Ziburun, Herriko Etxe aitzinean bildu dira
joan den larunbat goizean Ziburu Bizi taldeko
kideak. Herriko bozak gogoan. Deneri jakinarazteko
zerrenda bat ari dutela muntatzen,
zerrendaburu Eneko Aldana jadanik zinegotzi
dena. Zerrenda abertzalea segur, duela
kasik sei urte agertu zenaren ildo beretik,
bainan ahal bezen idekia, kondutan hartuz
azken hamar hilabeteetan batzu eta besteekin
ukan dituzten harreman jarraikiak, aztertuz
nun zoin diren behar-ordu premiatsuenak.
Herriko bozak izanen dira beraz heldu den
martxoan, bi igandez segidan, 15ean eta
22an. Jadanik bada apailu asko bazterretan,
dela denen jakinean, dela ahal bezen isilka.
Frangotan aditzen da auzapez frango nardatuak
direla, sobera lan ba bizkarrean, sobera
traba ere kausitzen. Ez du baitezpada iduri
haatik gure eskualdean hortan gitazkeela.
Galde bat askotan entzuten dena, auzapez
berririk izanen den ala ez. Hori boz-emaileek
dute erranen tenorea jinen delarik. Oraidanik
erraiten ahal dena da Ziburun segurik auzapez
berri bat izanen dela. 2001ean hautetsia
izana da Guy Poulou eta geroztik beti aitzina
segitu du bainan badu zonbait denbora
deplauki errana duela ez dela berriz bozketa
abiatuko. Osasun arrangurak ere ukanik.
Gisa guziz, ez dira ziburutarrak hautagai
eskasean geldituko. Lau zerrenda ari dira
prestatzen, bosgarren bat izaiten ahal eta
beharbada seigarren bat ere.
Urruñan ere oraiko ustez segurik, auzapez
berri bat ukanen dute. Odile...
Urruñan, gauak gau piztu da nolazpait,
bai eta hedatu, gaitzeko sutea, Produit
Beton izeneko lantegia azkarki funditua
duena. Etxe horrek ekoizten du betoinezko
muntadura frango. Badira hor 15
langile, orai lanik gabe zonbait denborarentzat....
Etxe famatua da Quiksylver, mundu
guzian ezagutua, erro azkarrak ba gure
Kostaldean ere, gaitzeko eremua bere
gain, puskategi, bulego eta beste, Donibane
Lohizunen. Solasa da haatik ez
dela orai hain azkar, eta horrengatik dena
arramoldatzen ari, untsa jarria iduri duen
tokietan ere. Diote beraz hor gaindi Donibanen
dituen funtsak saltzen ahal luzkeela.
Aitzina
hor egonez naski bainan jabe
berria litakeenari arranda pagatuz. Deus
ez omen da eginik, zurrumurruak bakarrik,
azkarki hedatzen ari direnak nolazpait
eskuin eta ezker....
Debruak - edo deabruak orai frangok
erraiten
duten bezala À¢'€'" fama txarra dauka.
Ez beti haatik. Donibane Lohizuneko zinemaldia
bururatu baita, eta ederki bururatu,
sari nagusia ardietsi du "Sympathie
pour le diable" izeneko obrak, filmegilea
izanki Guillaume de Fontenay. Obra
berari eskaini diote publikoaren saria bai
eta zinezale gazteena. Gainerat, gizonkietan
jokolari hoberenaren saria lortu
du Niels Schneider artistak, film berean
ari denak....
Donibane Lohizunen, joan den
goiz batez, Pergola aldean ibilki
ziren jendeak ez ahal dira guti
harritu! Pentsa, hiru palmondo,
frango handiak, ikusi dituzte
airean johan, gauza hori ezin
sinetsia ere iduritu baitzaiote!
Laster jakin dute haatik zer gertatzen
ari zen. Berrikitan idatzia
dugu hemen berean Thalazur
artategia eta hotela zerratuak
direla hamar bat hilabeterentzat,
gaitzeko obrak egin behar
han berean. Ondo hartan
baziren hiru palmondo, batto
aspaldian landatua eta beste
biak duela hogoita-hamar urte,
Hélianthal sortu zelarik, duela
zonbait urte Thalazur bilakatua
dena. Obrengatik, palmondoak
behar ziren errotik ateratu. Eta
gero? Puskatu eta erre? Ez,
osagarri betean zirela oraino,
beste biderik hartua izan da,
Herriko Etxea sustatzaile. Arta
handiz, hiru palmondoak errotik
atera dituzte, erroeri untsa kasu
eginez, eta Dukontenea parkerat
eremanak izan dira, han bazitakeela
heientzat toki bat arras
asurtia. Airean joan dituzte, gisa
hartako...
Donibane Lohizunen, izan da mugimendu
joan den egunean Harriet-Baita egoitzaren
ondoan.
Gaitzeko karpa handia xutik ezarri dute heldu
den hilabete hortarik goiti, denak untsa
pikoan ezarriak izanik, bilkura, hitzaldi eta
ikusgarri askorentzat. Karpa hori Herriko
Etxeak erosia Angeluko herriari, han etzutela
gehiago beharrik. Eroste hori egina, ja kondatua
dugu funtsean, bainan dugun bada
oroitarazi zergatik egin den tratua. Thalazur
etxean bururatuko direlarik hasi berriak
diren obrak, Ravel entzutegia ez da gehiago
baliatzen ahalko orai arte bezala. Bestalde,
aldaketak izanen dira ere laster Dukontenea
egoitzan. Aterbe bat eskas beraz bilkura eta
ikusgarri askorentzat. Karpa handi hori baliatzen
ahalko da. Berrehun bat lagun kokatzen
ahal aterbe hortan.
Eta noiz arte? Xuxen erraiteko ez dakigu bainan
denak untsa joanez bi urterentzat hor da.
Eremu berean eraiki beharra dute gaitzeko
kulturgune zabala, bost ehun bat lagun aterbetzen
ahalko dituen areto handi...
Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu
handirik gabe. Eraman duen bizi
lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du,
tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua,
diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua
ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren
atsegina betez. Eta euskararen
zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen
ditu. Baina nor dugu aitona hori?
Herria astekari hau, bistan da!
1944ko urriaren 19an eman zituen lehen
urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz
debekatua izan zen Eskualduna astekaria,
gerla denboran kolaborazionista
izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal
irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune
hori nahi izan zuten bete euskaltzale
batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina
etsaigoan eman zituen lehen urratsak
Herria astekariak. Alabaina, inprimatua
izan bezain laster, Postan berean blokatua
izan zen, orduko Prefetak zabaltzea
debekaturik. Zenbait asteren buruan
Piarres tematsuak ardietsi zuen halere
aitzina jotzea eta bigarren zenbakia...