Mediatekan
Urriaren 23an (14:00-17:00),
Omiasainduko oporretan beraz,
joko arratsalde bat izanen da,
6 urtez goiti duten haurrentzat.
"Joko bat edo deus" deitu elkarteak
du hori kudeatzen, elgarren
arteko jokoak deskubritzeko
eta goxatzeko.
Orga zaldien biltzea
Urtero zoin gehiagoka berezi
hori iragaiten da Hazparnen.
Aurten urriaren 19an da (9:00).
Goiz guzian Ardannais, Bretoin
eta Comtois arrazako behokak
leihatuko dira sail desberdinetan.
Jabeak eguerditan Hordago
ostatuan bazkaldu eta,
beste lehia batzuk iraganen dira
eta azkenik sari guziak emanen
dira. Ikusi nahi duen orori idekia
eta urririk.
Erakusketa
Lorentxa Beyrie Kanbon sortua
da 1975eko maiatzaren 10ean.
Bere biziak bihurgune handi bat
hartzen du, 2011ko martxoan
arrastatua eta presondegiratua
delarik. Bere ibilbide artistikoa
presondegian abiatuko du. Bere
obrak sentikortasunez, irudimenez
eta mugimenduz beteak
dira. Kolorearen poeta da.
Antton Pochelu Hazpandarra,
zizelkaria da: zura eta hezurra
erabiltzen ditu gehienbat. Honela
definitzen du bere burua: "Autodidakta
naiz eta horregatik
edo horri esker badu aspaldi
erabaki nuela bakarrik buruan
dudana eta senditzen dudana
egitea. Artea askatasuna da!".
Ondoko egunetan, haien obrak
ikusgai izanen dira Choribit gelan,
afixan ikus daitezkeen egun
eta orduetan.
Itzuli mitzuliak aski!
Hilabete huntan Txistor Haramboure,
Lorentxa Beyrie eta Fernandez
Iradiren baldintzapeko
askatzeei buruzko erabakiak
emanen dira (urriaren 8, 15 eta
30ean). Jadanik Txistor-entzat
eza eman da!
Orain artinoko ezezko erantzunak
ikusirik, herritar batzuk itzulguneetan
elgarretaratzeak eta
akanpatzeak apailatu dituzte
iragan larunbatean, herritaren
informatzeko asmoz. Hara
Hazparnekoa.
Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu
handirik gabe. Eraman duen bizi
lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du,
tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua,
diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua
ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren
atsegina betez. Eta euskararen
zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen
ditu. Baina nor dugu aitona hori?
Herria astekari hau, bistan da!
1944ko urriaren 19an eman zituen lehen
urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz
debekatua izan zen Eskualduna astekaria,
gerla denboran kolaborazionista
izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal
irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune
hori nahi izan zuten bete euskaltzale
batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina
etsaigoan eman zituen lehen urratsak
Herria astekariak. Alabaina, inprimatua
izan bezain laster, Postan berean blokatua
izan zen, orduko Prefetak zabaltzea
debekaturik. Zenbait asteren buruan
Piarres tematsuak ardietsi zuen halere
aitzina jotzea eta bigarren zenbakia...