Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Maiatzaren 07a

Estatua Hendaiako dosierrak aztertzeko prest - Kontzertua - Hernandorena sariketa

Mathieu Duhamel, Kotte Ecenarro, Jean-Marie Girier eta Chantal Kehrig-Cottençon
Mathieu%20Duhamel_%20Kotte%20Ecenarro_%20Jean-Marie%20Girier%20eta%20Chantal%20Kehrig-Cottencon

Estatua Hendaiako dosierrak aztertzeko prest

Kotte Ecenarro auzapezak, Chantal Kehrig-Cottençon lehen auzapezordearekin batera, Jean-Marie Girier Pirinio Atlantikoetako prefeta eta Mathieu Duhamel Baionako suprefeta errezibitu ditu Hendaiako lurraldeko erronka nagusien inguruko lan bilkura batean.

Etxebizitza eta finantza-orekak, segurtasuna eta langile kopuruaren indartzea, artamenduen eskuragarritasuna eta osasun-eskaintza izan dira aipatu diren gai nagusiak. Solasaldi konstruktibo horiek herria eta estatuak hendaiarren zerbitzuko duten elkarren arteko engaiamendua erakusten dute.

Kontzertua

Maiatzaren 13an (20:30), Jurgi Ekizak bere “Argitzala” disko berria Mendi Zolanen aurkeztuko du. Sartzea 4,50 eta 12,50 euroren artean kostako du.

Hernandorena sariketa

Hendaiako Enbata gaztetxean jokatu da Hernandorena sariketako bigarren eta azken sailkatze saioa. Honako bertsolari hauek aritu dira kantuan Amaiur Lujanbio gai emailearen gidaritzapean: Johane Larre, June Aiestaran, Irantzu Idoate, Irati Alcantarilla, Sabin Abarrategi eta Izaro Bilbao. Epaile lanetan Zuhaitz Olazabal eta Abel Zabala ari izan dira.

Irati Alcantarilla izan da saioko garailea eta June Aiestaranekin batera zuzenean sailkatu da Uztaritzeko finaleko. Honenbestez erabakita gelditu da finaleko seikotearen izen zerrenda: Nahia Etxeberri, Kattin Madariaga, Irati Alcantarilla, June Aiestaran, Izaro Bilbao eta Irantzu Idoate.

Finala maiatzaren 9an izanen da Uztaritzeko Latsa gelan (19:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3833. zbk

Gure Hitza | 2026/05/07

Euskarari bai, murrizketei ere bai…

Ainhoa Etxenike

Berria fite hedatu da: apirilaren 27an, Urruñako herriko kontseiluko lehen osoko bilkuran, 26.500 euroko diru murrizketa bozkatua izan da elkarteen diru laguntzetan. Besteak beste Seaska da kaltetuena izanen, Urruñak emanen dien laguntza 22.000 eurotik 2.500 eurora pasako baita, hau da %89 gutiago. Oro har, euskararen aldeko diruztatzean %71ko apaltzea izanen da. Seaska kaltetzeaz gain, AEK, Euskal Konfederazioa, Uda Leku eta Hazia elkartea bezalako egiturak ere kaltetuak izanen dira.

Erabaki zentzugabekoagoa gainera, bilkura hastapenean Azterketak Euskaraz-ek Herriko Etxeak euskarazko azterketen aldeko jarrera har dezan aurkeztu mozioa onartua izan baita. Xuri erran, beltz egin…

Berri kezkagarri hunen parean, Urruñako ikastolak agiri bat zabaldu du, bere desadostasuna jakinarazteko. Horretarako, Sebastien Etchebarne auzapez berriak bere taldearekin hauteskunde programan eta kanpainako agirietan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016