Erle Beltzaren Egunak arrakasta
pollita À¢'€'" Zer aro ederra,
igandean! Mendiko aroa, segur.
Halere jendea etorri da nonbrean
trinketerat, Erle Beltzaren
Egunak eskaintzen zituen
animazioetarat. Trinket barnea
erakusmahainez betea zen,
nork bere mozkina presentatzen
zuela, ezti, gasna, gaztain
irina eta beste. Merkatua arrakastatsua
izan da. Bertzalde,
ezti xapelketa antolatua zuen
Erle Beltza elkarteak. Goizean
banatu dira sariak. Bi ezti mota
ziren jujatuak, akaziakilakoa eta
gaztainakilakoa. Ezti biziki onak
zirela lehian erran dauku Erle
Beltza elkarteko Frédéric Forsans
lehendakariak. Bi sariak
Itsasurat joan dira. Akaziazko
ezti hoberenaren xapela eraman
du Patrick Vaïsse erlezainak eta
gaztainazko ezti hoberenarena
Christophe Etcheverriak. Eguer
ditan, ikastolak prestatutako
bazkarirat ere jendea saldoan
etorri da. Ondotik, arratsalde
hastapenean, mintzaldi biziki
interesgarria iragan da "gaztaina
eta erlea" gaiaren inguruan.
Jean-Michel Anchordoqui
"Gaztaina" elkarteko lehendakariak,
bost herriren artean (Lekorne,
Makea, Luhuso, Heleta
eta Bidarrai) 2018ko azaroan
sortutako elkartearen helburuak
eta lana aurkeztu ditu xeheki.
Georges Cassoudesale biarnesa
mintzatu zaigu gaztainaren
produkzioneaz eta erlezaingoaz
Biarnoan, aipatuz bereziki
gaztainondoek jasan eritasunak
eta nola borrokatu aterabideak
aurkitzeko. Eta Gabriel Durruty,
Euskal Herriko gaztainondoez
eta gaztaina mota desberdinez.
Entzulegoak atsegin handiz
segitu dituen hitzaldiak,
antolatzaileak
ere pozik zaudela
eguna bururatzean.
Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu
handirik gabe. Eraman duen bizi
lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du,
tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua,
diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua
ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren
atsegina betez. Eta euskararen
zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen
ditu. Baina nor dugu aitona hori?
Herria astekari hau, bistan da!
1944ko urriaren 19an eman zituen lehen
urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz
debekatua izan zen Eskualduna astekaria,
gerla denboran kolaborazionista
izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal
irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune
hori nahi izan zuten bete euskaltzale
batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina
etsaigoan eman zituen lehen urratsak
Herria astekariak. Alabaina, inprimatua
izan bezain laster, Postan berean blokatua
izan zen, orduko Prefetak zabaltzea
debekaturik. Zenbait asteren buruan
Piarres tematsuak ardietsi zuen halere
aitzina jotzea eta bigarren zenbakia...