Mundu zabalean | 2026ko Maiatzaren 07a

Datu zentroen artean bizi behar

M.O.

Datu%20zentroen%20artean%20bizi%20behar

Ashburn Estatu Batuetako Virginia estatuan da, Interneteko trafiko handiena kudeatzen duten datu zentroen (Data centers) hiriburua bilakatua da. Eskualde horretako 46.000ko bat herritarrek azantza akustikoen eta kutsaduraren artean bizi behar dute.

Datu zentroak herritarren kalterako

Datu zentroa, data centers izenean ezagutua, azpiegitura bat da energia hornidurak, hozte sistemak, informatika zerbitzaileak eta programa sistemen kudeatzaileak biltzen dituena. Ordenagailu zerbitzari horiek, ChatGPT eta beste edozein adimen artifizial asmatzeko ezinbestekoak bihurtu dira, munduko Interneteko trafikoaren %70a Ashburn-etik (Virginia) abiatzen da.

Vantage data centers sozietate erraldoia Ashburn-en plantatu denean, 150 etxeren ondoan eraikia izan da. Errepide baten ertzean, zuhaixka apal batzuek gordea, hor bizi diren herritarrak haserretuak dira: “Azantza etengabe entzuten da, etxe barnean motor bat balitz bezala.Gure eguneroko bizitzan eragina du, oinez ibiltzea ala terrazan egoitea ez da gehiago posible. Ez ginuke munduko digitalaren onurako gure osasuna eta ongizaitea sakrifikatu behar. Zein puntutan adimen artifiziala geldiarazi edo kontrolatu behar dugu?”.

2023az geroztik hor bizi direnek azpiegitura horien erritmoan bizi behar dute. Apirilean 82 dezibel erregistratuak izan dira, Estatu Batuetako Ingurumena Babesteko Agentziak (EPA) 55 dezibeleko heina gomendatzen duelarik. Azpiegitura horiek loratzen ari diren bitartean, begi eta biriketako sumindurak, buruko minak, eztul krisiak, bestelako nahasmenduak… herritarren osasuna okerrera doala errana da.

“Promesa faltsuak”

Vantage data centers multinazionalak 1,125 miliar dolarreko finantzaketa du. Lekukoeri presentatua izan zitzaien proiektua baino sei aldiz handiagoa eraiki da, tokikoek engainatuak izan direla salatzen dute. Baketsua zen auzoan herritarrak mobilizatu dira, Vantage data centers-ek sortzen dituen kalteengatik kezkatuak dira. Jasanezina dela frogatzeko dokumentuak eta ikerketak biltzen ari dira. Hainbat etxetan aire-sentsoreak instalatuak izan dira, ondorioz partikula finak detektatuak dira. Urtarrileko elurtze batean, datu zentroen inguruetan ke beltza ateratzen filmatua izan da. Tokiko agintariak eta Vantage data centers talde estatubatuarra emisio horien toxikotasunari buruz isilik daude, erantzunik eman gabe.

Mobilizazioak segitzen du, Piedmont Environmental Council Gobernuz Kanpoko Erakundeak bultzaturik. Kutsadura horren salatzeko izenpetze kanpaina abiatua da.

“Energia ebasle”

Adituek egoera hurbiletik jarraitzen dute eta arranguratuak dira Virginiako datu zentroek Manassas National Battlefield Park parkea kaltetzen dutelako. Bestalde salatzen dute zentro horiek energia ebasleak direla, herritarren kalterako. Zioten: “Herritarrek kutsadura eta azantza jasan behar dituzten bitartean, munduko teknologia enpresa handienen azpiegitura energetikoa nahi ala ez finantzatzen dute”. Fakturak eskuetan, hainbat bizilagunek diote goi-tentsioko lineak berritzeko argindar prezioa anitzez emendatu zaiela.

Datu zentroak hornitzeko sare elektrikoak ez direnez nahikoak, diesel sorgailuak erabiliak dira, pana bat balitz aktibitatea berehala segitzeko gisan. Eskualde horretan 2021/2025 urte artean elektrizitate kontsumoa %166ez goratu da eta adimen artifizialaren garapenarekin bost urteko epean berriz bikoiztu daiteke. Ingurumen elkarteentzat datu zentroek hodiak hozteko anitz ur kontsumitzen dute, gardentasun eskasa ere aipatua da.

