Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026ko Maiatzaren 07a

Atharri txapelketa joko berrin - “Bi arnas” dokumentala - Lore eta landare merkatua

Atharri txapelketa joko berrin

Esku Pilota zirkuituko joko berriko lehen txapelketa ginuen Itsasun iragan asteburuan. Ostegun arratsean jokatu dira bi finalerdiak. Lehen partidan Mathieu Ospital eta Andoni Iphar aisesko nagusitu zaiote, 40 eta 11, Eñaut Etxeberria eta Ellande Orhategaray bikoteari. Bigarren partidan berdintsu, Betti Gurruchaga eta Battitta Ducassouk aisesko irabazi dute, 40 eta 15, Etcheverry eta Saint-Paul-en kontra.

Eta finala zen beraz igande goizean. Azkenean, Mathieu Ospital eta Andoni Iphar-ek irabazi dute, Betti Gurruchaga eta Baptiste Ducassouren kontra nagusituz 40 eta 26. Kosta egin zaiote piska bat irabazleei partidan sartzea, 12-7 gibeletik ziren. Baina 14tan berdindu eta, handik aitzina Ospital eta Iphar-ek gaina hartu dute 40-26 nagusitzeko. Beharbada elgarri hobeki uztartu dira zerbait gisaz erraiteko.

Beti bezala, jendalde ederra bildu da partida hauetan. Ongi gozatu ere ondoko aperitifa eta bazkaria!

“Bi arnas” dokumentala

Maiatzaren 7an, ostegun huntan (19:00), Sanoki gelan “Bi arnas” dokumentala proiektatua izanen da. “Bi arnas” dokumentala tortura-lekukotasuna da: injustiziaren kontra hitz egin zuen pertsona baten istorioa eta sekula gertatu ez zen elkarrizketa baten kontakizuna da.

Filma bi emazteei buruzkoa da: ama, Maria Nieves Díaz eta torturaturiko alaba, Iratxe Sorzabal.

Ondotik Arnominduak taldeak gaualdia segurtatuko du. Jatekoa eta edatekoa izanen da tokian berean. Sartzea prezio librean. “Goooxoan” elkarteak antolaturik.

Lore eta landare merkatua

Urte guziz bezala, San Josep eskola pribatuak antolatzen du lore eta landare merkatua. Ostiral huntan, maiatzaren 8an, iraganen da (9:00-16:00), Herriko Etxeko aparkalekuan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3833. zbk

Gure Hitza | 2026/05/07

Euskarari bai, murrizketei ere bai…

Ainhoa Etxenike

Berria fite hedatu da: apirilaren 27an, Urruñako herriko kontseiluko lehen osoko bilkuran, 26.500 euroko diru murrizketa bozkatua izan da elkarteen diru laguntzetan. Besteak beste Seaska da kaltetuena izanen, Urruñak emanen dien laguntza 22.000 eurotik 2.500 eurora pasako baita, hau da %89 gutiago. Oro har, euskararen aldeko diruztatzean %71ko apaltzea izanen da. Seaska kaltetzeaz gain, AEK, Euskal Konfederazioa, Uda Leku eta Hazia elkartea bezalako egiturak ere kaltetuak izanen dira.

Erabaki zentzugabekoagoa gainera, bilkura hastapenean Azterketak Euskaraz-ek Herriko Etxeak euskarazko azterketen aldeko jarrera har dezan aurkeztu mozioa onartua izan baita. Xuri erran, beltz egin…

Berri kezkagarri hunen parean, Urruñako ikastolak agiri bat zabaldu du, bere desadostasuna jakinarazteko. Horretarako, Sebastien Etchebarne auzapez berriak bere taldearekin hauteskunde programan eta kanpainako agirietan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016