Hegoaldean | 2019ko Urriaren 17a

Aita Mari

Itsas Laguntza Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari salbamendu-ontziak Espainiako Itsas Agintaritzaren baimena ukan du, Mediterraneo itsasoan laguntza humanitarioa eman ahal izateko. Urriaren 16an abiatu da Pasaiako portutik, arropa, manta eta higienematerialarekin. Orotara, zazpi tona material eta 15 bat lagun daramatza ontziak.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2019/10/17

EAko primarioak

Nafarroako Parlamentuko EH Bilduren bozeramaile den Maiorga Ramirez hautagai gisa aurkeztuko da Eusko Alkartasuna alderdiko idazkari nagusia izateko. Lehiakidea izanen du, haatik: Eba Blanco, EH Bilduko legebiltzarkidea. Hauteskunde primarioak urriaren 25ean eginen dira. Joan den udan Pello Urizarrek kargua utzi ondoan, EAk haren segida hartuko duena hautatu behar du. Hauteskunde primarioak antolatzeko prozesua eztabaidatsua izan da, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako koordinatzaileak buru dituen sektore kritikoak auzitegietara eraman baitu alderdiaren afiliazio-datuetarako sarbidea izateko haien galdea. Barne-zatiketaz duen iritzia eman du Maiorga Ramirezek. Honen ustez, alderdia "krisi guztietatik indartuta aterako da", baina azken hilabeteetako eztabaidak atsekabetu duela aitortu du. Eba Blancok, bere aldetik, adierazi du barne-eztabaida nagusi den honetan EAren proiektua sendotzeko mementoa dela. Blancoren ustez, EH Bilduri ekarpen handia egin...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/10/17

UNESCOk Nafarroa saritu

UNESCO erakundeak Nafarroako Gobernua saritu du "Skolae: Berdin Bidean" programarentzat. Nafarroako Gobernuak 2017an sartu zuen ikastetxe publikoetan Skolae programa, eskolan eta eskolatik kanpo genero-estereotipoak kentzeko xedearekin. Hastapenean ikastetxe bakar batzuetan esperimentatu zen proiektua zabalduz joan da ondoko ikasturteetan. Nesken eta Emakumeen Heziketaren UNESCO saria Parisen eman diote Nafarroari, urriaren 11n, Neskaren Nazioarteko Egunaren karietara....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/10/17

Argia aldizkariak 100 urte

"Zeruko Argia" kaputxinoen aldizkaria 1919an sortu zen. Geroztik izena aldatu badiote ere, - orain soilik Argia deitzen da-, astekariak beti bizirik dirau, euskaraz eta Euskal Herri osorako balore eraldatzaileak zabalduz. Argiaren mendeurrena urriaren 12an ospatu da Donostiako Alde Zaharrean, besta herrikoi eta parte-hartzailearen bidez, "deskoloniza gaitezen" lelopean. Argiaren irakurleak gisa orotakoak diren bezala, ospakizuna osatu duten jarduerak ere anitzak izan dira: ibilaldiak, dantza, pailazoak, kontzertuak eta abar....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/10/17

Lemoiz Jaurlaritzaren esku

Sekula martxan jarri ez zen Lemoizko zentral nuklearraren lurrak EAEko erakundeen esku gelditu dira joan den larunbatean. Eusko Jaurlaritzak arrainhaztegi bat egin nahi du gune horretan. Mementoan, hiru inbertitzaile agertu dira proiektuarekin interesaturik. Eguzki izeneko talde ekologistak, ordea, erabakia gaitzetsi du, iduritzen baitzaio jokamolde horrek Iberdrola libratzen duela zentral nuklearra egon zen lurrak lehen bezala ezartzeko izan zitzakeen ardura ekonomiko guzietarik....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/10/17

Altsasuko epaia salatzeko mobilizazioak

Altsasuko gazteen kontrako epaia jakin eta biharamunean, haien burasoek urriaren 26rako manifestaldi handi baterako deia zabaldu dute. Hau Iruñean iraganen da. Bestalde, burasoek jakinarazi dute Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiraino joateko prest daudela, "injustizia" hori salatzeko....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/10/17

Hondarribiko alardea

Aspaldiko urtetan Hondarribiko bestak hesten dituen alardearen auzia antolatzeko bidean jarri da. Oroit urtero kalapita saminak pizten direla soilik gizonez osatua den alarde tradizionala ren aldekoen eta alarde parekidea aldarrikatzen duen Jaizkibel Konpainiaren artean. Iduri luke aterabidea belaunaldi berriaren jarrera idekiari esker agertuko dela. Alabaina, alarde tradizionalean parte hartu izan duten Hondarribiko gazte talde batek agiri bat zabaldu du urriaren 8an. Horren bidez, elkarrizketa galdegin eta emazteek soldadu gisa desfilatzeko parada izan dezaten defendatzen dute gazteek. Hedabide desberdinetara igorri duten idazkian, gazteek azpimarratzen dute ez dutela sekula ezagutu kalapitarik gabeko alarderik, eta orain, XXI. mendeak eskatzen dituen aldaketak egiteko tenorea dela. Jaizkibel Konpainia kontent eta elkarrizketarako prest agertu da proposamen horri buruz. Hala ere, Konpainiak alarde publiko bakarra aldarrikatu du. Erakundeek ere...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/10/17