Agintari politikoen jarrera

Buddy Rizer Loudoun lurraldeko garapen ekonomikoko exekutiboak dio, herritarren kexuak entzuten dituela. Ber mementoan hautetsiek Data Center Alley-ren bertute ekonomikoak goraipatzen dituzte, enpresek lurraldeko zerga diru-sarreren %45a ordezkatzen dutela argumentatuz.

Holako egitura horien ondorioak agertzen ari dira, elektrika indar eskasagatik arazoak badira, Loudoun Konderriak erabaki du ez duela gehiago holako proiekturik onartuko. Agintari politiko batzuk akatsak eginak izan direla onartzen dute, bereziki etxeetatik hurbil eraikia izaitea. Zioten: “Gure asmoa ez zen inoiz handiena izaitea, baina ekonomia emendatzeko ahalik eta lan onena egitea, herritarren lasaitasunaren eta osasunaren kaltetan izan da”.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2026/05/07

Maiatzaren Leheneko aldarrikapenak

I.M.

Maiatzaren Lehena, langileen eguna manifestaldietan iragan da. Hego Euskal Herrian 1.500 euroko gutieneko soldata propioa izan da sindikatuen eskaera nagusietarik bat. Oroit martxoaren 17ko greba orokorrak herritarren sustengua ukan zuela eta horregatik sindikatuek hitzeman dute ez dutela etsiko hura lortu arte.Bestalde, euskara eta erdara juridikoki parekatzeko aldarrikatua izan da ere eta LABek eta Steilas sindikatuek euskararen aldeko manifestaldian parte hartzera deitu dute, maiatzaren 9an. Azkenik, gerlaren eta inperialismoaren aurkako ahotsak entzun dira Euskal Herriko manifestaldietan, dela Palestinaren aurkako genozidioarengatik, dela Iranen eta Libanoren aurkako erasoengatik. Sindikatuek neurriak eskatu dituzte langileak gerlaren ondorioetatik babesteko.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/07

Beste langile baten heriotza

I.M.

Joan den ostegunean zamaketa lanetan ari zela 61 urteko langilea zendu zen Zamudioko (Bizkaia) Ugaldeguren III industrialdean Eurobots Industrial Machinery Export enpresan. Langilea kamioia deskargatzen ari zela, zamak jo eta beherean harrapaturik gelditu zen. Suhiltzaileek eta sokorriek ez zuten haren bizia salbatu ahal ukan. Sindikatuek garraio sailaren segurtasun eza eta prebentzio eskasa gaitzetsi dituzte eta salaketa manifestaldia deitu. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du, istripuaren nondik norakoen argitzeko. LAB sindikatuak egin zenbaketaren arabera, aurten lan istripuz hil den 25. langilea da Zamudiokoa. ELAk, berriz, lan istripuen ondoriozko 17 heriotza zenbatu ditu orain arte, eta hamazortzigarrena litzateke joan den ostegunekoa.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/07

Mihi-arrainaren haztegia

I.M.

170 milioi euroko aurrekontua duen mihi-arrainaren hazteko proiektua aurkeztu berri du Eusko Jaurlaritzak. Zentral nuklearra izan behar zuen eta ur-untziak osorik dituen Lemoiz (Bizkaia) herriko Basorda itsas-bazterrean egiteko asmoa dute. Haztegiak finantzaketa publiko-pribatua izanen du, eta hamar urte beharko dira horren garatzeko. Imanol Pradales Jaurlaritzako lehendakariak egitasmoaren aurkezpenean zehaztu zuenez, 2030ean helduko dira merkatura Lemoizen hazi lehen mihi-arrainak. Bultzatzaileen ustez, haztegiak berrehun lanpostu sortuko ditu eta urtean 3.000 tona arrainekoiztekogaitasuna ukanen du.

Bere aldetik, Greenpeace talde ekologista arranguraturik agertu da. Mihi-arrain haztegiak Lemoizko zentralaren inguruan diren babes bereziko eremuak arriskuan jarriko dituela uste du. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari egitasmoaren ezeztatzeko eta kostaldea gerizatuko duen plana abian ezartzeko eskatu dio Greenpeacek.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/07

Bikote hilketa-saiakera Donostian

I.M.

