahyat Ounes
alderdiak 29. presidente berriak jokatu beharko
du elkartzea: "Tunisia bihotzean"-eko
38,...
Goi puntu bat ezagutuko dute Iraken abiatuak
diren asaldura sozialek hilabete honen
25erako finkatua duten protesta manifestaldi
nagusiarekin. Urri honen lehen egunetik hasia
da karrikako egoera mintzen. Orokorrean
Gobernu barnean elkar aditzeko zailtasun
handiak edonoiz sor daitezke, ikusirik presidentea
Barham Saleh kurdiarra dela, lehen
ministroa Adel Abdel Mahdi Xiita, eta parlamentu-
burua Mohamed al-Habousi Sunita,
nahiz legebiltzarreko gehiengoa xiiten eskutan
izan. Egoera politiko kurios horren barnean
urri honetan asaldurek sozial kutsua
dute nagusi nagusiki.
Manifestariek Xiiten inguruan osatua den gobernuaren
arta sozial eskasa salatzen dute.
Gobernuak larre uzten dituela funski berritu
behar litezkeen muntadura eta ekipamendu
kolektiboak. Bizi duinago bat eskatzen dute,
langabezia azkarki hedatua izanik jende gazteen
artean.
Bi aste dirauten asalduretan 100 manifestarik
pasa bizia galdu du, eta sei milaz goiti kontatzen
dira polizaren tiroekin...
Urri hasieraz geroztik abiatuak ziren karrika
mugimendu gogorrak eztitu dira joan den igandetik
honat Ekuadorren. Bederatzi egunez segidan
dozenaka lantegiak, merkatu guneak eta
laborantza unitate larriak zorrozki bipildurik utzi
dituzte manifestariek. Hauen artean bi hil kondatzen
dira, haatik ekonomia sailean Ekuadorreko
petrolio ekoizpena %70ean eroria da.
Asaldurak abiatu dira Ekuadorrek FMI erakundearekin
hitzarmen bat izenpetu bezain laster.
Bertan emana izanki Ekuadorrek behar dituela
bere finantzak sanotu, horretarako kenduz erregaien
erosteko jendeari ekartzen dituen diru laguntzak.
Ordainez FMIk 3,8 miliar euroko mailegua
eskaintzen diola. Gobernuak diru laguntza
horiek gelditu dituen biharamunean erregaien
prezioak %123an garestitu dira.
Asaldatzaileek herritarren mugimendu bat osatu
dute, Ekuadorreko jendetzaren laurdena indioa
izanki eta, asaldadurak etengabe gauzatu
dira bederatzi egunez. Gobernuak segidan ireki
ditu negoziaketak multzo horrekin...
Suedian biltzen ohi den Bake Nobel sariaren
epaimahaiak uste baino lan errazagoa izan
du aurtengo saridunaren bereizteko. 304
hautagairen artean, Abiy Ahmed Etiopiako
lehen ministroa hautatu du. Buruzagi honek
43 urte ditu, Oromo leinukoa da aitaren
partetik eta musulmana, Amhara leinukoa
amaren partetik eta ortodoxoa. Lehen politika
gradu horretara hupatu aitzin Etiopiako
armadan engaiatu zen lehenik, baina laster
ikasketak egiteari lotu zen: bi diploma elgarretarik
arras urrunekoak kausituak ditu. Alde
batetik filosofian doktoratua da, bestetik
aferen administrazioko unibertsitate tituluak
eskutan ditu. Etiopiako gobernuburu sartu
eta sei hilabete barne kausitu du gerlaren
itzaltzea Eritrea lehen auzoarekin. Alta baldintza
ezin zailagoak zituen: Eritrea denboran
Etiopiatik bereber jarria izanki, eta hogei
urte bazuen bi lehen auzoak gerlan zabiltzala
elgarren kontra. Jakin izan du bera bakearen
alde zela erakusten eta jakin izan du Eritreako
buruzagiak...
Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu
handirik gabe. Eraman duen bizi
lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du,
tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua,
diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua
ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren
atsegina betez. Eta euskararen
zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen
ditu. Baina nor dugu aitona hori?
Herria astekari hau, bistan da!
1944ko urriaren 19an eman zituen lehen
urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz
debekatua izan zen Eskualduna astekaria,
gerla denboran kolaborazionista
izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal
irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune
hori nahi izan zuten bete euskaltzale
batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina
etsaigoan eman zituen lehen urratsak
Herria astekariak. Alabaina, inprimatua
izan bezain laster, Postan berean blokatua
izan zen, orduko Prefetak zabaltzea
debekaturik. Zenbait asteren buruan
Piarres tematsuak ardietsi zuen halere
aitzina jotzea eta bigarren zenbakia...