Altsasuko auzia

Altsasun 2016ko urriaren 15ean gertatu ziren kalapitetan auzipetuak ziren gazteen auziari buruzko epaia ezagutzera eman du Auzitegi Gorenaren Zigor saileko Aretoak. Gorenak hiru erabaki har zitzakeen: Auzitegi Nazionalaren zigorrak berretsi, zigorrak murriztu, edo gazteak zuritu. Azkenean, bigarren aterabidea hautatu eta zigorrak murriztu dizkie denei. Hala ere, zazpi gazteak preso geldituko dira mementoan, hiru urte baino gehiagotara kondenatuak izan direlako. Hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdiren artean egon beharko dute kartzelan. Auzitegi Gorenak azaldu duenaren arabera, zigorrak arintzeko arrazoia izan da ez dietela ezarri ideologiagatiko astungarririk, eta agintearen kontrako erasoaren kasuan, ez dute gehiegikeria seinalerik ikusi. Gainera, bi akusatuentzat, zauri delituengatik ezarriak zizkieten zigorrak ezeztatuak izan zaizkie, froga eskasez. Gazte bakoitzak bete beharko dituen kondenak ondoko hauek dira: À¢'œ'" Oihan Arnanz: 9...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/10/17

Txirrindularitza

Euskadi Fundazioak Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasunaren (UCI) onespena erdietsi du, eta ondorioz, UCI Pro Team kategorian lehiatuko da 2020tik aitzina. Fundazioko arduradunek jakinarazi dute heldu diren asteetan emanen dituztela proiektuari buruzko xehetasunak....

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/10/17

Mugaz gaindiko elkarlana

Mugaz%20gaindiko%20elkarlana
Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Jean René Etxegarai Euskal Elkargoko presidentea Gasteizen, Ajuriaeneko Jauregian elkartu dira urriaren 7an. Hego eta Ipar Euskal Herriko lankidetza instituzionala indartzeko xedez, memorandum bat sinatu dute bi lehendakariek. Hitzarmen horrek bi erakundeen arteko harremanak sendotuko ditu, eta etorkizunean bi gobernuek beren estrategiak bateratzea ahalbidetuko du. Lehen aldia da Jaurlaritzak eta Euskal Elkargoak lankidetza hitzarmena sinatzen dutela. Memorandumean ageri denaren arabera, bi gobernuek lankidetzarako aukera berriak aztertuko dituzte, eta zenbait proiektu landuko dituzte elkarrekin, ondoko eremuetan: mugikortasunean, goi mailako irakaskuntzan, prestakuntzan eta ikerketan, ekonomiaren garapenean eta turismoan, laborantzan, lurraldearen garapen iraunkorrean, ingurumenean eta biodibertsitatean, kulturan eta euskaran. Bestalde, Urkulluk eta Etxegaraik adierazi dute 2023an Frantziako Tourra...

Irakurri segida

3519. zbk

Gure Hitza | 2019/10/17

75 urte

Peio Jorajuria

Ahal gutirekin bizi izan da, xumeki, espantu handirik gabe. Eraman duen bizi lapartsuan gostaia gosta aitzina jo du, tematsuki. Eta gaur beti hor da. Bizi lapartsua, diot. Ez da arras hala. Bizi zoriontsua ere eraman du, hainbeste eta hainbesteren atsegina betez. Eta euskararen zerbitzuko, beti. Aste huntan 75 urte betetzen ditu. Baina nor dugu aitona hori? Herria astekari hau, bistan da! 1944ko urriaren 19an eman zituen lehen urratsak. Aitzineko agorrilean behin betikoz debekatua izan zen Eskualduna astekaria, gerla denboran kolaborazionista izateagatik. Ipar Euskal Herriko euskal irakurlegoa umezurtz gelditu zen. Hutsune hori nahi izan zuten bete euskaltzale batzuk, Piarres Lafitte buru. Baina etsaigoan eman zituen lehen urratsak Herria astekariak. Alabaina, inprimatua izan bezain laster, Postan berean blokatua izan zen, orduko Prefetak zabaltzea debekaturik. Zenbait asteren buruan Piarres tematsuak ardietsi zuen halere aitzina jotzea eta bigarren zenbakia...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016