Behin-behineko espetxe zigorra ezarri diotebikotekidea hiltzen saiatzeagatik joan den ostiralean Donostian atxilotu zuten gizonari. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu zuenez, Ertzaintzak bikotekidea itotzeko ahaleginak egiten atzeman zuen 26 urteko gizona, ostiral goizaldean, Donostiako etxe batean. Erasoa geldiarazi zuten, eta gizona atxilotu.Joan den ibiakoitzetik Martuteneko presondegian da.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/07

Almadien Burgiko besta

I.M.

Joan den larunbatean Almadiaren eguna ospatu zuten Burgin 34. aldiz. Oihangintzako ekonomian sartzen zen almadia lehen, ezen oihanean moztu enborrak garraiatzeko sistema baitzen. Udaberrian karreatzen ohi ziren trunkoak, ur emaria handitzen zenean, manera horretan egurra tonaka jaisten ahal baitzen ibaian behera. Aizkolariek egurra ahal bezain fite saltzea zuten helburua eta Nafarroan ez bazuten lortzen, Zaragozaraino heltzen ahal ziren.Aurten haatik, Ezka ibaian ur guti baitzen almadia zainek aski lan ukan dute untziak errekan beheiti gelditu gabe kurriarazteko. Bestalde, aspaldiko bizi maneren erakusgarri, latsariaren lana ere antzeztu zuten erreka bazterrean Burgin, joan den larunbatean.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/07

Euskaltzaleon Martxa, ekainaren 13an

I.M.

Euskalgintzaren Kontseiluak euskararen kontra azkenaldian sortu diren ahotsei erantzunaren emateko eta euskaraz bizitzeko eskubidearen eta hautuaren aldarrikatzeko “Euskaltzaleon Martxa” antolatuko du datorren ekainaren 13an. “Azken hamarkadetan berreskurapen ziklo bat gertatu den arren, gero eta gehiago dira euskararen etorkizunaren gaineko kezka eta larritasuna adierazten dituzten datuak eta ikerketak”, adierazi dute ekitaldiaren aurkezpenean. Manifestaldia Iruñean izanen da ekainaren 13an (17:00).

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/07

Mitxel Longaron bateria jotzailea zendu da

I.M.

Mitxel Longaron bateria jotzailea (Arg: @berria)
Mitxel%20Longaron%20bateria%20jotzailea%20(Arg:%20@berria)

Hamabost urte zituelarik, Mitxel Longaron Tolosako Sakre taldean hasi zen, rock musika progresiboa jotzen zuela. 1978an disko bakarra atera eta gero, taldea desegin zen. Ondotik, Mitxel Longaron-ek beste hainbat proiektutan jo zuen urte luzetan: hala nola Imanol Larzabalekin, 21 Japonesas eta Duncan Dhu musika taldeekin, eta azken urteotan Postal Kolekzionistak-en. Longaron Itoiz taldeko bateria-joilea izan zen “Ezekiel” diskoan. Horietaz gain, Mitxel Longaronen musikari-ibilbidea luze bezain aberatsa izan zen.Fito & Fitipaldisekin eta Extremodurorekin gidari gisa egin zituen birak, eta, zenbait aldiz, Joan Manuel SerratenetaJoaquin Sabinaren bandetan ere egin zituen halako lanak. Bestalde, Coti Argentinako kantaria lagundu zuen behin baino gehiagotan.Nazioarteko musika-birak gibelean utzirik, Tolosara itzulirik, Mitxel Longaron berriz hasi zen baterian eta Iker Laurobaren bandan eta Postal Kolekzionistak taldean arizan zen zenbait urtez.Mitxel Longaron 1966an sortua...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/07

Euskal arte modernoa Bilboko Arte Ederren Museoan

I.M.

Iberdrola multinazionalak duen arte obren bildumako 138 artelan Bilboko Arte Ederren Museoan erakutsiko dira 2026ko agorrilaren 30a arte. Erakusketa “Paraleloak eta meridianoak” deitzen da eta zortzi atal tematikotan antolatua da. Hala nola, natura, urak eta ildoak, gorputza eta aztarnak, lana, argia, artista eta haren espazioak, arkitektura eta eraikuntza eta hiria eta portua. Bestalde, Iberdrola dorrean bisita egiteko parada izanen da larunbat guziz, aitzinetik izena emanez. Iberdrolak 125 urte betetzen ditu aurten eta karia horretara du bere bilduma publikoari zabaltzen. Euskal artista klasikoetan, besteak beste Aurelio Arteta, Eduardo Txillida, Agustin Ibarrola edota Jorge Oteizaren lanak ditu. Sortzaile garaikideetan aldiz, Cristina Iglesias, Txomin Badiola, Pello Irazu, Ibon Aranberri, Itziar Okaraz edota June Cresporen margoak, zizelak edo argazkiak atzeman daitezke.

