Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024ko Ekainaren 06a

Bizikleta ibilaldia - Artha Katxi Tour - “Euskarians Eguna” Integrazio Batzordearen alde

Bizikleta%20ibilaldia%20-%20Artha%20Katxi%20Tour%20-%20a€œEuskarians%20Egunaa€%20Integrazio%20Batzordearen%20alde

Bizikleta ibilaldia

Ekainaren 9an igandearekin, herriko Lagunak bizikleta ibilaldi elkarteak antolaturik, bizikleta ibilaldiaren 13. edizioa iraganen da. Izan ere, hiru ibilbide desberdin proposatuak izanen dira, distantzia desberdinekoak. Urdazuri gimnasiotik abiatuko dira ibilaldiak (7:00). Bukatzean sariak banatuak izanen dira. Bertan, bizikleten aparkaleku segurua izanen da, baita jan eta edatekoa ere. FFVélo elkarteko lizentziatuek 2 euro pagatu beharko dituzte, besteek 5 euro.

Artha Katxi Tour

Ekainaren 9an igandearekin, Artha digaren itzulia antolatua da, igeriketan. Parte hartzaileek 3.300 metro egin beharko dituzte. Lasterketa hondartzatik abiatuko da (9:30). Izenak dion bezala, Katxi Klothing da ekitaldi hunen partaide. Izen emateak 32 euro kostatzen du, baldintza batzu bete behar dira igeri egin ahal izateko. Informazio guziak www.saintjeandeluz.fr webgunean.

“Euskarians Eguna” Integrazio Batzordearen alde

Ekainaren 15ean, euskal errugbiaren besta handia iraganen da. "Euskarians Eguna"-k egun guzian iraunen du: goizean (11:30-15:30) zazpi probintzietako errugbi VII txapelketa iraganen da, 18 urte petikoen mailan. Ondotik (16:00), Iparralde/Hegoalde selekzioen arteko lagunarteko nesken errugbi XV partida jokatuko da, Euskarians/Suitza Nazioarteko errugbi XV partidarekin eguna bukatu aitzin (17:30). Sarrera 5 eurotan izanen da, Integrazio Batzordeari, Seaskan ahalmen urriko haurrei eta familiei sustengua ematen dien elkarteari, emana izanen zaio.

Hondartzen zainketa

Ekainaren 1etik goiti eta iraila arte, herriko hondartza handia zaindua izanen da. Uztail eta abuztutik goiti, herriko 4 hondartzak zainduko dira, manera intentsiboagoan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3751. zbk

Gure Hitza | 2024/06/06

Eta bihar, gu izanen bagina?

Ainhoa Etchenique

Maiatz hasieran, Pasaiara joan nintzen immigranteak itsasoan salbatzen dituen Aita Mari itsasontzira. Alpha Diallo boluntarioak ontzia bisitarazi zidan, eta bukaeran bere ohea ikusi nuen. Hark biziki handia eta ona atzematen zuen, nik berriz ttiki eta hertsia. Elkarren gaineko oheak zituen hiru paretaz inguraturik, gainekoan bere aferak uzten zituen, eta azpikoan lo egiten zuen. Ohea ez zen luzea, etzatean ez dut uste hankak luzatzen ahal zituenik. Galdegin nion nola egiten ote zuen lo egiteko, ezinezkoa iduritzen zitzaidalako. Erantzun zidan hark izigarri untsa lo egiten zuela, nahiz eta gutti lo egin. Esplikatu zidan bizkar gainean lo egiten zuela, besoa buru gainean, itsasoa kexu denean, burua paretaren kontra ez jotzeko. Antsietatea sortu zidan pentsatzeak bakarrik! Alpha Diallo aldiz, bere ganbaraz biziki uros zen. Segidan pentsatu nuen pertsona horiek izigarrizko meritua zutela. Eta ni, luxuzko bizi bati usatuegia?

Aita Mariko boluntarioekin eto...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016