Kostaldean | 2018ko Apirilaren 05a

Mariñelako oilaxkoak

Ziburun, astelehenean, Mariñela auzoaldeko besta xarmanki iragan da. Aroa pollita, kasik udaberrikoa. Ainhara (edo ainararik) ez oraino ageri, beharbada gaitzituak "h" hizkia batere funtsik gabe galtzen dutelakotz gutien ustean. Ziburu Euskaldun arizan da kantu eta kantu. Panpi Laduche trenpu gaitzean, bere musikari lagunak ere ba. Bazkaria hauta, ehun bat oilaxko, eta zoin onak, Landesetakoak omen, lau ehun bazkaltiarrentzat. Bezperagoan, toki berean, ondo hartan den ostatuak muntatua,...

Kostaldean | 2018ko Apirilaren 05a

Hendaian

Atea dena berritua

Jondoni Bixintxo elizan, sahetseko atea hasia zen higatzen eta xahartzen. Hasia baino gehiago ere funtsean. Dena berritua izan da eta aski ederki.

Manez eta kobreak

Abbadiako jauregian, sasoin berri bat hasten da Kaperan a kapela kontzertuekin. Aurtengo lehena larunbat huntan aratseko 7-etan. Entzunen da, plazer handirekin bixtan dena, Manez eta Kobreak taldea, erran nahi baita Thierry Biscary bere musikari lagunekin.

...

Inbido | 2018ko Apirilaren 05a

Udaberriko garbiketak

Gero eta gehiago egiten dira udaberriko garbiketak deitzen ditugun horiek.

Euskal diaspora | 2018ko Apirilaren 05a

Chinoko Euskal Etxearen 50 urteak ospatzen: Zorionak!

Helduden ostiralean hasiko da Bartzelonan Literaldia jaialdia, katalan hiriburuko literaturzaleeri urte guziz euskal literaturako azken mugimenduen berri ematen dien ekitaldia, hainbat euskal literaturgile eta sortzaile Bartzelonara eremanik.

Gogoa hazi | 2018ko Apirilaren 05a

FRANTSES 1. 5

Martxo honen 13an bost urte beteak ditu Frantses lehenak Aita Saindu karguan.

Egun eta bihar | 2018ko Apirilaren 05a

Kartsuki | Mireille Knoll | Hiru urtetan | Sukarra

Kartsuki

Ospakizun kartsuak eta guziz hunkigarriak izan dira Aude departamenduan gertatu atentatu latzen ondotik. Denetan egia erran bazterrak sesituak zauden. Halako beldur pisu batek hartuak, ainitzek erranik ere beldur hori ez dela utzi behar sobera sartzerat, arras kaltegarria izan ditakeelakotz. Bainan beldurra ez da ere hola eta hola baztertzen ahal, ikusiz nun nahi izan ditazkeela gisa bereko gertakariak, eta ez bakarrik Parisen eta hiri handietan. Nork erranen zuen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016