...

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2026/05/07

Erroak berreskuratzen, SLCn euskal lekukotasun emaile eta Karmele

Joseba Etxarri

BORDELE. Murgildua da Euskal Etxea kontzertu sasoin berrian. Murgi eta Ixabe banda lapurtarren emanaldiaren ondotik (irudian), besta eginen dute ekainaren 6an auzoan eta Euskaldunen Plazan, eta 21ean Baionako Bacano taldeak eginen die bisita
BORDELE.%20Murgildua%20da%20Euskal%20Etxea%20kontzertu%20sasoin%20berrian.%20Murgi%20eta%20Ixabe%20banda%20lapurtarren%20emanaldiaren%20ondotik%20(irudian)_%20besta%20eginen%20dute%20ekainaren%206an%20auzoan%20eta%20Euskaldunen%20Plazan_%20eta%2021ean%20Baionako%20Bacano%20taldeak%20eginen%20die%20bisita

BRANDSEN, ARGENTINA. Bilkura berria eginen dute aste huntan Buenos Aires probintziako Brandsen herriko euskaldunek. Argentinako beste hamaika lekutan bezala, bada bertan jende andana euskal arbasoduna, eta euskaldunak bertako historiako parte izan dira, baina denborarekin hori lausotzen joan zen. Ez da sekula egon Euskal Etxerik Brandsenen. Hondarreko urteetan herritar batzuk heien euskal erroez galdegiten hasi ziren, horietarik bat Cristina Juliarena: ikertzen hasi eta 21 familiaren istorioak bildu zituen; 2019an familia horien elkarrizketa eta datuei, emigrazioaren testuingurua eman, Euskal Herriari buruzko informazioa emendatu eta liburua argitaratu zuen, 270 orrialdekoa. Pandemia eta gero, liburua oinarri, sinadura bilketa egin eta hainbat auzokidek hala eskaturik 2023an herriko karrika bati “Boulevard de los Vascos-Euskaldunen Ibilbidea” (sic) izena ezarri zioten. 2025ean, presuna batzuk tarteka elgarretaratzen hasi eta irailean Euskal Diasporaren Eguna...

Irakurri segida

Ba ote dakixu? | 2026/05/07

Aupa Txuri-Urdinak! (1/3)

Gilen Bacho

Orain dela hiru aste, Errealeko txuri-urdinek Errege kopa irabazi zuten Sevillako berotasunean (aro eta giro mailetan!), Atletico Madrilgo taldea garaituz (2-2 denbora arautuan, 4-3 tirakoetan). Donostiar taldeko bi gaztek zuten garaipena eman, Unai Marrero donostiarrak lehenik, atezainak, aurkarien lehen bi penaltiak geldituz, eta Pablo Marin jokalariak (duela 6 urte baloi biltzaile zena Anoetan!), azken penaltia ederki sartuz. Orduan, Mikel Oyarzabal kapitainak, Eibarreko haurrak, betiko txuri-urdinak, bere bigarren errege kopa altxatu zuen. Oyarzabalen lehena duela bost urte gertatu zen,txuri-urdinek irabazi baitzuten, baina pandemia zen, partida estadio huts batean jokatua izan zen eta garaipena, maluruski, ezin izan zen behar zen bezala ospatu. Aldi huntan, alderantziz, besta ikaragarria izan zen, Sevillatik Donostiara non hamar milaka jende bildu ziren, denak txuri-urdinez, udal etxearen aurrean,...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/05/07

Kukumarro

Xarles Videgain

Marranta

Egun batez urtzintz egitea eta doministiku erraitea aipatu balin banuen, uste dut marranta ere aipatu behar dudala. Marranta ez da gozoa, sudurretik isurtzen baita mukia eta harekin batean jasan behar baita frankotan eztula, boz erlastua eta noiztenka sukarra. Benjamin Franklin famatuak erakutsi zuen marranta ez dela biltzen bakarrik hozten delarik eta udan biltzen den marranta ez da gozoena.

Iparraldean mafrundi eta marranta dira gehienik agertzen zaizkigun hitzak. Bainan Gipuzkoan eta Bizkaian beste bi hitz nagusi dira: kostipau eta katarro.

Kasu beraz konstipatua balin bazara bestaldean eta kasu joaten bazara Bizkaiko farmaziabatera, zoinahi erremedio ez zazula har. Iparraldean konstipatzea hitza erabiltzen da eta latinez “constipare” izenak zuen erranahia beiratu du, hots, tinki atxikitzea, metatzea. Hegoaldean zentzua lerratu da eta kostipau gure marranta da. Beraz ez zarela libratzen farmazian...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/05/07

Haziak mintzo

San Frantses kolegioko 3.eko ikasle elebidünak

Haziak%20mintzo

Bidaia Viennerat

10 bat urte San Frantses kolegioak nafartar ikasleak errezebitzen dutüela, 6.enetik 3.erat, DELF-a igaiten düe, eta gurekin kurtsoak egiten dütüe.

Aurten, 8 ziren 3.ean eta jin dira gurekin Viennerat. Horietan 5 elebidün dadira: Mikel, Isabel, Naroa, Irati eta Saioa. Guretzat, aberastarzün bat da, algarrekin mintzatzen gira, hitz berriak ikasten…

Gure bidajea kondatü deizüe.

Lehen egunean: Oradour-sur-Glane hiria ikusi dugu, alemaniarrek suntsitu gunea, hilerria eta herri berria.

Mikel:“Gizonak, emakumeak eta haurrak hor hil dira. Tristura, pena asko eta beldur pixka bat pasa genuen”.

Bigarren egunean: Futuroscopera joan ginen, egun guzia pasa genuen han, oso ongi.

Saioa: “Atrakzione asko egin genuen [...]. Gaueko espektakulua ikusi genuen, argia, ura... oso polita izan zen.”

3. egunean: Marais Poitevin.

Naroa: “Barku batzuetan igo ginen eta...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/05/07

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal kolegioa

Itsas%20bazterretik

“Les Compagnons”-en aurkezpena kolegioan

Martxoaren 5ean, ostegunez, Angeluko “Compagnons” ikastegiak proposatzen dituen formakuntzen aurkezpena antolatu da gure kolegioan, Cédric orientazio arduradunari esker.

Kolegioko IDZ-n bildu ziren 4. eta 3.eko ikasle nahianteak.

Arretaz segitu dute Louis Vilar frantses eta historiako irakasleak zabaldu dituen informazioak, baita ere Hodei Aramendi Tellecheak, PLK-ko ikasle ohiak adierazi duen bere lekukotasuna, egiten ari den Frantziako itzuliari buruz.

Euskaraz eman den hitzaldi hau bereziki baliagarria eta preziatua izan da.

Parte hartzaile guziak eskertzen ditugu.

Milesker Hodei, Louis eta Cédric!

“Compagnons” webgunea:

Irakurri segida

3833. zbk

Gure Hitza | 2026/05/07

Euskarari bai, murrizketei ere bai…

Ainhoa Etxenike

Berria fite hedatu da: apirilaren 27an, Urruñako herriko kontseiluko lehen osoko bilkuran, 26.500 euroko diru murrizketa bozkatua izan da elkarteen diru laguntzetan. Besteak beste Seaska da kaltetuena izanen, Urruñak emanen dien laguntza 22.000 eurotik 2.500 eurora pasako baita, hau da %89 gutiago. Oro har, euskararen aldeko diruztatzean %71ko apaltzea izanen da. Seaska kaltetzeaz gain, AEK, Euskal Konfederazioa, Uda Leku eta Hazia elkartea bezalako egiturak ere kaltetuak izanen dira.

Erabaki zentzugabekoagoa gainera, bilkura hastapenean Azterketak Euskaraz-ek Herriko Etxeak euskarazko azterketen aldeko jarrera har dezan aurkeztu mozioa onartua izan baita. Xuri erran, beltz egin…

Berri kezkagarri hunen parean, Urruñako ikastolak agiri bat zabaldu du, bere desadostasuna jakinarazteko. Horretarako, Sebastien Etchebarne auzapez berriak bere taldearekin hauteskunde programan eta kanpainako agirietan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016